Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Testuingurua EUDELen eta Europako Kontseiluaren mintegi bat izan da, biek elkar hartuta baitiardute Euskadiko Udalen Kodeari buruzko proiektuan. Europar ordezkariak Bilbora joan dira lehenengo talde pilotuko 15 udalek aurreratu duten lanari segimendua egiteko.

Abenduak 10 eta 11, EUDELek laneko mintegia egin du 15 udaletako Alkateak, zinegotziak eta teknikari arduradunak batzartuta, Euskadiko udal hautetsien Jokabide Kodea ebaluatzeko adierazle-fitxa testatzeko asmoz.

Euskadiko udal politikaren Jokabide, Gobernu On eta Herri-erakundeen Kalitateari buruzko Kodea izeneko proiektu pilotua osatzen duten 15 udalak atzo eta gaur ere batzartuta egon dira lan-saio bitan, hautetsien jokabide etikoa ebaluatzeko aukera emango duten neurketarako adierazleen fitxaren azken ukituak emateko asmoz. Hori guzti hori udal bakoitzeko Etika politikoaren eta Gobernu Onaren etengabeko hobekuntzako plan espezifikoak diseinatzeko xedez egin da.

Euskadiko Udalen Elkarteak antolatu du egun pare batez luzatu den mintegi trinko hau eta, bertan, udalen talde pilotuko hogeita hamar arduradun politikok eta teknikarik parte hartu dute. EUDELeko Batzorde Eragilearen izenean, Ibone Bengoetxea lehendakaria eta Irungo Alkatea den Jose Antonio Santano Lehendakariordea egon dira, hiru lurralde historikoetako hainbat udaletako 10 alkaterekin batera.

Jokabide Kodea eta bere ebaluazioa euskal udaletan

Euskal hautetsien Jokabide Kodearekin batera ebaluaziorako adierazleak biltzen dituen fitxa bat dago. Azken honen bidez, besteak beste, hurrengo arloetan etikaren arabera burututako neurtzeko aukera egongo da:

  • Jokabidearen barneko zein kanpoko kontrolak eta hautetsien gaitasuna
  • Gardentasuna, komunikazioa eta prozedura administratiboak
  • Udalak sektore pribatuarekin dituen harremanak (esate baterako, ondasun eta zerbitzuez hornitzeko kontratu publikoak )

Tresna hau puntuatzeko plantilla bat da. Bertan jasotzen dira atalen arabera antolatutako adierazle kuantitatiboak. Adierazleak hautetsien jokabide etikoari zein udal erakunde osoaren Gobernu Onari buruzkoak dira. Horrek guzti horrek hiru helburu handi ditu: erreferente nazional propioaren kalkulua (Euskadiko udal guztien batez bestekoa); udal bakoitzaren praktika onak identifikatzea (erreferente horrekin alderatuta); eta udalen arteko lankidetza bakoitzaren hobekuntzarako planak diseinatzeko asmoz.

Hitzarmen honen helburua Udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztea da. Sistema honi esker, herritar guztiek berdintasuna izango dute eskubideei dagokienez.

2013 urtean 30 udalek eta 8 mankomunitateek zerbitzua erabili dute eta bere erabilerak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan dute.

2014 urteari begira, gaur egungo aurrekontuen aurreikuspenaren arabera, baldintza berberak mantenduko lirateke:

  • 51 hizkuntzatara itzultzea bermatuko du, bai eta interesa duten udalerri nahiz mankomunitate guztientzako telefono pack-ak mantentzea ere; era berean, minutuak biztanle kopuruaren arabera banatuko dira.
  • Minutuen guztizko kopurua solidarioa izango da; horrenbestez, urte bukaeran, udalerri edo mankomunitate batek ez baditu esleitutako minutuak kontsumitu, minutuok minutuen poltsa komun solidario batera pasatuko dira, gainerako udalerri zein mankomunitateen artean banatzeko.
  • Minutuen poltsa nahikoa izango ez balitz, hasieran esleitutako minutuen kontsumoa gainditu duten udalerri edota mankomunitateek bere gain hartu beharko dute gehiegizko gastua, eta zerbitzua ematen duen enpresari gehiegizko kontsumo hori ordaindu.

Interesa duten udalerri eta mankomunitate berriek abenduaren 20a baino lehen atxikimendu orria bidali behar dute hurrengo posta elektronikoaren bitartez: eudel@eudel.net.