BIGARREN SAIOA:
09:30 – 11:00. Hitzaldia: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea tokiko erakundeetan: erregimen juridikoa eta azaldutako arazoak.
BIGARREN SAIOA:
09:30 – 11:00. Hitzaldia: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea tokiko erakundeetan: erregimen juridikoa eta azaldutako arazoak.
LEHENENGO SAIOA:
09:30 – 11:00. Hitzaldia:Telekomunikazioei buruzko Lege berria eta komunikazio elektronikoen sare publikoak: udal esparruan duen eragina.
2014ko Udalen Gardentasun Indizea (UGI) argitaratu da, Espainiako Nazioarteko Gardentasun erakundeak egindakoa. Indize honetan, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sareko hainbat kideak lehendik zuten lekua sendotu edo hobetu dute. Transparency International erakundearen Espainiako atala 2008az geroztik egiten ibili da aipatutako indize hori. UGIren bosgarren edizio honetan (2014), Espainiako 110 udal handienen gardentasuna ebaluatu dute, 80 adierazleren bitartez.
Zehazki, sareko kide diren udaletako hiruk –Bilbok, Getxok eta Gasteizek– puntuazio gorena eskuratu dute (ehun puntutik ehun) Transparency Internationalen Espainiako atalak egindako Udal Gardentasun Indizearen bosgarren edizioan (2014). Gardentasun Sarean parte hartu dute, orobat, Barakaldoko eta Donostiako udalek. Lehenengoak 92,5 puntu lortu ditu, eta bigarrenak, berriz, 98,8, eta horiek izan dira, hain zuzen, sailkapeneko puntuaziorik altuenetakoak.
UGI tokiko gobernuen gardentasun-maila neurtzeko tresna da eta, besteak beste, EUDELeko Gardentasunaren aldeko Sarearen erreferentzia nagusietakoa izanik, bere lan-metodologia prestatzeko orduan.
Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea 2013ko urtarrilean sortu zen EUDELen barruan, erreferente ziren udalen talde pilotu batekin. Gaur egun, 31 udal eta mankomunitate 1 (Txorierri) agertzen dira sareko kide aktibo gisa Udal Gardentasunaren aldeko lanean. Sarean arlo teknikoan zein politikoan egindako lanari esker, bi urtetan gardentasunean batera aurre egiteko estrategia sendotu da euskal udalerrien artean.
2014ko UGI sailkapeneko emaitzak:
http://www.transparencia.org.es/ITA_2014/INDICE_ITA_2014.htm
EKINTZEN BALANTZEA
Sarearen barruan egindako elkarlanari esker, Udal Gardentasunean aurrera egiteko gogoa zuten udaletarako material baliagarria sortu zuten. Honako hauek egin zituzten, besteak beste: gardentasunerako Kudeaketa-adierazleak jasotzen dituen gida, udalen antolamendurako barneko lana errazteko; 80 praktika on, EAEko eta Espainiako udalerrietan sortuak; eta 26 txantiloi-eredu, Gardentasunaren atarietan udal informazioa argitaratzeko, besteak beste, honako arlo hauei buruzkoa:
Dokumentu guztiak ikusgai daude, hemen:
Hemendik aurrerako erronkak: euskal udalak prestatzen ari dira ‘Publizitate aktiboan’ aurrera jarraitzeko (Web Atariak) ; bai eta ‘Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea’ betetzearen arloan aurrera egiteko ere.
Bilbon, 2015eko urtarrilaren 29an. Berdintasun arloko hainbat teknikari eta politikari elkartu dira gaur EUDELen Bilboko egoitzan, ‘Berdinbidean Bizkaia’ sarea osatzen duten udal eta mankomunitate guztien arteko lan-topaketan parte hartzeko, udalerri txikietako berdintasun arloko tokiko politikak sustatu eta garatzeko asmoz. Gaur egun, sarea oso zabala da, eta bertan bilduta daude Bizkaiko udalerri txiki guztiak (5.000 biztanletik beherako 79 udalerri) eta 7 mankomunitate.
Gaur goizeko jardunaldi-irekieran, 50 parte-hartzaile baino gehiago bertan zirelarik, hiru erakundeetako ordezkariak egon dira jardunaldiaren irekieran: Ibon Uribe, Galdakaoko alkate eta Eudelen Batzorde Eragileko Berdintasun Saileko ordezkaria; Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria; eta Xabier Legarreta, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria.
‘Berdinbidean Bizkaia’ programa 2011tik dago martxan, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatuta eta Eudelen koordinazio teknikoarekin, tokiko ekimenak dinamizatzen dituen Berdinsarea udalerrien Saretik. Emakundek programako ekintzen errefortzu gisa ere kolaboratzen du, Araba eta Gipuzkoako udalerri txikietara ere iristen den ‘Berdinbidean Ekintzak’ hitzarmenaren bitartez.
Hiru euskal erakundeen arteko lankidetzari esker, lan-sare egonkorra eta kontsultarako eta aholkularitzarako zerbitzu iraunkorra sendotu ahal izan da Bizkaian, eta udal txikiek etekina ateratzen diote horri, ez dutelako baliabide nahikorik eta babes teknikoa behar dutelako Berdintasun arloko lanerako. ‘Berdinbidean Bizkaia’ ekimenari esker, sinergiak sor ditzakete, eta ahaleginak ere elkartu ditzakete, Berdintasun arloko ekintza bateratuak egiteko eta, ondorioz, udalerri horietako bizilagun guztiei on egiteko.
Era berean, gaur goizean egiten ari diren topaketak Bizkaiko udal handi eta txikien arteko lotura sendotu nahi du; horrela, azken 4 urte hauetan (programa ordutik baitago martxan Bizkaian) lortu diren tokiko esperientziak eta praktika onak elkartrukatzeko espazioa ahalbidetzen da. Horretarako, bertaratutakoek taldeka eztabaidatu dituzte denei interesatzen zaizkien hainbat gai; esate baterako, genero-ikuspegiko aurrekontuak, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-baztertzailea, bateratzea eta erantzunkidetasuna, edota sexuaren aldagaia sartzea datu publikoak jaso eta aztertzeko prozesuetan.
Jardunaldiaren amaieran lortutako ondorioei esker, “Berdinbidean Bizkaia” ekimenetik erantzun daitezkeen gaur egungo beharrizanak eta etorkizuneko erronkak identifikatu ahal izango dira. Eta hori guztiori, lurralde mailako estrategia bateratuari forma ematen jarraitu ahal izateko, eta Bizkaiko udalerrietan (edozein direla ere bertako populazioa eta baliabideak) emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna inplementatzeko
Sarearen azken lan-saioan gogora ekarri genuenez, duela gutxi EUDEL Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren (DBEB) Zuzendaritzarekin batzartu zen, jendaurreko informazioa eskuratzeko eskubideari buruz egindako azken jarduera hobeto ezagutzeko.
Ildo honetan, DBEBk informazioa eskuratzeari, gardentasunari eta datuen babesari lotutako 31 irizpeneko sorta bat prestatu duela jakinarazi nahi diegu Sareko kide guztiei. Bilduma horrek Bulegoaren doktrina dakar, 2004 eta 2014 bitartean ateratako irizpenen bitartez. Gainera, arlo horretan aurrera jo nahi duten Euskal Udalentzat erabilgarria izan daiteke.