2016ko irailaren 27 eta 28an UHINAK Kongresuaren bigarren edizioa egingo da, ‘Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua’, Ficoban, Irun.
UHINAK Ficoba Fundazioak eta AZTIk antolatzen dute, eta aztergai du nola eragiten dioten aldaketa klimatikoak eta muturreko fenomenoek Bizkaiko Golkoko itsasertzari, Galiziatik Bretaniaraino. UHINAKen xedea da jakitea zein diren kudeatzaileen beharrizanak aldaketa klimatikoaren aurrean, bai halaber ikustea zer ekarpen egin dezakeen mundu zientifikoak beroriei irtenbidea emateko. Horri begira, UHINAK diziplina anitzeko ikuspegia proposatzen du, inplikaturiko alde guztiak batzen dituena: zientzialariak, teknikariak eta administrazioak. Kongresuak hizlari adituen eskutik datozen 30 hitzalditik gora dauzka.
Gonbidatzen zaituztegu Kongresuko egitaraua eta izena emateko baldintzak kontsultatzera ondorengo estekan: www.uhinak.com
EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak elkartasuna agertu nahi die Italiako lurrikararen biktimei. Eragindako pertsona guztiak laster osatu daitezen espero du, eta Italiako herritarrei babesa helarazi nahi die une latz honetan.
EUDELek bat egiten du Italiarekiko laguntasuna, kemena eta elkartasuna erakusteko Euskadin agertutako adierazpenekin.