Eudel

Author

eudel

Azken berriak

2014 eta 2015 bukaera bitartean burutuak

Honekin batera udal jabetzako ikastetxeei buruzko buletinaren lotura bidaltzen dizugu. EHAAn agertu da, eta ikastetxe horietan egiteko diren obrak finantzatzeko deialdia iragartzen duen Agindua dago (Udalaguntza-2014).

EHAAra Esteka:

http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2014/11/1404945e.shtml

AGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraiki­netan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragartzen da (Udalaguntza-2014).

  • Entitate onuradunak: Deialdi honen onuradun izango dira hezkuntza-sistemaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko proposamenak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.
  • Obrak: 2014ko urtarrilaren 1aren eta 2015ko abuztuaren 31aren artean hasi behar dute, eta 2015ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
  • Zenbatekoa: diru-laguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren %60a estaliko du.
  • Eskaeren epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu osteko egunetik aurrera hilabete bat.

Izapidetze mota elektronikoa:

https://euskadi.net/y22-home/eu

Gaur astelehenean, Zumarragan euskal herri-erakunde guztien arteko prentsa-ohar bateratua egin da, azaroaren 25a -Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna- dela eta. Emakunde, Eudel eta hiru lurraldeetako Foru Aldundien ordezkariak egon dira, Urola-Garaia Mankomunitatearen izenean joandako Zumarraga eta Urretxuko Alkateekin batera.

Udalerri hauek Beldur Barik 2014 Topaketa antolatu dute hurrengo larunbaterako -azaroak 29-. Euskal gaztediaren urteroko topaketa honetan indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatzeko jarduera-programa bat burutzeaz gain, neska eta mutilen arteko harremanetan berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jarrerak sustatzen dira.

Ibon Uribe EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko Alkateak Berdintasuneko tokiko politiken sustapenean tamaina txikiagoko udalerriek egindako ahalegina eta lana eta, zehatz-mehatz, gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa nabarmendu ditu.

Ibon Uribek azpimarratu duenez, herri-erakunde guztiak Beldur Barik kanpainan inplikatuta daude. Herri-erakundeen arteko lankidetzak “maila askotako programa integral eta zeharkakoa” sustatzen du, horretan hezkuntza-alorreko lankidetza garatzen da, ikastetxeen eta Unibertsitatearen (EHU) bitartez, eta gizarte-sarearekin herrietan”.

Aurten Beldur Barik dinamikan 59 udalek eta 6 mankomunitatek parte hartu dute, hau da, guztira, 90 udalerri ibili dira programa honetan, herritarrentzat, baina batez ere, gazteentzat, prestatutako herri-mailako ekimenak garatzen. Ibon Uribek euskal herri-erakunde guztiei dei egin die Berdintasunaren alde partekatutako estrategian aurrera egiten jarraitzeko

Hortxe eragin behar da: desberdintasuna anplifikatzen duten faktore txikien identifikazioan, prebentzioaren arloan lan egin ahal izateko. Horretarako, gizartea sentsibilizatu behar da, batez ere pertsona gazteak; mutil eta neskarik gazteenak, alegia. Berdintasunak beharrezko lan-esparrua izaten jarraituko du, gizarte bidezko eta iraunkorraren funtsezko oinarria delako. Hala ulertzen dugu EUDEL osatzen dugun udalerriok.”-Ibon Uribe, Eudeleko Berdintasuneko ordezkaria

 

Informazio gehiago www.beldurbarik.org

Berdinbidean Bizkaia-ko “Udaletan Berdintasuna Integratzen” eremuan, Bizkaiko udal guztietako teknikariei eta politikariei zuzenduriko “Udalak Berdintasunaren alde lan-saioa” antolatu da.

Lan-saio honen helburua genero ikuspuntuaren integrazioaren prozesuak indartzea da eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan Berdintasuna gauzatzeko egiten den lana eta ahaleginak aintzat hartzea. Bestalde, 5.000 biztanle baino gehiago duten udaletan Berdinbidean Bizkaia-ren eremuan garatzen ari diren ekimenak zabaltzea.

Saioaren lehenengo atalean Berdinbidean Bizkaia-ri buruzko aurkezpen bat egingo da eta Berdinbidean Bizkaia-n parte hartzen duten udal batzuk, Berdintasun-ekintzen garapenean beraien esperientziak azalduko dituzte. Saioaren bigarren atalean, parte hatzen duten pertsona guztiak gaika antolaturiko lan-mahaietan kokatuko dira: Lengoaia eta irudiak, sexu aldagaia, ordenantza, aurrekontuak, bateratzea eta erantzukidetasuna zerbitzuetan, genero ikuspegiaren zeharkakotzea lanpostuetan eta genero plangintza. Lan-mahai bakoitzean aipatutako gai bati ekingo zaio eta parte hartzen duten pertsonak, eremu horretan genero ikuspegiaren inplementazioan, beraien esperintziak azalduko dituzte.

Saioa urtarrilaren 29an izango da, osteguna, EUDELeko ekitaldi aretoan (Ercilla kalea, 13 – 48009 Bilbo) 09:30etatik 14:00etara.

Saioan zuen izena emateko, 2015eko urtarrilaren 13a baino lehen, hurrengo estekan sakatu:
IZEN-EMATEA
http://www.irismailingsoft.com/97SFSL/link.php?M=84366&N=424&L=1359&F=H

Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez helbide honetan:

berdinbideanBizkaia@bizkaia.net

Edo hurrengo telefono zenbakian: 605 706 268