Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailaren eta EUDELen artean Bizkaiko haurren babesaren esparruan inplikatutako Administrazioen artean gida bat eta adostutako koordinazio protokolo bat bultzatzeko asmoz sortutako lantaldeak bi testuak amaitu ditu, bai eta horiek ezartzeko beharrezkoak diren laguntza-agiriak ere.
Aipatutako agiriak aurkezteko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako profesionalei zuzendutako jardunaldi bat egingo da.

Martxoak 25 eta urriak 20
On-line izena emateko epea hasi da: www.eudel.eus
Mintegi-Tailer berrian izena emateko deialdia. EUDELek antolatu du eta, haren bidez, arlo juridiko-instituzionaleko araudiaren, jurisprudentziaren eta dokumentuen eguneraketa jorratu nahi da Arabako lurralde historikoaren 5.000 herritar baino gutxiagoko tokiko herri-erakundeetan.
Mintegia (guztira 6 ordu) 2 saioz osatuta dago: martxoaren 25ean eta urriaren 20an, 10:00etatik 13:00ak arte (bakoitza 3 ordukoa da). Mintegia egingo den lekua zehaztu barik dago eta eskariari erantzuteko jarlekuen araberakoa izango da.
Rafael Jimenez Asensio jaunak (UPFeko Aholkularia/Irakaslea) zuzenduko du mintegia.
Izena emateko aukera egongo da martxoaren 5era arte EUDELeko webgunearen bitartez:
esteka: www.eudel.eus