- Euskadiko Udalen Elkarteak Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren edizio eguneratua argitaratu du, Sektore Publikoko Kontratuen Lege berrira egokituta. Eskuliburua administrazio baldintzen ereduzko 22 orriren bilduma bat da, kontratazio-prozesuen segurtasun juridikoa handitzeko eta udalen izapide administratiboak arintzeko helburua duena.
- Eskuliburua gaur goizean aurkeztu die EUDELen elkarteburu Imanol Landak udalei, Bilbon egindako informazio-saio batean; bertan, 250 kargudun baino gehiago egon dira: gehienbat, langile politiko eta teknikoak, kontratazio-zerbitzuetakoak nahiz zerbitzu juridikoetakoak, kontu-hartzaileak eta udal idazkariak.
Imanol Landa Elkarteburuaren Aurkezpen Bideoa
- Orrien eskuliburua gaur bertan bidali zaie Euskadiko udal guztiei posta elektronikoaren bidez, eta webgunetik ere deskarga daiteke:
www.eudel.eus/web/pliegostipo2018/
Bilbon, 2018ko urriaren 22an. “EUDELek udalekin egiten du lan, udal kudeaketa berritzeko asmoz, hurbilagoa eta eraginkorragoa bilakatuta”. Orain, eskuragai jarri dugu administrazio-izapideak errazteko eta kontratazio-prozesuetan segurtasun juridiko handiagoa emateko tresna berria. Kontratazioa funtsezko gaia da udalen jardueran, eta ezinbestekoa da herritarrei kalitate goreneko zerbitzuak eman ahal izateko”. Horrela aurkeztu du gaur Imanol Landa elkarteburuak EUDELen Administrazio Kontrataziorako Eskuliburuaren 2018ko edizio gaurkotua, erreferentzia-materiala izan dena Euskadiko udalentzat duela 20 urte baino gehiago.
Indarrean jarri berri den Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legeak sartutako aldaketa garrantzitsuek beharrezkoa egin dute udaletan ohikoa den eskuliburu hau arautegi berrira egokitzea. Izan ere, EUDELek material hau eguneratu du pixkanaka-pixkanaka, kontratazio publikoaren arloko arautegia aldatu ahala.
Eskuliburua administrazio baldintza berezien ereduzko 22 orriren bilduma bat da, tokiko administrazioaren kontratu ohikoenei eta horien prozesuei buruzkoak: lanak, hornidurak, zerbitzuak eta zerbitzuak ematea.
Kontratu txikiei buruzko zalantzak argitzea
Kontratu txikiak behin eta berriro aplikatzeari buruzko 8/2017 Legearen arautegi murriztaileak eragiten dio gehien Herri Administrazioen funtzionamenduari. Udalentako langileen artean sortu diren zalantza horiei guztiei erantzuna emateko asmoz, EUDELek informazio-saio bat antolatu du gaur, 250 politikari eta teknikarirentzat baino gehiagorentzat. Saioa Miguel García Rescalvok bideratu du; Miguel García Rescalvo INAPeko irakaslea da, bai eta Herri Administrazioen aholkularia ere, Estatu mailan prestigio handikoa.
“Kontratu txikiak. Errepikatzen diren prestazioak kontratatzeko esparru-hitzarmenen alternatiba” hitzaldian, udalen galdera ohikoenei erantzuten saiatu da aditua. Gaur goizeko saioan, Rescalvoren hitzaldiak Kontratu Txikien konplexutasunari ekiteko irtenbide parktikoak proposatuko ditu. Legearekiko begirunez, eta, aldi berean, aplikazioarako eraginkortasunez jokatuta, betiere.
22 ereduzko orrien bilduma (kontratu eta prozesu ohikoenak)
- Lanak, Prozedura irekia
- Lanak, Prozedura ireki sinplifikatua
- Lanak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
- Lanak, Prozedura murriztua
- Lanak, Lizitazioa negoziazioarekin
- Lanak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
- Hornidurak, Prozedura irekia
- Hornidurak, Prozedura ireki sinplifikatua
- Hornidurak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
- Hornidurak, Prozedura murriztua
- Hornidurak, Lizitazioa negoziazioarekin
- Hornidurak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
- Zerbitzuak, Prozedura irekia
- Zerbitzuak, Prozedura ireki sinplifikatua
- Zerbitzuak, Prozedura ireki sinplifikatu laburtua
- Zerbitzuak, Prozedura murriztua
- Zerbitzuak, Lizitazioa negoziazioarekin
- Zerbitzuak, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua
- Zerbitzuen kontzesioa, Prozedura irekia
- Zerbitzuen kontzesioa, Prozedura murriztua
- Zerbitzuen kontzesioa, Lizitazioa negoziazioarekin
- Zerbitzuen kontzesioa, Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua