2014 eta 2015 bukaera bitartean burutuak
Honekin batera udal jabetzako ikastetxeei buruzko buletinaren lotura bidaltzen dizugu. EHAAn agertu da, eta ikastetxe horietan egiteko diren obrak finantzatzeko deialdia iragartzen duen Agindua dago (Udalaguntza-2014).
EHAAra Esteka:
http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-bopvapps/eu/bopv2/datos/2014/11/1404945e.shtml
AGINDUA, 2014ko azaroaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragartzen da (Udalaguntza-2014).
- Entitate onuradunak: Deialdi honen onuradun izango dira hezkuntza-sistemaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko proposamenak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.
- Obrak: 2014ko urtarrilaren 1aren eta 2015ko abuztuaren 31aren artean hasi behar dute, eta 2015ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
- Zenbatekoa: diru-laguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren %60a estaliko du.
- Eskaeren epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu osteko egunetik aurrera hilabete bat.
Izapidetze mota elektronikoa:
https://euskadi.net/y22-home/eu
Gaur astelehenean, Zumarragan euskal herri-erakunde guztien arteko prentsa-ohar bateratua egin da, azaroaren 25a -Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna- dela eta. Emakunde, Eudel eta hiru lurraldeetako Foru Aldundien ordezkariak egon dira, Urola-Garaia Mankomunitatearen izenean joandako Zumarraga eta Urretxuko Alkateekin batera.
Udalerri hauek Beldur Barik 2014 Topaketa antolatu dute hurrengo larunbaterako -azaroak 29-. Euskal gaztediaren urteroko topaketa honetan indarkeria matxistaren kontra sentsibilizatzeko jarduera-programa bat burutzeaz gain, neska eta mutilen arteko harremanetan berdintasunean eta errespetuan oinarritutako jarrerak sustatzen dira.
Ibon Uribe EUDELeko ordezkari eta Galdakaoko Alkateak Berdintasuneko tokiko politiken sustapenean tamaina txikiagoko udalerriek egindako ahalegina eta lana eta, zehatz-mehatz, gazteen artean indarkeria matxistaren prebentzioa nabarmendu ditu.
Ibon Uribek azpimarratu duenez, herri-erakunde guztiak Beldur Barik kanpainan inplikatuta daude. Herri-erakundeen arteko lankidetzak “maila askotako programa integral eta zeharkakoa” sustatzen du, horretan “hezkuntza-alorreko lankidetza garatzen da, ikastetxeen eta Unibertsitatearen (EHU) bitartez, eta gizarte-sarearekin herrietan”.
Aurten Beldur Barik dinamikan 59 udalek eta 6 mankomunitatek parte hartu dute, hau da, guztira, 90 udalerri ibili dira programa honetan, herritarrentzat, baina batez ere, gazteentzat, prestatutako herri-mailako ekimenak garatzen. Ibon Uribek euskal herri-erakunde guztiei dei egin die Berdintasunaren alde partekatutako estrategian aurrera egiten jarraitzeko
“Hortxe eragin behar da: desberdintasuna anplifikatzen duten faktore txikien identifikazioan, prebentzioaren arloan lan egin ahal izateko. Horretarako, gizartea sentsibilizatu behar da, batez ere pertsona gazteak; mutil eta neskarik gazteenak, alegia. Berdintasunak beharrezko lan-esparrua izaten jarraituko du, gizarte bidezko eta iraunkorraren funtsezko oinarria delako. Hala ulertzen dugu EUDEL osatzen dugun udalerriok.”-Ibon Uribe, Eudeleko Berdintasuneko ordezkaria
Informazio gehiago www.beldurbarik.org