Demokrazia eta Tokiko Gobernua Fundazioaren aldizkariak gai bakarreko bere urteko lehenengo zenbakia udal gardentasunaren egoerari eskaini dio.
Manuel Villoria adituak, Nazioarteko Gardentasuna erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kideak, ‘Gardentasuna herri-politika gisa udal eremuan’ izenburuko artikuluan, udaletan Legea indarrean hasi eta urtebetera dagoen egoera azaldu du.
Egileak bere tesiak oinarritzeko erabilitako erreferentziazko iturrien artean EUDEL bera agertzen da. Zehatz-mehatz, 13., 14. eta 15. orrialdeetan Euskadiko hainbat Udaletan erabilitako praktika onak aipatzen ditu, hain zuzen ere, Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sarearen barruan prestatu zen ‘Udal gardena lortzeko 80 praktika on’ izenburuko dokumentuan agertutakoak.
Aldizkaria: http://www.gobiernolocal.org/publicaciones/revista-democracia-gobierno-local
Informazio gehiago:
Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea
Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea
Gaur eguerdian, Euskadiko Udalen Elkarteak Euskadiko Familia-nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen itxiera-ekitaldian hartu du parte, Arkautiko (Araba) Nekazal Eskolan. Ekitaldia Munduko Landa Foroak (FRM) antolatu du.
Aipatutako ekitaldian, etorkizuneko perspektibak aztertu dira, eta Euskadiko instituzioek arlo horretan emandako lankidetzaren berri eman da.
Eudelen ordezkari eta Arraia-Maeztuko alkatea den Ángel Marcosek balioa eman nahi izan die sektorean egindako aurrerapenei, instituzioen arteko lankidetzari esker eta, batez ere, udalerri txikietako udaletatik eman daitekeen babesari eta bultzadari esker; izan ere, udal horiek %60 baino gehiago dira Euskadin: “nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizle txikiak, ustiategi familiarrak eta kooperatibak babesten jarraitu behar dugu, landako gure udalerrien eragile ekonomikoak diren aldetik; eta hori, ekoizpenaren ikuspuntutik eta euren jardueren arrakastarako irizpidetik. Zalantzarik gabe, ingurumena, zentzu zabalean hartuta (ondare natural eta kulturala), gure aktibo nagusienetakoa da, bai landa-espazioetan orokorrean, eta bai Arabako udalerri txikietan ere, zehatzago esanda.”