Lan Aktibazio Zuzendaritzak 2015eko martxoaren 25eko Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuak Administrazio Kontseiluak behin onartuta, aurreikusita dauka E.H.A.An argitaratzea enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntzen deialdia martxoaren 31an, asteartea.
EHAA (15/03/31):
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2015/03/1501468e.shtml
Deialdiko jarraibideak:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru_laguntza/2015/lpe-2015/y94-ayuda/eu/
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
1. MOTA.- Enplegua sustatzea.
2. MOTA.– Kontrataziorako laguntzak
3. MOTA.- Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
- Mankomunitateak
- Kuadrillak
Prestazio ekonomikoa
Diru kopurua: 20.000.000 euro
- 15.000.000 euroko finantzaketa izango dute aurreko artikuluan ezarritako 1. eta 2. motako jarduketek
- 5.000.000 euroko finantzaketa izango dute 3. motako ekintzek, langabeziak gogorren jotako eskualdeetara eta udalerrietara bideratuta daudenek.
Informazio gehiago jasotzeko Tokiko eta Eskualdeko Garapen Arloarekin harremanetan jarri:
Tel. 945.160.601 www.lanbide.net
BOEk plazaratu du gaur, martxoak 31, udal hauteskundeak deitzen duen Errrege Dekretua:
Foru aldundien dekretuak hauteskundeetara deituz:
- Gipuzkoa (GAO): https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2015/03/31/c1502906.pdf
Informazio gehiago (Euskadi.net/2015koHauteskundeak):
Bilbo, 2015eko martxoaren 16a. Gaur goizean Irene Pardo Nekazaritza diputatuak, Ibone Bengoetxea Euskadiko Udalen Elkarteko (EUDEL) presidenteak eta Gorka Martínez BBK Banku Fundazioaren zuzendari nagusiak Bizkaian azokak eta merkatuak antolatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Foru Jauregian. Foru Aldundiko Nekazaritza Sailarentzat, zuzeneko salmentak mesede egiten dio kalitate-bereizgarriak promozionatzeko eta nekazaritzako errentak handitzeko helburu bikoitzari. BBK Fundazioak lehenengo sektorea babestu nahi du orokorrean, baita azokak eta merkatuak ere, batez ere saltokiak jarriz. Eudelen ustez, berebizikoa da azokek eta merkatuek produktuen osasun, kalitate eta jatorrizko bermeak izatea, nekazaritzaren administrazio sektorialaren eta Bizkaiko udalerrien helburuak bateratu eta erakunde antolatzaileak izan daitezen.
Hitzarmen honekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak kalitate-bereizgarrietara batu diren ekoizleen zerrenda egingo du. Liburuxka bat ere egingo du kontsumitzaileentzat, zuzenean edo Bizkaiko Landa Garapen Elkarteen Federazioarekin (Bizkaimendi) lankidetzan.
BBK Fundazioak, aldiz, antolatzen eta babesten laguntzeko konpromisoa hartu du, baita saltokiak jartzekoa ere.
Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) lankidetza-hitzarmenetik eratorritako agiri eta akordio guztiak Bizkaiko udalen artean zabaltzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu du.
Nekazaritzako produktuak saltzen dituzten ekoizleen zentsua
Merkatu eta azoka tradizionaletan nekazaritzako produktuak eta elikagaiak saltzen dituzten ekoizleen zentsua sortzeari gehituko zaion neurria da hau. Duela gutxi Gobernu Kontseiluak onetsitako Foru Dekretuaren bidez araututako foru ekimena da. Hemendik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko merkatu eta azoka tradizionaletan Euskadiko nekazaritzako produktuak eta elikagaiak saltzen dituzten ekoizleak zentzuan argi eta garbi identifikatuta egon beharko dira.
Eusko Jaurlaritzako Kalitate eta Elikagaien Industriaren Zuzendaritzak ekitaldi bakoitzerako argitaratutako zerrendan edota Nekazaritza Sailak egindakoan ageri diren eta Bizkaian egiten diren tokiko nekazal merkatu eta azoka tradizional guztietan izena emanda daudela egiaztatu ahalko dute ekoizle horiek, baita udalek beren eskumenen baitan aplikatzeko eskatzen duten zerrendetan ageri direnetan ere. Hori guztia udaletxeek tokiko merkatu eta azoka tradizionalak eta oro har merkataritza ezarri, arautu, zaindu eta kontrolatzeko dituzten eskumenei kalterik egin gabe.
Onetsitako zentsuaren helburua ekoizleen inbentario eguneratua eskaintzea da, eta horien inguruko informazio eguneratua izatea. Nekazaritza Foru Sailari dagokio zentsuan izena emateko ezarritako betekizunak errespetatzen direla kontrolatzea. Era berean, saltzailearen inskripzioa ondo ikus daitekeen leku batean agertu beharko da, eta saltzen duen produktu bakoitzaren kasuan sortutako bereizgarria ere agertu beharko da.
Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzatik 2015 urtean bide-segurtasunari buruzko kanpaina 2.000 biztaletik beherako udalerrietara eta herritarrei hurbiltzeko aukera dagoela jakinarazi dio EUDELi, eta informazio hau zuen udalerriarentzat baliogarria izan daitekeela uste dugu.
Aurten, 12 udalerri izango dira ekimen honen onuradunak eta euren interesen arabera aukera hauetako bat hautatu ahal izango dutenak:
- Bide-segurtasunari buruzko informazioa eta materiala duen trafikoko autobusa udalerrira hurbiltzea, azokak, erromeriak, jaiegunak edo bestelakoak aprobetxatuz. Herritar guztiei orokorrean zuzenduta.
- Ikastetxea duten udalerrietan bide-segurtasunari buruzko sentsibilizazio saio bat egitea, trafikoko autobusa ikastetxearen ingurura eramanez neska-mutikoak eskolatik irteten diren orduan. Gurasoei eta adin txikikoei zuzenduta.
Zuen udalak aukera horietako batean interesa baldin badauka, erantzun posta elektroniko honetara martxoaren 26a baino lehen hurrengo datuekin: gai honetarako udaleko kontaktuaren izena eta telefonoa, hautatutako aukera, baita autobusa zuen udalerrira joatea nahiko zenuketen data ere.
*Lehenengo 12 eskariak baino ez dira kontuan hartuko.
*Eskariei arreta jarriko zaie sarrera-ordenari zehatz jarraituz.