Eudel

Archive

November 2019

Azken berriak

Azaroak 25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udalerri guztietara bidali da adierazpen instituzionalaren eredua, EUDELek landua. Adierazpena Emakunderekin eta Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearekin (Berdinsarearekin) adostua izan da.

Tokiko autonomiari errespetua erakutsiz, Adierazpen eredutzat proposatutako testua eredu irekia da, udal bakoitzak adierazpen hori tokiko errealitatera egokitu dezan, Osoko Bilkuran, Bozeramaileen Batzordean, Gobernu Batzordean edo udalak antolatutako dagokion parte hartzerako organuan adostua.

ADIERAZPEN EREDUA JEITSI

LEHENGO URTEKO ADIERAZPENAK

  • Alkateak informazio-bilera batera deitu dira, garapen jasangarrirako helburuak euskal udalerrietan zabaltzen aurrera egiteko.
  • 2030eko Agendak, administrazioaren maila guztietan, prestigioa eta posizionamendua ematen dieten elementu bereizlea eskaintzen du
  • Tokiko politiketan zeharkako “garapen jasangarrirako helburuen ikuspena” sustatzeak eremu berriak identifikatzeko, aurrea hartzeko, estrategiak berriro planteatzeko eta aldaketa sustatzeko aukera ematen du, herri eta hiri inklusiboen eta jasangarrien alde.

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek, datorren azaroaren 11n, 12an eta 13an, hiru informazio-saiotan batuko dituzte, bat lurralde bakoitzean, Euskadi osoko alkateak, toki-eremuko 2030eko Agenda bat prestatzeko prozesuari ekiteko.

Euskadi Basque Country 2030 Agendak baterako esparrua eskaintzen du administrazioaren maila guztietan garapen jasangarria planifikatzeko. Toki-mailan, garapen jasangarrirako helburuen zabalkundea funtsezkoa da, pertsonetatik hurbileneko ingurunetik, ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarria den gizarteari laguntzeko.

Hala, bai Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak bai EUDELek gogoan dute udalei toki-errealitate bakoitzera egokitutako 2030eko Agenda ezartzen laguntzeko duten beharra, partekatutako eta udal-estrategiarekin bat datorren “garapen jasangarrirako helburuen ikuspenetik.  Helburua da lankidetzarako eta koordinaziorako esparru egonkorra eskaintzea, tokiko politikak udalerri inklusibo eta jasangarrien alde orientatzeko eta zeharkako egiteko beharrezko aldaketa gerta dadin lagunduko duena.

Vitoria-Gasteizen, Donostia/San Sebastiánen eta Bilbon izango diren informazio-saioetan, udalerri bakoitza 2030eko Agendak ematen dituen aukerei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko da. Hori horrela, alkateen lidergoa sustatuko da, garapen jasangarrirako helburuen irismena eta edukiak toki-testuingurura eta plangintzetara egokitzeko.

Bileren egutegia:

  • Astelehena, azaroaren 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia)
  • Asteartea, azaroaren 12a, DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN (Koldo Mitxelena)
  • Asteazkena, azaroaren 13a, BILBO (EUDELen egoitza)

 

Euskadiko Udalen esku jartzen du EUDELek landutako Udal Finantzazioari buruzko ‘UDALA-buletin monografikoa’ berria, “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2019-2020” gaiari buruzkoa. Ohi bezala, argitalpen honen edizio inprimatua bidaliko zaiei udalei datozen egunetan.

Monografiko honetan Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurralde bakoitzeko udalen banakako datuak daude bilduta. Datu horiek joan den urrian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen bileretan lortu ziren.

UDALA JAITSI (pdf )

*Ikusi aurreko UDALAko monografikoak

*Harpide ezazu EUDELen Newsletter-a

“Udal Politika 2019-2023 eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeari buruzko garapena” argitalpena EUDELek argitaratuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, batez ere, EAEko toki erakundeetako arduradun politikoei dago zuzenduta. Tresna eraginkorra eta praktikoa izan nahi du, 2019-2023 agintaldiko erronkei aurre egiteko orduan, Euskadiko Toki Erakundeen Legea (ETEL) finkatzen den bitartean.

Liburu honen orrietan, xehetasunez aztertzen dira tokiko politikarekin eta udalekin –erakunde estrategikoak diren aldetik– zerikusia duten hainbat gai: tokiko udal hautetsien estatutua, udal gobernantza ona (osotasun instituzionala, gardentasuna, herritarren parte-hartzea) eta berdintasun-politikak, besteak beste. Halaber, udal funtzionamendu egokiaren funtsezko alderdiak lantzen dira; esate baterako, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako arloak; kontratazio publikoa; administrazioaren berrikuntza, digitalizazioa eta sinplifikazioa, eta datuen babesa.

Liburua sortzen tokiko eremua ondo ezagutzen duten egile ospetsuak aritu dira, adibidez, honako hauek: Rafael Jiménez Asensio (koordinatzaile ere aritu da), Alfredo Barrio, Mª Concepción Campos Acuña, Fermín Cerezo, Enrique Orduña eta Manuel Zafra.

Liburua, euskarri digitalean, www.eudel.eus webgunean dago eskuragarri.

LIBURUA JEITSI

LIBURUA IKUSI