43/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudiaren agiria Aldizkari Ofizialean (EHAA 17/02/17) argitaratuta.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeari dagokionez (ETEL), Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza-batzordearen Akordioaren agiria, 2017ko otsailaren 17an, Aldizkari Ofizialetan (EHAA/BOE) argitaratutako iragarkiaren esteka digitala.
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko otsailaren 16a, osteguna) goizean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak joan den astelehenean izandako bileraren ondoren (17/02/13).
Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira,2016 ekitaldiko Udalkutxaren likidazioari dagokienez.
Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseilua Bilbon bildu da, Bizkaiko udalek zerga-bilketaren murrizketaren ondorioz Udalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsari itzuli beharko dioten zenbatekoa (61.718.901 euro)jakinarazteko.
Bilera horretan, Bizkaiko udalen gastu-araua (% 2,1) berretsi da, kontuan hartuta gastu ez-finantzarioen eta finantzatutako gastuaren artean ezarritako gehieneko aldaketaren portzentajea % 2,2 dela. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiakautonomia sustatzeko eta mendetasunari laguntzeko SAADen funtsei buruz hartutako erabakiaren eman da. Estatuak oraindik ez ditu funts horiek kobratu, eta, funtsak jaso arte, ezin zaie udalei transferitu.
Bizkaiko udalek informazio eguneratua jasotzeko,maiatzean Finantzen Lurralde Kontseiluaren aparteko bilera egitea erabaki da, denen artean adierazle ekonomikoak baloratzeko.
Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkaria ale monografiko berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko otsailak’