Dokumentu honetan Euskal Enplegu Publikoaren Lege Aurreproiektuaren balioespen orokorra jasotzen da, bai eta legearen atalei egindako zenbait alegazio ere. Dokumentu hau EUDELeko Batzorde Eragileak onartu zuen 2014ko urriaren 16an eginiko bileran.
‘Gobernu irekia: udalen esperientziak’ jardunaldia
Urriak 31, Ermuko Izarra Centre
Jardunaldia, XX. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen esparruan, Ermuko Udala antolatuta eta Izarra Centre-an (Zearkalea 36) egingo da, urriak 31, hurrengo izenburupean: ‘Gobernu irekia: udalen esperientziak’.
EUDELek, euskal udal batzuen ondoan, programaren barruan hartuko du parte, zehatz-mehatz, ‘Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak’ egindako lanaren aurrerapenak aurkeztuz.
Informazio gehiago eta inskripzioa (doanekoa): Gobernu irekia: Udalen esperientziak
