Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri gehienetan makina bat ekintza antolatu dira Euskararen egunari lotuta; hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudelek lurralde mailako ikuspegia eman gura izan diote egunari. Aurten ere, ekitaldi horiek guztiak josteko asmoz, Euskararen Eguna iragartzeko kartela jarri du Bizkaiko euskara zerbitzu guztien esku eta ekimenon agenda argitaratu du www.bizkaia.net atarian, baita  udal partehartzaileen web orrietan ere.

Datozen asteetan, herritarrok kultur eta aisia-ekintza aukera zabalaz gozatu ahal izango dute, denak euskarari lotuak. Adin guztietarako proposamenak eskainiko dira, bereziki umeentzat (hala nola, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, pailazoak, magia, antzezlanak, zinema-emanaldiak, euskal jolasak, e.a.); baina, era berean, ekintza dibulgatiboak ere eskainiko dira, hala nola filmak eta dokumentalak, hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak eta erakusketak,  informazio-kanpainak, e.a.; badira ere familia guztiak parte hartzeko moduko ekintzak.

Sustatzaileak eta hartzaileak

BFA eta EUDELekin batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide bilgunea (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea) osatzen duten udaletako euskara zerbitzuak. Hartzaileak, berriz, udalerri horietako biztanleak, 1.000.000 herritar inguru.

Posta-zerbitzu orokorrari, erabiltzaileen eskubideei eta posta-merkatuari buruzko abenduaren 30eko 43/2010 Legearen ondorioz, Udaletan posta-zerbitzuen prestazioa, Sektore Publikoaren Kontratu Legearen Testu Berregina onartzeko azaroaren 14ko 3/2011 Errege Dekretu Legegilean kontratatzeari buruz dauden prozeduren arabera eskaini behar da.

Aurreko otsailaren aurreratu zen bezala, Euskadiko Udalei posta eta telegrafoko zerbitzuak eskaintzeko Sociedad Estatal Correos y Telégrafos S.A. eta EUDELen artean izenpetutako Hitzarmena 2014ko abenduaren 31n amaituko dela eta ez dela luzatuko jakinarazi nahi dugu.

Euskadiko Udalei lizitazioko prozeduraren tramitazioa errazteko asmoz, EUDELek, hainbat Udaletako beharginekin batera, posta-zerbitzuak kontratatzeko plegu teknikoaren eredua prestatu du.