Gaur goizean, Bilbon, udaletako politikariak eta teknikariak elkartu dira, Itsas Museoan ekainaren 6tik 8ra bitartean egin den Bizikidetzari, Bakeari eta Giza Eskubideei buruzko I. Jardunaldien barruan. Jardunaldiak esparru honetan lan egiten duten elkarteen Foroak antolatu ditu.
Hirugarren eta azken jardunaldian, erakunde publikoetako eta Bakearen eta Giza Eskubideen Kulturaren alde lan egiten duten erakundeetako politikari eta teknikari arduradunen artean esperientziak trukatzea proposatu zen, udal mailan bizikidetzako planak sortu eta sustatzen jarraitzeko beharra nabarmentzeko asmoz, bai eta gaiari loturiko beste ekimen batzuk ere.
Saioan, Monika Hernandok Eusko Jaurlaritza ordezkatu du, Maribel Vaquerok Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Amurrioko alkate Josune Irabienek, aldiz, EUDEL. Ondoren, Portugaleteko alkate Mikel Torresi eta Elgoibarko alkate Ane Beitiari eman zaie txanda, eta, udalerri mailako bizikidetzari dagokionez, memoria historikoari eta duela gutxiko memoriari buruzko gaietan nork bere udalean izandako esperientziak azaldu dituzte.
Hiru hautetsiek nabarmendu dute adostasun politikorako oinarria sortu behar dela, etorkizuneko ibilbidea eraiki ahal izateko, iragana bistatik galdu gabe. EUDELen ordezkari Josune Irabienek azaldu duenez, “udalok, gure eguneroko lanean, aniztasunarekin eta desberdinen arteko akordioekin lan egitera ohituta gaude”, eta, hortaz, “udal eremuan, proiektu guztiek bat egiten dute”.
Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak udal mailan sustatutako zenbait ekimen berrikusi ondoren, hala nola, ‘Memoriaren Eguna’ edo ‘Memoriaren udal erretratuak’, EUDELen ordezkariak Foroa osatzen duten erakundeen ekarpena izan du hizpide. Etorkizunari begira, elkarte horien bidez udalerri askotan garatzen ari den balioetan oinarritutako hezkuntzaren kultura mantentzen jarraitzearen alde agertu da, eta, gehitu duenaren arabera, “beharrezkoa da erakunde horien feedbacka ere izatea”.
Irabienek azpimarratu du udalerri bakoitzak bizikidetzako ibilbidea modu autonomoan egin behar duela; izan ere, “ez dago bide bakarra, eta udalerrien erritmoak ere ezberdinak dira”.
Portugaleteko eta Elgoibarko esperientziak
Mikel Torres alkateak nabarmendu du udal eremua egokia dela bizikidetza jorratzeko. “Inork ez ditu zauriak berriro ireki nahi, baina, sendatzeko, lehenengo ukitu egin behar dira”, gehitu du, bere Udalaren ekintza bati erreferentzia eginez; izan ere, 1936. eta 1938. urteen bitartean, Portugaleteko udal funtzionario guztiak errepresaliatu egin zituzten.
Torresek baieztatu du funtsezkoa izan dela sentsibilitate ideologiko ezberdinen muturreko jarrerak saihestea, adiskidetzea artikulatzeko beharrezkoa den borondate politikoa eskuratzeko.
Bestalde, Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi duenez, bizikidetza finkatzea “ez da bide erraza”, baina, udalak hurbileneko gobernuak direnez, komunitate osoaren parte-hartzea sustatzeko erantzukizuna daukate, bai arlo politiko-instituzionalean, bai herritarrei eta elkarteei dagokien arloan. Beitiak Baketik erakundearekin lankidetzan abiarazitako ‘Elgoibar: bakea eraikiz’ proiektua aurkeztu du.
“Udalek eredu” izan behar dutela azpimarratu du alkateak. Adostasunak lantzeari eman dio garrantzia, modu diskretuan, elkarrizketaren aldeko jarrerarekin eta indibidualismoetatik urrun, etorkizuneko belaunaldiek egoera sozial baketsuaz goza dezaten.
Informazio gehiago: www.foroderechoshumanos.org/eu/
EUDELeko elkarteburua eta Getxoko alkatea, Imanol Landa, astearteartean, hilak 7, 18:30ean, Bilboko Udalak Bilboko Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari egingo zaion harrera ofizialean izango da, 2015-2016 denboraldiko Ligako txapeldunen titulua lortu dute-eta.
Bilboko Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari harrera ofiziala
EUDELeko elkarteburua eta Getxoko alkatea, Imanol Landa, astearteartean, hilak 7, 18:30ean, Bilboko Udalak Bilboko Athletic Clubeko emakumezkoen taldeari egingo zaion harrera ofizialean izango da, 2015-2016 denboraldiko Ligako txapeldunen titulua lortu dute-eta.
………………………………………….
Recepción oficial al equipo de fútbol femenino del Athletic Club de Bilbao
El Presidente de EUDEL y Alcalde de Getxo, Imanol Landa, asistirá el martes, 7 de junio, a las 18:30h a la recepción oficial, que el Ayuntamiento de Bilbao ofrecerá al equipo de fútbol femenino del Athletic Club de Bilbao, con motivo de la obtención del título de Campeonas de la Liga (2015-2016).
Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroak (5 Eremu lan ildoen baitan, Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideen lehenengo Jardunaldiak (Bizikidetzarako 5 eremuen lan ildoan kokatzen direnak) antolatzen ditu ekainaren 6tik-8ra. Bertan, elkarteen munduan, hezkuntza arloan eta erakundeetan bizikidetza, bakea eta giza eskubideen arloak nola lantzen diren aztertu, sakondu eta esperientziak partekatu nahi ditu Foroak.
2016ko Ekainaren 6tik 8ra bitartean Bilboko Itsas Museoan garatuko diren lehenengo jardunaldi hauetan, egun bakoitzean eremu hauek landuko dira modu monografi ko batean adituen eskutik, halaber, praktika onen adibideak ezagutuz.
Udal Eremua: 2016ko ekainaren 8an
“Bake Kultura, Bizikidetza eta Giza Eskubideen arloetako elkarteak
eta erakundeak”
Azken eguna, erakunde publiko ezberdinek egindako ekimenak ezagutu eta partekatzeko eguna izango da. Bertara Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, EUDEL, Udalak eta bake eta giza eskubideen alde lanean diharduten erakundeetako arduradun politiko nahiz teknikoak elkartzea izango da asmoa. Honela, Udaletan Bizikidetza planak eta arlo honekin lotura duten bestelako ekimenak sortu eta garatzen jarraitzeak duen garrantzia azpimarratuko da.
Azkenengo honetan EUDELeko Josune Irabien, Amurrioko alkatea, Eusko Jaurlaritzako Monika Hernando eta Gipuzkoako Foru Aldunditiko Maribel Vaquero izango dira.
Beranduago Portugaleteko alkatea den, Mikel Torres, Elgoibar-ko alkatesa den Ane Beitia, eta Carmen Barbany, Granollers-eko udaltxekoa.
Azken batez, Bizikidetza eta giza eskubideak lantzen dituzten Euskadiko elkarte, erakunde eta pertsonei zuzendutako jardunaldi hauek, topaketa eta gogoetarako gune izan nahi dute, eta bide batez, sinergiak sortu arlo honetan eskuhartzeko ereduak indartu eta berriak sustatzeko.
IZENA-EMATEA: http://foroderechoshumanos.org/eu/evento/jornadasconvivencia/
———————————————————————————–
Informazioa: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroarekin kontaktatu 688 80 17 94 edo foroasociacionesddhhypaz@gmail.com
16/06/08. Bilbao.9.30-11.30. Itsasadarra Itsas Museoa. Udal eremua-Bizikidetza, Bakea eta Giza Eskubideak I Jardunaldiak.
EUDELen partez: Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta Batzorde Eragilearen ordezkariak, hasieran parte hartuko du.
Antolatzailea: Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa
IZEN-EMATEA: http://foroderechoshumanos.org/eu/evento/jornadasconvivencia/
Ekainak 8-Udal eremua-EGITARAUA
9:30-9:45. Topaketaren aurkezpena. Carlos Romera (Geuz)
9:45-10:45: Marko Instituzionala
EUDELeko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak
Portugalete eta Elgoibar Udaletxeen esperientziak: memoria historikoa eta gertuko memoria (indarkeria polítikoa) udal eremuan.
Aurkezpena : Maider Martiarena (Foroko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Bakeolako ordezkaria).
Mikel Torres, Portugaleteko alkatea
Ana Beitia, Elgoibarko Alkate-andrea
10:45-11:30. Udal mailan bizikidetzaren arloan buruturiko lan esperientziaren aurkezpena
Carme Barbany. Prozesu estrategikoak eta Komunikazio arloko arduraduna. Granollers-eko Udaletxea
11:30-12:00. Kaferako atsedenaldia
12:00-13:00. Lan taldeak. Maider Martiarena (Bakeola) eta Carlos Romera (Geuz)-eko kideek dinamizatua
13:00-13:30. Emaitzen bateratze-lana
13:30-14:00. Jardunaldien amaiera ekitaldia, Iratxe Momoitio (Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Foroko Presidentea eta Gernikako Bakearen Museoko Zuzendaria)
………………………………………………………………………………………………………………
08/06/16. Bilbao. 9.30-11.30/12.00-14.00. Bilbao. Museo Marítimo. Espacio municipal-Primeras Jornadas de Convivencia, Paz y Derechos Humanos.
Por parte de EUDEL acudirá a la apertura Josune Irabien, Alcaldesa de Amurrio y representante de la Comisión Ejecutiva.
Organiza: Foro de Asociaciones de Educación en Derechos Humanos y por la Paz
INSCRIPCIÓN: http://foroderechoshumanos.org/evento/jornadasconvivencia/
PROGRAMA 8 de junio-Espacio municipal
9:30-9:45. Presentación del encuentro. Carlos Romera (Geuz).
9:45-10:45. Marco Institucional
Representantes de EUDEL, Gobierno Vasco y Diputación de Gipuzkoa
– Experiencias de los ayuntamientos de Portugalete y Elgoibar: memoria histórica y memoria reciente (violencia política) en el ámbito de la convivencia a nivel municipal
Presenta Maider Martiarena (Bakeola).
Mikel Torres, Alcalde de Portugalete
Ana Beitia, Alcaldesa de Elgoibar
10:45-11:30. Experiencia del ayuntamiento de Granollers (Cataluña) presenta Carlos Romera
Carme Barbany, Área de Procesos estratégicos y Comunicación. Ayuntamiento de Granollers.
11:30-12:00. Pausa -café
12:00-13:00. Trabajo en grupos dinamizado por Maider Martiarena (Bakeola) y Carlos Romera (Geuz).
13:00-13:30. Puesta en común de resultados
13:30-14:00. Clausura de las Jornadas a cargo de Iratxe Momoitio (presidenta del Foro de Asociaciones de Educación en DDDHH y por la Paz)