Eusko Legebiltzarrak jardunaldia antolatu du Emakundek bultzatutako XII. Berdintasunerako gunea 2015-ren barruan. Jardunaldia urriaren 27an izango da, 18:00etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrean (Berdintasunaren autobusa, Eusko Legebiltzarrera bisita eta hitzaldi irekia).
Eguna: urriak 27 (asteartea).
Lekua: Eusko Legebiltzarra (Becerro de Bengoa kalea. Vitoria-Gasteiz).
Ekintzak:
18:00etan: Berdintasunaren autobusa.
18:30ean: Eusko Legebiltzarrera bisita.
19:00etan: Hitzaldi irekia: “Gazteak eta berdintasuna. Zein oztopo aurkitzen dituzte? Zein baliabide dituzte? Hizlaria: Amelia Barquín. Mondragón Unibertsitateko irakaslea.
Urriaren 14ko Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan, 2015erako eta 2016rako itunpeko zergengatiko diru-bilketako aurreikuspenak onartu ziren.
Diru-bilketako aurreikuspenek behera egin dutenez, eragin zuzena izango dute udalek itunpeko zergengatik daukaten partaidetzan, eta, Bizkaiaren kasuan, UDALKUTXA Fondoan dago zehaztuta. Gaur egindako bileran, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak Udalkutxako 2015erako aurrelikidazioko eta 2016erako aurreikuspenetako zenbakien berri izan du.
2015eko aurrelikidazioko zenbakiek eragin ekonomikorik ez daukaten arren eta 2016ko otsailean egin beharreko likidaziora arte itxaron beharko den arren, oso garrantzitsua da haien berri izatea aurrekontuak errazago kudeatzeko orduan.
Hona hemen 2015. eta 2016. urteei begira udalek egin beharreko konturako entregen banakako zenbakiak eta 2015eko aurrelikidazioa:
Udaletarako jakinarazpena:
Aurreikuspen hori kontuan hartuta, Udalek 2015. urtean jasotzen ari diren konturako entregen zati bat itzuli beharko dute 2016an. Hori dela eta, Bizkaiko Lurralde Batzordeak lurralde historikoko udal guztiei gomendatzen die euren kudeaketa ekonomikoan eta aurrekontuetan zuhurtziaren eta erantzukizunaren irizpideen ezarpena areagotzea
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK) 2015eko urriaren 14ko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen 2015erako eta 2016rako. Era berean, FPEK-k diputazioek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenen aurreikuspenak ere onartu zituen. Aurreikuspen horietan oinarrituta kalkulatu dira, behin behingoz, Udalak Finantzatzeko Foru Fondoarenak ere. Informazioa jakinarazi da urriaren 16, ostirala gaur ospatutako Gipuzkoako Finantzen Kontseiluan udal-ordezkariei.
Datu horiek guztiak jaso ditugu txosten honetan, eta bere eranskinetan:
Informazio gehiago (www.gipuzkoa.eus)
Gipuzkoako udalek aurreikusitakoa baino 14 milioi euro gehiago jasoko dituzte aurten Foru Fondotik
Udalerriek 443 milioi jasoko dituzte, aurtengo aurrekontuetan jasotakoa baina %3,22 gehiago
Markel Olano Ahaldun nagusiak eta Imanol Landa EUDELeko Elkarteburuak lehen bilera instituzionala egin dute gaur. Ondoren, Gipuzkoako Finantzen Kontseilua egin da.
EUDELeko ordezkariak Gipuzkoako Finantzen Kontseiluan:
- Mikel Pagola Tolosa, Urnietako Alkatea
- Txomin Sagarzazu Ancisar, Hondarribiko Alkatea
- Koldobike Olabide Huelga, Legazpiko Alkatea
- Jaime Dominguez-Macaya Laurnaga, Donostiako zinegotzia
- Miguel Angel Paez Escamendi, Irungo Zinegotzia
