Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Urtero bezala, martxoaren 8aren eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren aurrean, EUDELek adierazpen instituzionalaren eredu bat prestatu du EAEko udalentzat.

Aurtengo Adierazpenaren titulua da “EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Emakumeen botereak mundua aldatzen du”

Bilbon, 2020ko martxoak 4. EUDELek, Batzorde Eragileak otsailaren 13an hartutako erabakiaren bidez, martxoaren 8a ospatzeko egingo den adierazpen instituzionalaren eredua bidali zien Euskadiko udal guztiei. Testua otsailaren 13an bidali zitzaien toki-entitateei, behar adinako aurrerapenaz, Gobernu Batzordeak eta udaleko osoko bilkurak egin baino lehen. EUDELen ohikoa den bezala, udal autonomia errespetatuta, adierazpen hori erreferentziako eredu edo testu gisa proposatzen zaie udalei, tokiko errealitatera egokitu dezaten.

Azken urteotako mobilizazio feministak direla eta, aurtengo M8-ko Adierazpenaren titulua da “EMAKUMEEN MOBILIZAZIOAK. Emakumeen botereak mundua aldatzen du”. Beijingeko Ekintza Plataformaren 25. urteurrenaren esparruan, adierazpenak ekintza zehatzen proposamena jasotzen du, tokiko gobernuek abian jar ditzaten, tokiko bizitzan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta indarkeria matxistaren prebentzioa sustatzen jarraitzeko. EAEko udalek ibilbide luzea dute egina berdintasunaren alde, eta, alde horretatik, EUDELen baterako lana erreferentzia-esparru komuna eta ibilbide-orria da, tokiko konpromiso horien jarraipena egiteko.

BERDINSAREA-Berdintasunaren aldeko EAEko udalerrien batzarra

Bihar, osteguna, martxoak 5, EAEko udaletako ordezkari politikoak EUDELen egoitzan elkartuko dira, Berdinsarearen urteko lehen batzarrean. Gaur egun, hiru lurraldeetako 69 udalerrik osatzen dute Berdinsarea, eta EAEko biztanleen % 80 inguru ordezkatzen dute.

BERDINSAREA udal-sarea 2006ean sortu zen, eta EUDELek eta Emakundek koordinatzen dute, tokiko gobernuek berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak bultzatzeko, indartzeko, koordinatzeko eta ebaluatzeko.

Beste abantaila batzuen artean, sareak aukera ematen du irizpide komunak adosteko eta tamaina desberdinetako udalen artean baliabideak partekatzeko; era berean, laguntza berezia da udalerri txikienek mankomunitateetan eta kuadrilletan taldekatuta lan egiteko.

JAITSI ADIERAZPENA

Vitoria-Gasteizen, 2020 03 02

Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoaren bilera egin da gaur goizean Lakuan, Beatriz Artolazabal sailburua buru izan dela. Organo horrek Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren itun sozialerako erregimena eta hitzarmenak erregulatzen dituen dekretu-proiektuaren aldeko txostena eman du. EUDELeko ordezkariek Ane Beitia, Elgoibarko alkateak, Josu Bergara, Sestaoko alkateak eta Olaia Duarte, Donostiako zinegotziak, hartu dute parte bileran.

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta Euskadiko Udalen Elkartea-EUDELek osatzen dute Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoa.(2010)

Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluak(ATAFLK) gaur aurkeztu du 2019ko likidazioa eta zer nolako eragina izango duen TEFFFen eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planean

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 21a. Arabako toki erakundeek 1.658. euro gehiago izango dituzte 2020an, halaxe jakin dugu, Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseiluan (ATAFLK) emandako informazioaren arabera. Bilera horretan, zeina Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren ondoren egin baita, dirubilketaren inguruko xehetasunak jakinarazi eta toki erakundeentzat aurten eskuragarri egongo diren baliabideen 2019ko ekitaldiko likidazioa iragarri dira.

Horiek horrela, Aldundiak esan du baliabide horien TEFFFen likidazioa 235.316.195 254.034.529 euro izan direla, hasieran aurrekontuan jasorikoa baino 5,3 5,7 milioi gehiago, eta horietatik, Vitoria-Gasteizko udalaren likidazio positiboko 4,1 milioiak TEPEFeko konpentsaziora bideratuko dira.

Halaber,  Foru Planerako 2020an zenbat diru emango den adierazi zen. Hasieran, 16.489.961 euro emango dira, aurreikusitako diru kopurua baino ia 400.000 euro gehiago. eta horrek berriz ere eragina izango du lurraldeko herrietan eta administrazio batzarretan. Horietatik,

Udalentzat informazio gehiagorako: Laster informazio gehiago eskainiko da EUDELen ‘UDALA. Udal Finantzaketa’ aldizkariaren 2020ko otsailaren ale berriaren bidez (ikus aurreko edizioak)

Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan ORDEZKARIAK:

Añanako Kuadrilla: Juan Muñoz Bartolomé jn., Armiñongo alkatea.

Aiarako Kuadrilla: Josune Irabien Marigorta and., Amurrioko alkatea.

Kanpezu – Arabako Mendialdeko Kuadrilla: Rosa Mª Ibarrondo Manzanos and., Haranako alkatea.

Guardia – Arabako Errioxako Kuadrilla: Laura Pérez Borinaga and., Bastidako alkatea.

Arabako Lautadako Kuadrilla: Joseba Koldo Garitagoitia Odria jn., Alegria-Dulantziko alkatea.

Vitoria-Gasteizko Eskualdea: Iñaki Gurtubai Artetxe jn., Vitoria – Gasteizko zinegotzia.

Gorbeialdeko Kuadrilla: Unai Gutierrez Urkiza

Gaur arratsaldean Finantzen Lurralde Kontseiluaren bilera egin da. Bertan, 2019ko ekitaldiaren amaierako behin betiko datuak eman dira ezagutzera, eta berretsi egin dira likidazio positiboaren aurreikuspenak, urrian jada aurreratu zirenak

Finantzen Lurralde Kontseiluko udal-finantzaketarako funtsaren likidazioan 25,98 milioi euro ordaindu zaizkie udalei; 895,1 milioi eurora arte iritsi da kopurua, hots, aurrekontuan sartutakoa baino % 3 gehiago

Bilbo, 2020ko otsailaren 18a. Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluak 2019ko ekitaldiko Udalkutxa Udal Finantzaketarako Foru Funtsa likidatu du, eta 895,1 milioi eurora arte igo da, ekitaldi horretarako aurreikusitakoa (869,1 milioi) baino 25,9 milioi euro gehiago. Azken zifra horrek Finantzen Lurralde Kontseiluaren urriko bileran zehar egin ziren ekitaldiko aurreikuspenak ere hobetzen ditu. Bilera horretan, hasierako aurreikuspenetik 18,7 milioi euroko hazkundea aurreikusi zen.

Horrela, Bizkaiko 112 udalerriek 2020. urterako aparteko 25.987.137 euro dituzte, eta kopuru hori ekitaldi honetarako aurrekontuan dagoeneko jaso diren 869.135.526 euroei gehitu behar zaie. Soberakin hori udalerrien artean banatzerako orduan, hainbat irizpide hartzen dira kontuan, besteak beste: biztanle-kopurua, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, langabezia-tasa, gela-kopurua edo biztanleen sakabanatzea. Udalek gastu eta inbertsioei aurre egiteko 2020an izango duten gaitasun handiago hori Bizkaian 2019. urtean zehar itundutako zergen bidez egindako diru-bilketaren datu onen ondorioa da. Datu horiek Finantzen Euskal Kontseiluaren azkenengo bileran egiaztatu ziren.

Finantzen Lurralde Kontseiluari buruz

Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalerrien eta Foru Aldundiaren arteko koordinaziorako eta parte-hartzerako organoa da. Hain zuzen ere, udal-finantzaketa modu egokian banatzen dela bermatzen du, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduera eta aurrekontu-jarduera zaindu ere.

Hamar kide ditu. Udalak ordezkatzen dituzten bost kideak (Euskadiko Udalen Elkartea-EUDELen bidez) honako hauek dira: Elixabete Uribarri Plentziako alkatea, Ane Legarretaetxebarria Fruizko alkatea, Marta Ajuria Bilboko zinegotzia, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea.

Bizkaiko Foru Aldundiaren bost kideak hauek dira: José María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzen diputatua eta Kontseiluko burua gaurko saioan; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako diputatua; Elena Unzueta, bozeramailea eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua, eta José Rubí, Osagun eta Finantza Saileko zuzendari nagusi teknikoa.

Udalentzat informazio gehiagorako: Laster informazio gehiago eskainiko da EUDELen ‘UDALA. Udal Finantzaketa’ aldizkariaren 2020ko otsailaren ale berriaren bidez (ikus aurreko edizioak)

Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak 529 milioi euroko zuzkidurarekin itxiko du 2019 urtea, laugarren urtez jarraian bere errekorra gaindituz

Donostia, 2020ko otsailak 14. Udalen Finantzaketarako Foru Funtsak (UFFF) 529 milioi euroko zuzkidurarekin itxi zuen 2019 urtea. Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur azaldu die datua eta honen banaketa EUDELeko (Euskadiko Udalen Elkartea) ordezkariei, Donostian egin den Gipuzkoako Finantza Kontseiluaren bileran. Honela, bosgarren urtez jarraian hobetu du bere errekorra funtsak, pasa den urtekoa ia %2,9an gaindituz eta aurrekontua ia %2,12an hobetuz. Honen ondorioz, lurraldeko udalek 11 milioi euro gehigarri izango dituzte.

Gaurko bileran egon dira, Foru Aldundia ordezkatzen, Ogasuna eta Finantzetako foru diputatu den Jabier Larrañaga; Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru diputatu den Jose Ignacio Asensio; eta Zerga eta Finantza Politiketako foru zuzendari den Bittori Zabala. EUDELen aldetik, bestalde, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan egon dira Elgoibarko alkate den Ane Beitia; Oñatiko alkate den Izaro Elorza; Eibarko alkate den Miguel De los Toyos; Orexako alkate den Eneko Maioz; eta Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi ordezkari den Jaime Dominguez-Macaya.

EUDELen aldetik, Gipuzkoako Finantza Kontseiluan parte hartu duen ordezkaritza honako pertsona hauek osatu dute: Ane Beitia, Elgoibarko alkatea; Izaro Elorza, Oñatiko alkatea; Miguel De los Toyos, Eibarko alkatea; Eneko Maioz, Orexako alkatea; eta Jaime Dominguez-Macaya, Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantzetako zinegotzi delegatua.

Topaketan izan dira, Ogasun eta Finantzetako diputatu den Jabier Larrañaga; Ingurumen eta Obra Hidrauliketako diputatu den Jose Ignacio Asensio; eta Zerga eta Finantza Politikako zuzendari den Bittori Zabala.

Udalentzat informazio gehiagorako: Laster informazio gehiago eskainiko da EUDELen ‘UDALA. Udal Finantzaketa’ aldizkariaren 2020ko otsailaren ale berriaren bidez (ikus aurreko edizioak)

Vitoria-Gasteiz, otsailak 13.

Herri-dirubideen Euskal Kontseilua gaur goizean bildu da Gasteizen, funtsezko gaiak aztertzeko: 2019ko ekitaldiko zerga itunduen bilketaren itxiera, 2019ko ekitaldirako foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egindako ekarpenen likidazioa eta 2019ko ekitaldirako Doikuntza Funts Orokorraren likidazioa.

Herri-dirubideen Euskal Kontseiluko partaideak dira EUDEL (Euskal udalen ordezkari gisa), Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Udalerrietako ordezkariak hauek dira:

  • Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea (EUDELen elkarteburua)
  • Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea (elkarteburuordea)
  • Ángela Eguia, Gordexolako alkatea (Batzorde Eragilea)

Bileraren ondorengo agerraldian, Gorka Urtaranek balioan jarri du Kontseilu horretan bildutako hiru maila instituzional guztiek erakutsitako “jarrera”. “Elkarlanerako, ulermenerako eta adostasunerako jarrera parte-hartzailea, gizarte osoaren alde emaitza onak ematen dituena, Kontseilu honetan islatzen den bezala” esan du.

EUDELen elkarteburuak jakinarazi du udal bakoitzaren kontura egindako entregen datu zehatzak Finantzen Lurralde Kontseiluen bileretan jakinaraziko direla, hurrengo egunetan egingo baitira bilera horiek Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Lurralde Kontseiluak topaketarako foroak dira; lurralde bakoitzeko udaletako eta aldundietako ordezkariek zehatzago aztertuko dituzte udalerri bakoitzaren banako datuak foro horietan, eta, ondorioz, egoeraren tokiko balorazio zehatzagoa egin ahal izango da Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioei buruz (TEFFF Araban, UFFM Gipuzkoan eta Udalkutxa Bizkaian).

2019ko ekitaldiaren itxieran foru aldundien zerga itunduengatik egindako bilketa kontsolidatua 15.469,6 milioi eurokoa izan zen, hau da, urtetik urtera % 3,3ko hazkundea izan du, eta iazko urrian egindako azken aurreikuspenaren gaineko betearazpena % 100,6koa izan da.

Ikus PRENTSA-OHARRA: 2020ko otsailaren 13ko Herri-dirubideen Euskal Kontseiluaren akordioak.

Bilbo, 2020/02/12

Erakundeen arteko elkarlanaren ondorioz, euskara ikastea B2 mailara arte doakoa da dagoeneko EAEko euskaltegi guztietan. Horixe da Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek eta EUDELek gaur goizean iragarri duten berritasuna. Helburu hori lortu ahal izateko, azken urteotan zehar erakundeek adostasuna bilatu dute bideratzen dituzten diru-laguntza lerro ezberdinak osagarriak izan daitezen, harik eta herritar guztientzat euskara ikastea doakoa izatea lortu arte. Laguntzak jasotzeko eta euskararen ikaskuntza doakoa izan dadin, ikasleek bi baldintza bete beharko dituzte: % 75eko asistentzia bermatu eta B2 mailara arte dagokien maila gainditu (ikasprozesuan aurrera egin).

Erakunde guztiek euskararekin bat egiten dugu, gure nortasunaren ikurra da, euskarak batzen gaitu” esan du Gorka Urtaranek. EUDELen elkarteburuak azaldu duenez, “Udalak dira gure herritarrak ondoen ezagutzen dituztenak, baita tokian tokiko errealitateak ere. Horrexegatik, oso garrantzitsua da aspalditik udalez udal euskara bultzatzeko egin izan den lana. Doakotasuna bultzatzea udalek hizkuntza politikan eta euskararen sustapenean duten konpromisoaren adierazgarri da. Orain, euskal erakunde guztiok elkarlanean bultzada erabakigarria eman nahi diogu euskarari, herritarren egunerokoaren parte izan dadin“.

Pauso berri hau ezagutzera emateko prentsaurrekoan, Euskadiko Artxibo Historikoan, doakotasuna posible egiten duten erakundeetako ordezkariak izan dira: Udalen izenean Gorka Urtaran, EUDELen elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua; Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasun zuzendaria; eta Lexuri Ugarte, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria.

Zupiria sailburuak adierazi duenez, neurri hau eraginkorra izango da euskararen ezagutza sustatzen jarraitzeko: “Euskadiko hainbat tokitan euskaraz hitz egiteko gai direnen kopurua baxua da oraindik, eta euskararen ezagutza sustatzen eta indartzen jarraitu egin behar da. Ezagutza da erabilerarako ezinbestekoa pausoa, eta estrategikoa da bide hori bultzatzea. Erakundeen arteko lankidetzak posible egin du B2 mailara arteko doakotasuna lortzea, eta uste dugu herritarrentzako berri pozgarria dela, maila horrek eraginkortasunez komunikatzea bermatzen baitu”.

Era berean, Bingen Zupiria sailburuak azaldu du garrantzitsua dela diru-laguntzak ikasleen ardura eta konpromisoarekin lotzea: “Doakotasunaren helburua lortzeko bide ezberdinak proposatu dira azken urteotan. Gure ustez, diru-laguntzek ikasleen konpromisoarekin lotuta egon behar dute. Euskaltegietara joatea eta ikasprozesuan aurrera egitea eskatuko zaie”.

Gipuzkoako Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak, Garbiñe Mendizabalek, adierazi duenez, “euskara ikasteko ahalegina eta pausoa ematen duten horiek guztiek” merezi dute “gizartearen esker ona” eta Administrazioaren “babes osoa”, hizkuntza berdintasuna lortzeko bidean egiten duten “ekarpenagatik”. Foru zuzendariak gaur azaldutako akordioaren oinarrian dagoen “erakunde arteko elkarlana” azpimarratu du.

Diru-laguntzak

B2 mailara arteko doakotasuna lortu ahal izateko erakunde bakoitzak ekarpen ezberdinak egingo ditu, guztira  ia lau milioi euro jarriz (3.928.000 euro). Eusko Jaurlaritzak 3.000.000 euro jarriko ditu aurten; Arabako Foru Aldundiak, 185.000 euro; Bizkaiko Foru Aldundiak, 480.000 euro; Gipuzkoako Foru Aldundiak, 42.000 euro; eta, azkenik, udalek 221.000 euro. Ekarpen horiez gain, erakundeek bestelako diru-laguntzak emango dituzte C1 eta C2 mailetako ikasleentzat (Jaurlaritzaren kasuan, esate baterako, beste 150.000 euro), baina kasu horietan ezin izango da bermatu erabateko doakotasuna.

Diru-laguntzak emateko prozedurari dagokionez, 2020ko irailera arte bi bide egongo dira. Alde batetik,  A1, A2 eta B1 mailen kasuan, euskaltegien bidez maila egiaztatzen duten ikasle guztiek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte, beti ere asistentzia baldintzak ere betetzen badituzte. Bestetik, B2 mailako ikasleen kasuan, HABEk kudeatutako B2 azterketa gainditu beharko dute diru-laguntza jaso ahal izateko eta ikasprozesua doakoa gerta dakien. Hala ere, irailetik aurrera maila guztietako ikasleentzat, B2koentzat barne, nahikoa izango da euskaltegiko maila gainditzea.

Diru-laguntzak jasotzeko epeari dagokionez, 2020ko urtarriletik irailera arte A1, A2, B1 edo B2 maila gainditzen dutenek, abenduan jasoko dute laguntza. Zenbatekoari erreparatuz, ikasleak maila hori gainditzeko jarritako diru-kopurua itzultzera joko da, beti ere ikasprozesuaren kostuen baitan.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan 103 euskaltegi daude eta 35.000 ikasle inguruk izena ematen dute ikasturtero. Ikasle guztien % 70 inguruk B2 mailan edo beherakoetan ematen du izena.