TBA TAILERRA: Kudeaketa planak egitea
Jakinarazten dizuegu ostiral honetan ( martxoak 8 ) amaitzen dela kudeaketa planak egiteko Tailerrean izena emateko epea. Tailerrak edizio honetako berrikuntza dira; izan ere, eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera ematen dute.
Tailerra apirilaren 9, 16 eta 23an izango da HAEEren egoitzan (Recalde zumarkalea 18), 09:00etatik 13:30era. Helburua da urtebetean egin beharreko helburuak, proiektuak eta jarduerak dokumentatzen irakastea, Plan marko batean jasotzeko. Izan ere, plan hori erreferentzia izango da udal jardueraren kudeaketarako.
Zertarako Kudeaketa Plan bat?
Udalean kudeaketa plan bat izateak udalaren jarduera politiko eta teknikoa errazten du, ekitaldian egindako jarduera ebaluatzea ahalbidetzen du eta oinarrizko tresna da kudeaketaren gardentasunerako nahiz eraginkortasunerako.
Izen-emateak
EUDEL-HAEE eta Euskadiko Foru Aldundien arteko lankidetzarekin antolatutako tailer honetan parte hartzeko interesa duten udal teknikariek eskabidea bidali behar diote norberaren udaleko prestakuntza-koordinatzaileari, eta azken horrek prestakuntza@ivap.es helbidera bidaliko du.
HAEEk onartutako ikasleak berretsiko ditu.
Jakinarazten dizuegu astelehenetik (martxoak 4) aurrera, EUDELek “INFOUDALA” doako zerbitzua eskaintzen duela bere webgune berritik; laguntza, diru-laguntza eta araudi berriei buruzko informazio-zerbitzu hori tokiko euskal erakunde guztiei zuzenduta egongo da.
EUDELek modu zuzenean hartzen du bere gain zerbitzu hau ematea, eta Euskadiko udalerri guztien eskura jarriko du, udaletako eguneroko kudeaketarako informazio-tresna baliotsu eta erabilgarri gisa.
Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMP) eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak antolatutako Genero Indarkeriaren Aurkako Tokiko Praktika Onen Lehenengo Lehiaketan saritu dituzte.
FEMPek Bilbo eta Portugaleteko udalak saritu ditu, genero indarkeriaren aurkako praktika onengatik, Praktika Onen Lehiaketaren lehenengo edizioan. Bilboko Udala “Bilbao, emakumeenganako indarkeriaren aurrean 0 tolerantzia” izeneko ekimenagatik saritu dute. Bestetik, Portugaleteko Udala “Sentsibilizazioa eta prebentzioa” kategorian saritu dute, “2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren Garapena eta Ekintzak (ardatza: genero indarkeria)” proiektuagatik. “Bilbao, 0 tolerantzia”Bilboren kasuan, aintzatespen hori 2012ko maiatzean Nazio Batuek genero indarkeriaren kontrako prebentziorako eta esku-hartzerako programa integralari emandako sariari gehitzen zaio.
Genero indakeriaren aurkako Bilboko praktika ona
“Portugalete, 2011-2014ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren (ardatza: genero indarkeria) garapena eta ekintzak”Saria ahalbidetu duen estrategiak biktimak babestu eta artatzeko neurriak eta baliabideak egituratzen ditu, sentsibilizazio eta prebentzio jarduerak gauzatzeaz gainera.
EUDELek Erakunde-adierazpenerako eredua proposatu die Euskadiko udalei martxoaren 8rako, “Nazioarteko Emakumeen egunerako”.
Testuak emakumeen protagonismo handiagoa aldarrikatzen du, udal bizitzako erabakietan, eta. Udaletako emakume hautetsiak nahiz herritarrak aipatzen ditu, tokiko politikan partaidetza eta eragiteko gaitasuna handitzeko.
Bilbon, 2013ko martxoaren 5ean
Ordutegia: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:00
Lekua: Autore Fundazioa .Teatro Campos Elíseos Antzokia. Bertendona kalea, 3bis. 48008 – Bilbo
Gai-zerrendaren oinarrizko edukien azalpena egingo da partehartzaileak gai horietaz ondo jabe daitezen. Arratsaldeko saioa tailerraren formatuan egingo da, Ikus-entzuleen Kudeaketarako Plan baten lanketaren simulazioa egingo da. Autoreak azaldutako etorkizunerako proposamen batzuen eztabaidarekin bukatutzat emango da tailerra. Ikasleek lan egingo dute “Ikus-entzule eszenikoen prestakuntza eta kudeaketa gizarte teknologiko batean “ liburuaren ale batekin, liburua tailerraren matrikularen prezioaren barruan egongo da.