Emplegu Planak Dinamizatzeko Laguntzak 2012
Eusko Jaurlaritza (Lan eta Gizarte gaiak)
AGINDUA, 2012ko maiatzaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Eskualdeko Enplegu Planak dinamizatzeko laguntzetarako deialdia egiten duena.
AGINDUA, 2012ko apirilaren 24koa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Gueñesko Udalak Internet bidez herritarren partaidetza sustatzeko proiektua aurkeztuko du eCitizen europar topaketan.
- Kerryn egingo da topaketa (Irlanda), maiatzaren 28tik 31ra
- eCitizen foroaren xedea da administrazio elektronikoaren arloko eta herritarren eta administrazio publikoen elkarreraginaren arloko esperientzia eta jardunbide egokien trukea bideratzea, Europan
- Gueñesko Udalak, EUDELen babesarekin, herritarren partaidetzarako web atari berria aurkeztuko du; inkestak, enplegu eskaintzak, iradokizunen postontzia eta herritarren galderei erantzuteko foroa dira atari horren atal nagusiak.
Bilbon, 2012ko otsailaren 21ean. EUDELek lanak, hornidurak nahiz zerbitzuak kontratatzeko baldintza-orri administratiboen ereduak eta kontratazio espedienteak egiteko inprimakiak jasotzen dituzten bi gidaliburuak (azaroan Euskadiko udalei banatu zizkienak) gaurkotu ditu.
Egindako gaurkotzea azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuarekin bat dator, eta, horren arabera, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartu da.
Eguneratutako bertsioak EUDELen webgunean daude eskuragarri, honako esteka honetan: www.eudel.net Sarbidea: KONTRATAZIO ORRIAK / EREDU ORRIAK (http://eudel.eus/eu/documentos/modelos)
Hainbat formatu
Bi gidaliburu horiei esker, baldintza-orri administratiboen eta horiek betetzeko argibideen hainbat adibide izango dituzte udalek. Hortaz, udalek material hori erabiltzen badute udaletan gehien egiten diren kontratuak izapidetzeko orduan, agiri horiek egiteko lana sinplifikatu eta arindu egingo da.
Eredu-agiriak eta betetze-argibideak jaso dira 26. zenbakia duen gidaliburuan; 27.ean, aldiz, eredu-inprimakiak.
Gidaliburuen bitartez, tokiko erakundeek –bereziki, teknikari gutxi dituzten udal txikiek– denbora eta baliabideak aurrez ditzatela nahi du EUDELek.
Ereduzko 100 inprimaki baino gehiago
Guztira, sektore publikoko hainbat kontratu kudeatzeko erabiltzen diren ereduzko 122 inprimaki jaso dira gidaliburuetan. Gidaliburuetan jaso dira, hain zuzen ere, erakunde publikoek kontratazio espedienteak martxan jartzeko erabili ohi dituzten agiriak eta gehien aplikatzen dituzten prozedurak.
Bilaketak erraz egin ahal izateko, bestetik, inprimakiak gaika sailkaturik daude.
Arestian aipatutakoez gain, agiriak betetzeko hainbat argibide jaso dira gidaliburuetan. Hau da, kontratuen baldintzak eta aldagaiak zuzen aukeratzeko beharrezkoak diren irizpide materialak eta legezko argumentuak jaso dira.