Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELek gogor gaitzesten du goizaldean Londresen buruturiko azken eraso terrorista, non furgoneta batek hiriburuaren iparraldeko mezkita batetik irteten ari ziren pertsonak zapaldu eta gutxienez lagun bat eta hainbat zauritu gertatu diren.

Euskadiko Udalen Elkarteak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko ekainaren 19a.

Arkauteko Zuzendaritza Kontseiluak, gaur goizean onartu du Euskadiko Udaltzaingoaren lehenengo hautaketa-prozesu bateraturako kudeaketa-agindurako hitzarmena, eta nahi duten udalak atxiki ahal izango dira.

  • Ekimenaren helburua da udaltzaingoetako agenteen hautaketa eta prestakuntza sinplifikatu eta bateratzea eta kidegoei egonkortasuna ematea
  • Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege berria uztailean onartuko dela aurreikusten da, eta horrek ahalbidetuko du Euskadiko udal gehiago sartzea prozesu honetan.
  • Eskaerak jaso direnez, prozesua abian jartzeko epeak apur bat atzeratu egingo dira ahalik eta gehienak sartu ahal izan daitezen.

Bileran bertan berretsi dira, borondatez eta udal-autonomia erabat errespetatuz, hitzarmena sinatuko duten udaletako udaltzaingoetan hutsik dauden postuak betetzeko oinarri espezifikoak. Orain arte Euskadiko bederatzi udalek agertu dute udaltzainak hautatu eta prestatzeko eta kidegoei egonkortasuna emateko formula honen aldeko interesa.

Ekimena Segurtasun Sailak jarri du, EUDEL-arekin batera, abian udalek eskatuta eta udaltzaingoetako agenteak hautatu eta prestatzeko taldean planteatu ondoren, eta helburu du agenteen hautaketa sinplifikatu eta bateratzea, hautaketa-profil bera aplikatuz eta gainkostu-arazoak saihestuz, efizientzia administratibo hobea lortze aldera.

Hainbat faktore izan dira erabakigarriak Segurtasun Sailak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren bitartez, kudeaketa-agindurako hitzarmen bat egiteko: udalek dituzten zailtasunak udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapena osatzeko hautaketa-prozesuak egiteko eta prozesua ikuspegi materialetik kudeatzeko; deialdia egiten duen erakundeari eragiten zaion gastua; eta era horretako prozesuak gauzatzeko langile espezializaturik ez izatea.

Kudeaketa-agindua

Formula juridiko honi esker udalek, euren langileak hautatzeko eta deialdia onartu eta argitaratzeko eskumena duten bakarrak izanik, Akademiari agintzen diote hautaketa-prozesu bateratu bat egitea aurrez adostutako oinarri batzuei jarraituz.  Aldez aurretik, udalek Enplegu Eskaintza Publiko bat onartu eta argitaratu behar dute, eta bertan zehaztuko dute zenbat plaza eskaintzen dituzten.

Abantailak

Hautaketa-profil bera aplikatzea, hautaketa-prozesuen ezaugarriak bateratzea, aldi berean hautaketa-prozesu batean baino gehiagotan parte hartzen duten izangaien ihesak eragiten dituen gainkostu-arazoak konpontzea, hautaketa-prozesuetan plazak hutsik ez geratzea lehen adierazitakoarengatik eta prozesuen kostua murriztea, horiexek dira gaur Zuzendaritza Kontseiluak onartu duen kudeaketa-aginduan jasotzen diren abantailetako batzuk.

Bai aginduan bertan bai oinarrietan, hitzarmenari atxikitzen zaizkion udalek izangaiei eskatu nahi dizkieten baldintzak erabaki ahal izango dituzte, besteak beste, hizkuntza eskakizuna eta gidabaimen-motak.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa librea izango da, eta bertan egingo dira test erako proba bat, gaitasunak ebaluatzeko test psikotekniko bat eta nortasuna ebaluatzeko beste bat. Era berean, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala ere egingo dira. Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan.

Ondoren, hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta prestakuntza-ikastaro bat egingo dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, gehienez ere 30 hilabetekoa.

Kronograma

Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege berria uztailean onartuko dela aurreikusten da, eta horrek ahalbidetuko du Euskadiko udal gehiago sartzea prozesu honetan.

Eskaerak jaso direnez, prozesua abian jartzeko epeak apur bat atzeratu egingo dira ahalik eta gehienak sartu ahal izan daitezen.

Horretarako, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da irailaren hasieran, eta une horretan zabalduko da eskaerak aurkezteko epea. Aurreikusten da hautaprobak azaroan egitea eta prestakuntza-ikastaroa, berriz, 2018ko urtarrilean.

  • Imanol Landa elkarteburua buru duen EUDELen ordezkaritza batek Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren Zuzendaritza Batzordean hartu du parte atzo eta gaur, Chios irla grekoan izandako bileran.
  • EUDELen elkarteburuak, Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin batera, bideo bidezko mezu baten bitartez, gonbit egin die Europako alkateei, ekainaren 11n, urtebete barru, konferentziaren esparruan antolatuko den hurrengo Zuzendaritza Batzordean parte hartzera.
  • CMREren batzorde politikoak Europako 47 herrialdetako toki gobernuetako eta udalen elkarteetako ia 200 kide bildu ditu.
  • Imanol Landak CMREren konferentzia antolatzeko lanen berri eman die toki ordezkariei. Konferentzia ‘Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa’ gaiei buruzkoa izango da, eta Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko da, 2018ko ekainaren 11tik 13ra.
  • Chioseko foro honetan, kontinente osoko liderrek ekarpenak egin dituzte, udalek askotariko erronkei aurre egiteko dituzten irtenbideen inguruan. Ekarpen eta ideia guztiak ‘Europaren etorkizunari’ buruzko jarrera-dokumentu batean jasoko dira. Dokumentu hori Europar Batzordean aurkeztuko da, Jean-Claude Juncker presidenteak erakunde guztiei egindako deiari erantzuteko, Batasunaren egoerari buruz datorren abenduan izango den eztabaidan laguntzeko.
  • Chioseko alkateak migrazioaren eta errefuxiatuen krisiari buruzko eztabaida monografikoa sustatu du. Eztabaida horretan, Europar Batzordearen, Nazio Batuen, OCDEren, CGLUren, Europako Kontseiluaren eta EUDELen beraren ordezkariek hartu dute parte; azken horrek Euskadiko maila askotako estrategiaren berri eman du, Euskadin errefuxiatuen harrera indartzeko.

Bilbo, 2017ko ekainaren 13a. Eudelen elkarteburu Imanol Landak Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren Zuzendaritza Batzordean hartu du parte, Galdakaoko alkate Ibon Uriberekin batera, ekainaren 12an eta 13an. Bilera Greziako Chios irlan izan da lehenengo aldiz, eta Europan bizi den migrazioaren eta errefuxiatuen krisiarekin bat egin du. Era berean, Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaida betean dago maila sozial eta instituzionalean, proiektua berritzeko dagoen beharraren aurrean, horri zilegitasuna eman, eta herritarren konfiantza berreskuratzeko.

CMREren batzorde politikoak Europako 47 herrialdetako toki gobernuetako eta udalen elkarteetako ia 200 kide bildu ditu. Erakunde horren egoitza Bruselan dago, eta bere egitekoa bikoitza da: udalen izenean, Europako legedian eragitea, eta plataforma bat eskaintzea, erakundeko kideek esperientziak eta praktikak truka ditzaten.

2018. urtean, ekainaren 11tik 13ra, Bilboko Euskalduna Jauregian, Europako udaletako hautetsi eta teknikari guztiak, profesional eta adituekin batera, gonbidatuta daude berdintasunari, aniztasunari eta inklusioari buruzko toki politiken inguruko Europako topaketa garrantzitsuenean parte hartzera.  CMREren 2018ko Konferentzia Bilbon antolatzeko akordioa 2016ko abenduan sinatu zen, Maastrichten izandako aurreko batzordean, CMREren eta EUDELen buruen eta Bilboko Alkatearen beraren artean.

Imanol Landak, EUDELen izenean, gonbit egin die udalen elkarteei, “Konferentziaren egitarauan modu aktiboan parte hartzera”. Izan ere, Europako udal guztien konferentzia da”, eta, era berean, aukera paregabea da tokiko esparrutik abiatuta gizarte-politika berriak diseinatzeko, behetik gora, pertsonak udal kudeaketaren erdigunean jarrita, zerbitzu publikoen hartzaile izateaz gain. Landa elkarteburuak gonbit egin die CMREko kide guztiei, Bilboko Konferentziaren esparruan ekainaren 11n (urtebete barru, hain zuzen) hasiko den Zuzendaritza Batzordean parte hartzera.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, bere aldetik, agurra bidali nahi izan die CMREn bildutako alkateei, Konferentzia hartuko duen hiritik bideo bidezko mezua igorrita. Bere agurrean, Alkateak dei egin die, 2018ko ekaineko hitzorduan parte har dezaten; bere hitzetan, Udala atsedenik gabe ari da lanean EUDELekin batera, foro honek esperientziak trukatzeko eta ideiak garatzeko tokirik egokiena topatu dezan gure hirian, eta Bilbo Europako eztabaidaren erdigunean kokatzeko, Europa hobea, bidezkogoa, inklusiboagoa eta humanoagoa eraiki dezagun”.

Konferentziaren webgune ofiziala: www.cemrbilbao2018.eu    #cemrbilbao2018

Europari, errefuxiatuei eta adiskidetzeari buruzko jarrera bateratua

Chios-eko foro honetan kontinente osoko toki-agintariek balizko irtenbide batzuk eskaini dituzte udaletatik, jendaurreko esparru guztietan dauden erronka ugariri aurre egitea xede: politikoki, ekonomikoki, sozialki, lan-arloan, e.a. Ekarpen eta ideia guztiak dokumentu jakin batean agertuko dira, eta bertan “Europako etorkizunari” buruzko tokiko gobernuen jarrera bateratua islatuko da, Jean-Claude Juncker Lehendakariaren deiari erantzunez. Dei hori joan den urrian egin zitzaien europar erakunde guztiei, Batasunaren egoerari buruzko eztabaidan laguntzeko.

Eztabaida irailean hasiko da, Juncker lehendakariaren hitzaldi batekin, asmoa izanik lehenbiziko ideiak orduantxe azaltzea, hain zuzen Europako Kontseiluaren 2017ko abenduko bileran ondorioak atera baino lehen. Horrek jardunbide-lerroa zehazten lagunduko du, garaiz garatzerik egon dadin 2019ko ekaineko Europar Legebiltzarrerako hauteskundeei begira.

“Europaren etorkizunari buruzko Liburu Zuria” delakoaz gain, Batzordeak landua, bestelako hausnarketa-dokumentuak ere egongo dira, hala nola CEMR-k datozen hilabeteetan mahaigaineratuko dituenak. Bertan 2025eko Europarako ideiak, proposamenak, aukerak eta zenbait agertoki eskainiko dira.

Chios hiriko Manolis Vournous  alkateak greziar udalen elkarteak (KEDE), beren aldetik, migrazio-krisiari buruzko eztabaida monografikoa sustatu dute. Bertan parte hartu dute Europar Batzordeko goi ordezkariek, Europako Kontseiluak, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak, ELGEk (Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) eta MTKH-k (munduko toki-gobernuak eta hiriak), beste organismo ofizial batzuekin batera. Eztabaidan EUDELeko elkarteburuak ere hartu du parte, Imanol Landak,  zeinek jakinarazi baitie nazioarteko zein europar ordezkariei zertan datzan Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria gidatzen ari den maila anitzeko euskal estrategia, erakunde eta gizarte-entitate guztiekin elkarlanean, xede izanik Euskadin babes hartu duten pertsonen harrera sendotzea, euskal udalen inplikazio zuzenarekin eta konpromisoarekin.

Ekaineko Batzorde Gidari honetan europar esparruan garrantzi politiko eta instituzional nabarmena duten beste dokumentu batzuk ere aurkeztu dituzte, hala nola ‘Position paper on work-life balance’ delakoa, tokiko enplegu publikoaren esparruan lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko neurriei buruzkoa. Berau Ibon Uribek azaldu du, CEMR-ko Berdintasun Batzordeko egungo lehendakari denak.

CEMR Batzorde Gidariari buruzko informazio guztia: http://www.ccre.org/

 

El municipio de Larrabetzu (Bizkaia) se ha adherido este mes de Junio de 2017 a la red ‘Berdinsarea’ que agrupa a los municipios vascos comprometidos con el trabajo conjunto en favor de la igualdad y contra la violencia hacia las mujeres.

Esta iniciativa tiene como objetivo impulsar, fortalecer, coordinar y evaluar programas y servicios gestionados desde los ayuntamientos con estos objetivos. La Asociación de Municipios Vascos, EUDEL, y el Instituto Vasco de la Mujer, Emakunde, como impulsoras de la Red, pretenden que el trabajo coordinado y agrupado mejore la eficacia de la respuesta de los municipios en estas materias y sirva como nexo de unión entre los ayuntamientos y otras entidades supramunicipales.

La administración local se compromete a contribuir al cumplimiento de la Ley para la igualdad de hombres y mujeres del 18 de febrero del 2005. También garantiza la realización de programas y actividades dirigidas a eliminar las desigualdades y la violencia. Si bien el ayuntamiento de Larrabetzu trabaja ya por la mayoría de estos objetivos, con su adhesión a ‘Berdinsarea’ potenciará también el intercambio de experiencias, la coordinación y la unificación de criterios de actuación a la hora de realizar acciones en el ámbito local. Igualmente, aportará un mayor impulso a los acuerdos de protocolo y colaboración supramunicipal.

La red Berdinsarea está compuesta por 64 municipios en favor de la Igualdad. Cada año esta red suma nuevas adhesiones y con las últimas, en 2017 de Larrabetzu y también de Andoain (en abril); y en 2016, de Bedia, Oñati y Ordizia, su cobertura alcanza a más del 78% de la población de Euskadi.

El funcionamiento de Berdinsarea y su metodología de trabajo multinivel, entre municipios y entre el conjunto de instituciones vascas, supone un modelo de referencia tanto para el trabajo en Igualdad como en el resto de ámbitos sectoriales; y ello le ha valido el reconocimiento a nivel europeo (CMRE-Consejo de Municipios y Regiones de Europa).

X Aniversario

El pasado 2016 se cumplieron diez años de la creación de Berdinsarea y para celebrarlo, el 21 de diciembre se organizó en Bilbao un acto conmemorativo al que fueron invitadas todas las personas que hacen posible la Red (municipios, instituciones, asociaciones, empresas, etc.).

En este encuentro se repasaron  los avances realizados a lo largo de una década de trabajo en red entre municipios para el impulso de las políticas de igualdad en la vida local.

Más información:

EUDEL área de Igualdad

Berdinsarea

EUDEL condena enérgicamente los ataques terroristas perpetrados la pasada noche en el Puente de Londres y en el Mercado de Borough, en el centro de la capital británica, que han causado la muerte a un gran número de personas y otras muchas han resultado heridas. La Asociación de Municipios Vascos muestra su más absoluta repulsa ante la barbarie de la violencia terrorista y traslada su pesar y solidaridad a las familias de las víctimas, deseando una pronta recuperación de todas las personas heridas.

Desde los Municipios Vascos se quiere enviar un solidario abrazo y el sentimiento más profundo de cercanía a la ciudad de Londres y a todo el pueblo británico en estos difíciles momentos.

Bilbao, a 4 de junio de 2017.

  • Imanol Landa, EUDELeko Elkarteburuaren eta udalerri anfitrioiaren alkateak mezu horrekin egin die harrera gaur goizean Euskadiko Udalen Elkarteko urteko Batzarrean bildu diren Euskadi osoko alkateei; batzarra goizeko 11.00ak geroztik egiten ari da itsas bidaia-ontzien itsas terminal berrian, Getxoko portuan bertan.
  • Ekitaldiaren inauguraziorako, EUDELek udalerriekin lankidetzan diharduten lehen mailako bi erakunde gonbidatu ditu: Eusko Jaurlaritza, Josu Erkoreka sailburu eta bozeramaileak ordezkatua, eta Europako Kontseilua, Gudrun Mosler-Törnström andreak, Toki eta Eskualde Botereen Kongresuko (CPLRE) agintari gorenak ordezkatua.
  • Biek bilera pribatua izan dute Elkarteburuarekin eta EUDELeko Batzorde Eragileko gainerako kideekin, eta bertan izan dira, halaber, hiru euskal hiriburuetako alkateak; bilkura hori terminalean bertan egin da, Batzarraren aurretik.
  • “Udalen ahotsa entzun behar du Europak, errealitatera lotuta egoteko eta herritarrekin konfiantzan oinarritutako harreman berri bat sortzeko. Tokiko demokrazia da Europa berritzeko giltzarria. Iritsi zaigu ahalduntzeko unea”, egin die dei Landa Elkarteburuak euskal udalei.
  • Udal legealdia erdibidean den honetan eta datozen urteei begira, Imanol Landak elkartearen egiturazko bi erronka nagusiak zein diren azpimarratu du: Euskadiko Toki Erakundeen eta organo berrien Legea garatzeko bidean “udalei bultzada, gidaritza eta laguntza ematea”; eta EUDELek “udal eremuko kontsentsuaren erreferente gisa betetzen duen zeregina sendotzea”.  

EUDEL, 2017ko ekainak 1. “EUDELek bere burua eskaintzen die udalei Europarekiko lotura-portua izateko eta Euskadin tokiko autonomiaren zaindari izateko”. Horixe izan da Imanol Landa Elkarteburuak eta Getxoko alkateak adierazitako konpromisoa EUDELen Batzar Nagusian bildu diren hiru lurraldeetako udalerrietako alkateei egin dien harrera-hitzaldian. Batzarra gaur goizeko 11:00etatik aurrera egiten ari da, Getxoko portuan inauguratu berri den itsas bidaia-ontzien itsas terminal berrian.

Hitzaldiarekin hasi aurretik, Imanol Landak maitasunezko eta elkartasunezko mezu bat helarazi die euskal udalerrien izenean Kabulgo eta Manchesterreko azken sarraskietan hil eta zauritu diren biktimei. “Sakon nahigabetuta gaude Europako eta munduko gainerako lekuetako herriak behin eta berriz kolpatzen dituzten eraso terroristengatik eta indarkeriaren espiralagatik. Hori dela eta, balio konpartituen defentsa inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun” azpimarratu du Landak.

Europa une erabakigarrian da, erronka handiei buru egin beharrean, hala nola Brexitari, nazioarteko terrorismoari eta errefuxiatuen krisiari, eta, hain zuzen, 2017. urte honetan, EUDELek lehen mailako bi erakunde gonbidatu ditu urteko Batzarraren irekieran parte hartzeko, udalerriekin lankidetzan diharduten bi erakunde nagusi: Eusko Jaurlaritza bera eta Europako Kontseilua.

Imanol Landak eskerrak eman dizkio Josu Erkoreka Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuari, bertan egoteagatik, eta “EUDELi laguntzeko beti prest egoteagatik, horrela egin baitu eskatu izan diogun guztietan”. Uneotan, Departamentua eta EUDEL elkarlan estuan ari dira aurreko urtean Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadiko Toki Erakundeen Legean jasotako lankidetza-mekanismoak eta -organoak martxan jartzeko.

Europako Kontseiluaren aldetik, berriz, Toki eta Eskualde Botereen Kongresuaren (lehendakaria, Gudrun Mosler-Törnström andrea, izan da batzarrean. Elkarteburuak eta alkate anfitrioiak ongietorria egin dio Getxora eta EUDELera, “euskal udalerri guztien etxera”. Mosler-Törnström andreak ibilbide luzea egina du erakundeetan, hala Kongresuaren agintari goren gisa nola Salzburgoko eskualdeko Legebiltzarreko lehendakariorde gisa, eta esperientzia zabal horren berri eman die euskal alkateei, eta, halaber, deszentralizazioari, tokiko autonomiari eta tokiko gobernantza eredu egokiei buruzko bere ikuspegi aditua eskaini die.

Euskadira lehen bisita instituzionala zuen Mosler-Törnström andreak, eta aurtengo Batzar Nagusiko ohorezko gonbidatua izanik, EUDELek aurreko bilkura bat antolatu du 10:30ean, eta hor bildu dira CPLREko lehendakaria, Imanol Landa Elkarteburua, Josu Erkoreka Sailburua eta haren Departamentuko kideak, eta EAEko hiru hiriburuetako alkateak.

Batzarraren ondoren, Gudrun Mosler-Törnströmek bilera erronda bat izango du euskal erakunde nagusiekin; besteak beste, Eusko Jaurlaritzarekin berarekin, gaur 12:00etan, Bilboko alkatearekin gaur arratsaldean; eta bihar, ostirala, Eusko Legebiltzarreko lehendakari andrearekin Gasteizko kontroleko osoko saioaren aurretik, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariarekin, Gernikan, goiz erdian.

Tokiko Autonomia eta Udalerrien Elkartea

Tokiko autonomiaren defentsa izan da Batzarreko gai nagusia, eta horri buruzkoak izan dira erakundeetako hiru ordezkarien esku-hartze gehien-gehienak. Gehien sakondu duena EUDELeko Elkarteburua bera izan da. Halaxe gogorarazi du Landak: “Toki Autonomiaren Europako Gutuna Europako toki boterearen funtsezko zutabea da, eta alkateok beti gidaritzat hartu behar dugu gure eguneroko zereginean”.

CPLREk berak 1985an bultzatua, Europako Gutuna tokiko gobernuen eskubideak bermatzeko lehen tresna juridikoa da. Imanol Landak zehazki Gutunaren 10. artikulua aipatu du, Udalerrien Elkarteen misioa zein den onartzen baita berariaz artikulu horretan, “udalen interes komunak babestea eta sustatzea”, hain zuzen.

Gutuna inspirazio-iturri zuzena izan da Euskadiko Toki Erakundeen Legea hezurmamitzeko. Gutunaren oinarriekin guztiz bat dator euskal Legea, eta, alde horretatik, Europako abangoardian dago, batetik, udal eskumenak eta horien finantzazioa bateratzen dituelako; eta bestetik, toki autonomia bermatzeko mekanismoak finkatzen dituelako erakunde-arteko hainbat lankidetza-organo berriren bidez.

Imanol Landak azpimarratu duenez, tokiko autonomia “funtsezko tresna da udal kudeaketa eraginkor eta efizientea gauzatzeko, eta herritarrei zerbitzu publikorik onena eskaintzeko. Hori nola? Kudeatzeko eta erabakitzeko gaitasun propioak izanda, eta gure baliabideak baliatuta.  Hori esan nahi du tokiko autonomiak”.

EUDELen proiektu estrategikoak eta erronkak

Hitzaldiaren azken aldera, Imanol Landak EUDELek Europan martxan dituen zenbait proiektu estrategiko aipatu ditu; besteak beste, Europako Kontseiluarekin eta euskal udal talde batekin batera ‘Gobernantza egokiaren alorrean Bikaintasunaren europar Zigilua’ ezartzea euskal udalerrietan; edo Bilbok 2018an hartuko duen Berdintasun, aniztasun eta inklusio politikei buruzko Europako Biltzarra.

Elkarteburuak EUDELen egiturazko bi erronkak ere aipatu ditu udal legealdi honetarako eta hurrengoetarako: Euskadiko Toki Erakundeen eta organo berrien Legea garatzeko bidean “udalei bultzada, gidaritza eta laguntza ematea”; eta EUDELek “udal eremuko kontsentsuaren erreferente gisa betetzen duen zeregina sendotzea”.

Bi erronka horiei buruz zehaztasun eta sakontasun handiagoz jardungo dira Batzarraren bigarren zatian. Saio hori barnekoa izango da, udalentzat soilik, eta ateak itxita egingo da 12:00etatik aurrera. Halaber, bazkideek saio horretan bozkatuko dituzte 2016ko urteko kontuak eta 2017 ekitaldi berriari dagokion aurrekontua.

Ostegun honetako Batzarrak euskal udaletan agintzen duten sentsibilitate desberdinetako ordezkariak bildu ditu. Hain zuzen, 2016ko maiatzean Elgoibarren izan zen ezohiko Batzarrean EUDELeko zuzendaritza-organoak (Batzorde Eragilea eta Lurralde Batzordeak) berritzeko lortu zen adostasunaren emaitza izan da batasun hori. Elgoibarkoa baino hilabete lehenago, Gasteizko ohiko batzarrean, EUDELek Estatutuak eta antolaketa araudia aldatzea erabaki zuen, bi testuak errealitatera egokitzeko.

Landa Elkarteburuak, orobat, aipamen berezia egin nahi izan die Batzorde Eragileko lankideei, eta eskerrak eman dizkie, egindako lan eskergagatik, eta modu berezian kide berriei, “beren leialtasunagatik, bete-betean inplikatu baitira Elkartearen lanean, erantzukizunez eta jarrera guztiz eraikitzailearekin”.

“Udal gobernuen batasuna, ahots bakar bat, horixe da gure indar nagusia gainerako erakundeen aurrean”, amaitu du Landak.

 

EUDELeko Elkarteburu eta Getxoko Alkate Imanol Landak EUDELek dituen erronka estrategikoak aztertu ditu 2017ko Batzar Orokorrean. Berau ekainaren 1ean egin da, Getxon, gurutzaontzietarako itsas terminal berrian. Gai nagusiak: EUDEL-EUROPA arteko loturak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen garapena eta EUDELeko organo eragileen finkapena udal esparruko kontsentsuzko erreferente bezala.

Ikus Berri osoa:  EUDELen Batzar Orokorra – GETXO 2017 

Gaur, 2017/05/31n, UDALHITZ Negoziazio Mahaia bildu da, eta, bertan, ELA-STV, LAB, CCOO eta UGT zentral sindikalek hartu dute parte; hala ere, negoziazioa abian zela, LAB zentral sindikalak mahaia utzi du.

Bileran, UDALHITZ akordio arautzailearen diagnostikoaren emaitzak aztertu dira, etaNegoziazio Mahairako deia ekainaren 14rako egitea adostu da. Bilera horretan, UDALHITZ 2008-2010 akordioa betetzeko baldintzak hobetzeko alderdiak zehaztuko dira, eta, hala badagokio, baldintza horiek bete daitezen bermatzeko har daitezkeen neurriak proposatuko dira.

Zentzu horretan, eta 2016/12/16ko zirkularrean jakinarazi zen bezala, EUDELek UDALHITZ 2008-2010 akordioa betetzeko eskatu die berriro Euskadiko atxikitako udalei; izan ere, akordioa betetzea zilegitasunaren berme gorena da, Negoziazio Mahai Orokorraren baitan har daitezkeen akordioei dagokienez, ondoren, udal bakoitzari horren berri eman ahal izateko.