Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua

Asteartea, 2013ko abenduak 10

Argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko legearen testua, joan den azaroaren 28an Diputatuen Kongresuan onartua.

Gardentasun Legea berriki onartu dela eta, EUDELek eta IVAPek jardunaldi dibulgatiboa antolatu zuten abenduaren 2an. Bertan aztertu zen zein diren Legearen edukia eta irismena tokiko administrazioekiko. Badaezpada interesekoa duzuen, bidaltzen dizuegu Eudelen webgunerako esteka. Bertan duzue eskuragai jardunaldiari dagokion dokumentazioa: *Emilio Gichot Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko katedradunaren ponentzia.

2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zuen 20/2012 Errege Lege Dekretuari dagokionez, EUDELek zirkularra bidali zuen, jakinarazteko egoki irizten zioten udalek 2013ko lehenengo aparteko ordainsaria 2013ko urtarrilera aurreratzea ahalbidetuko zuten formulak egituratu zitzaketela. Interesa zuten udalen lana errazteko, EUDELek eredu bat bidali zuen zirkularrarekin batera, aipatutako aurreratzeak egiteko orientazio moduan. Udal askok egin zuten bat aukera honekin, bai urtarrilean zein uztailean, 2013ko bigarren aparteko ordainsariaren kargura.

Hori dela eta, Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuak ezarritakoaren arabera 2014an aparteko ordainsari bi egongo direnez, EUDELen Batzorde Eragileak, 2013-10-17an egindako bileran, erabaki zuen, irizpide berberei jarraituz, bere garaian egoki iritzi zioten udalek Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan jasotzen diren aparteko ordainsarietako lehena 2014ko urtarrilean ordaintzea erraztuko duten formula berberak egituratzea.

Interesgarria izango zaizulakoan, berriro bidaltzen dizugu EUDELek 2012ko azaroan bidali zuen proposamen teknikoa, aurtengo ekitaldira egokituta, interesa duten udalak 2014ko aparteko ordainsarietako lehena aurreratu dezaten; izan ere, ekitaldi honetan jarraitu beharreko tramitazioa aurrekoaren berbera da, behin datei dagokiena egokituta.


Joan den abenduaren 2an, astelehena, Gardentasunari buruzko Legeaz informatzeko saioa egin zen, EUDELek eta IVAPek antolaturik. Bertan, Kongresuak azaroaren 28an behin betiko onartutako lege horren egitura, edukia eta irismena sakon aztertu ziren.

Jardunaldia udaletako zuzendaritzako arduradun publiko, idazkaritza eta kontu-hartzaileentzat zuzenduta zegoen eta EUDELen Bilboko batzar-aretoan (Ertzilla, 13) egin zen, 10:00etatik 13:00ak arte.

Gardentasunari buruzko Legea betetzeak hainbat erabaki hartzea ekarriko du, besteak beste, honako hauek bermatzeko: jokabide etikoak, kontuen azalpena, IKTen hobekuntza eta informazio eskuragarria edukitzea.

Emilio Guichot, Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko katedradunak hurrengo alderdiak azaldu zituen:

  • Gardentasunaren egoera: Nazioartean, Europan eta Estatuan.
  • Gardentasunari buruzko Legea prestatzeko prozesua.
  • Autonomiek eta udalek erabakitzeko duten marjina.