Eudel

Author

Fran

Azken berriak

  • Bilboko Udalak eta EUDELek Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CEMR) hartuko dute ekainaren 11tik 13ra. Bertan, 500 alkate, tokiko zein eskualdeko lider, Europako entitate eta nazioarteko erakunde bilduko dira
  • 40 herrialde baino gehiagoko ordezkariak etorriko dira, gehienak Europatik, baina beste kontinente batzuetatik ere bai, Amerika, Afrika eta Asiatik, esaterako Ordezkaritzarik anitzenak Alemania, Suedia, Belgika, Frantzia eta Finlandiatik etorriko dira, berdintasun zein gizarte-ongizatearen politiketan aurreratuenak diren horietatik, alegia
  • Bilboko konferentzia Europako etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean dago, eta Europako gizarte-paisaia eraldatzeko mugarri berri bat markatzea du xede, herritarrengandik hurbilen dauden eta pertsonei zuzentzen zaizkien politiketatik abiatuta
  • Hiru gaiak uztartzea izango da ekarpenik berritzaileena. Horrela, pertsona guztientzako berdintasunezko askotariko udalerri inklusiboagoak garatuko dira, desberdintasunetatik harago Europako hiru balio nuklearrak gurutzatu behar dira, ezinbestekoak baitira ongizatean, bizikidetzan eta gizarte-kohesioan aurrera egiteko
  • Programak 33 saio, mahai-inguru eta tailer izango ditu, paraleloan, eta Europako herrien artean esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera bikaina izango da. Gainera, kongresuko saio guztien erdia hartuko dituzte euskal esperientziek.
  • Iñigo Urkullu lehendakariak hilaren 11n, astelehena, inauguratuko du konferentzia. Orduan, Rigoberta Menchú Bakearen Nobel saridunaren hitzaldia antolatuko da. Amaitzeko, ekainaren 13an, konferentziako ondorioei buruzko dokumentua aurkeztuko da

Bilbon, 2018ko ekainaren 1ean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak eta Frédéric Vallier CMREko idazkari nagusiak, hau da, hiru antolatzaileek, Europako udalerrien eta eskualdeen hurrengo konferentziaren saioen programa eta helburuak aurkeztu dituzte gaur goizean, udaletxeko Areto Arabiarrean. Konferentzia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da ekainaren 11tik 13ra, eta“Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!” izango du izenburu.

INFORMAZIO OSOA PRENTSA-OHARRAN

Konferentziako EGITARAUA : www.cemrbilbao2018.eu #cemrbilbao2018

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak konferentzia Bilbon egin izanaren inguruko balorazioa egin du: “Aukera paregabea da nazioartean hiri ireki, konprometitu, kohesionatu eta solidario gisa gure lekua lortzen jarraitzeko, hala baikara eta gero eta gehiago izaten jarraitu nahi dugu.Desberdintasunek mesede egiten gaituzte, hobeagoak izan gaitezen, indartsuagoak. Aniztasunaren alde egin behar da apustu, eta kudeatu. Ez bakarrik erakundeetan eta gizarte zibilean, baita enpresaren eremuan ere. Enpresa ezberdinenak, gizartearekiko ardura dutenak, lehiakorrenak izaten dira, hau da, balio gehien sortzen dutenak.”

Juan Mari Aburtok, gainera, hauxe nabarmendu nahi izan du: “Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa funtsezko balioak dira Europako udalerri eta eskualdeen artean Europa hobeago bat eraikitzeko, bidezkoagoa, inklusiboagoa eta gizatiarragoa. Hain zuzen ere, horixe da Bilbon nahi duguna: gizarte hobeago bat eraikitzen laguntzeko beharrezkoak diren balioak eta tresnak garatzen jarraitzea”, gehitu du.

Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak honako hau nabarmendu du: “Bilboko 2018ko konferentzia aukera aparta da Europako udalerriok gure esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ideia berritzaileak geureganatzeko elkarrekin berdintasunerako, inklusiorako eta aniztasunerako politikak lortze aldera, Europan komunak diren irizpideekin.”

Lortutakoaren arrakastari dagokionez, Imanol Landak udalerrietako elkarteetako lanaren garrantzia nabarmendu du: “funtsezko eragileak dira sarean lan egitea errazteko eta udalen artean irtenbide bateratuak bilatzeko orduan, eta tokiko errealitate desberdinetik herritar guztien bizi-kalitatean eta ongizatean aurrera egiteko helburua partekatzen dute”.

Frédéric Vallier Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua CEMRko idazkariak hauxe azaldu du: “CMREk berdintasunean, aniztasunean eta inklusioan duen eginkizuna funtsezkoa da. Gaur egun, 1.700 udalerri eta eskualde baino gehiago konprometitu dira bidezkoagoak diren gizarteak lortzeko gure Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Europako Gutunaren bidez. Alabaina, komunikabideetan gogorarazten digutenez, bide luzea dugu egiteko pertsona guztiak benetan berdinak diren gizarteak lortzeko, generoa, etnia, sexu-orientazioa edo desgaitasuna gorabehera.

Honekin lotuta, Frédéric Vallier azpimarratu nahi izan du ekitaldiaren helburua: “Konferentziarekin ziurtatu nahi dugu tokiko politikak giza eskubideen errespetuan oinarritzen direla, garapen jasangarrirako helburuekin bat. Mundua aldatzen ari da. Gure herritarrentzat aldaketak merezi izatea lortu behar dugu”.

CMREk, Bilboko Udalak eta EUDELek nazioarteko hitzaldi estimulatzaile eta irakasgarri bat antolatu nahi dute, non Europako udalerrien ordezkaritza handi eta heterogeneoa bilduko den. Europako 40 herrialde baino gehiagoko eta munduko beste toki batzuetako (Amerika, Afrika edo Asia) 500 parte hartzaile eta iristea espero da: tokiko zein eskualdeko ordezkari hautetsiak, Europako erakundeak, estatu-gobernuak, akademiaren munduko pertsonak eta konferentziaren gaiaren inguruan lan egiten duten gizarte zibileko partner direlakoak.

Udalerriak, gizarte-prozesuen eraldaketa sortu eta barne hartzeko duten gaitasuna kontuan hartuta, demografia-, gizarte- eta jarrera-aldaketen nukleoak dira. Inoiz baino gehiago sortzen ari dira orain, sormena eta aukerak sustatzeko espazio gisa.

Konferentzian tokiko gobernuak berdintasun, inklusio eta aniztasunaren alorrean ezartzen ari diren ekintzak azalduko dira, bai eta nola “gurutza” daitezkeen herritar guztien bizi-kalitateari eta ongizateari mesede egiteko, euskal udalerrientzako eta Europa osoko udalerrientzako erronka partekatua dena.

Konferentziaren programa hiru egunekoa izango da eta, guztira, 33 saio eskainiko dira. Horietako asko paraleloan egingo dira, hala nola hausnartzeko eta eztabaidatzeko mahai-inguruak, jardunbide egokien tailerrak eta hiria ezagutzeko kanpoko bisitak, Bilboko Udalak eta tokiko entitate eta eragileek lekuan bertan nola lan egiten duten ikusteko.

UDALERRIEN ARTEKO LOTURAREN SINBOLOA

Bilbo Europako udalerri eta eskualdeen Konferentzia garrantzitsuaren egoitza bihurtzeko hitzarmena CMREren Zuzendaritza Batzordeak sinatu zenMaastricht-en, 2016ko abenduaren 12an, Europar Batasunaren Tratatuaren 25. urteurrenaren egunean, hain zuzen ere.

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CEMR) Europako tokiko, lurraldeetako eta eskualdeko gobernuen ahotsa da. Erakundea Europako Kontseiluaren mende dago, eta 150.000 autoritate publiko baino gehiago ordezkatzen ditu. Horietatik, 130.000 tokiko gobernuak dira, eta 41 herrialde desberdinetako 62 elkartetan biltzen dira. EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea) erakunde horien artean dago, eta Konferentziaren antolatzaileetako bat da Bilboko Udalare

  • Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) Konferentzia Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du hilaren 11n, astelehenean eta ondoren Rigoberta Menchu Bakearen Nobel saridunaren hitzaldia izango da. Konferentzia ekainaren 13an amaituko da bilkuraren ondorioei buruzko dokumentuaren aurkezpenarekin.
  • Programak 33 saio eta 100 hizlari izango ditu (%60 emakumeak). Hizlarien artean, besteak beste honakoak izango ditugu: hirietako hautetsiak, erakunde europarren eta NBE Emakumeak moduko nazioarteko erakundeen ordezkariak, Genero Berdintasuneko Europar Erakundea eta arrazismoaren kontrako Hirien arteko Batasuna.
  • Euskal alkate eta zinegotzien “Basqueskola” sarea, berdintasun-teknikarien “Berdinsarea” edo “Intercultural Cities-Kulturen arteko Hirien Sarea” Europa mailako praktika onen adibideak izango dira.
  • Bilboren adibidea (‘Adinekoekin eta haurrekin adeitsua den hiria’ asteartean, hilaren 12an, aurkeztuko da aniztasunaren saioan, honako esperientziekin batera: Bristol (Erresuma Batua), Munich (Alemania), Kristiansand (Norvegia), eta Tampere (Finlandia) eta Desgaitasunaren Europako Foroa.
  • Eztabaidek gaur egungoak diren eta tokian tokiko interesa pizten duten gaiak jorratuko dituzte, horien artean honako hauek: emakumeen partaidetza politikoa, espazio publikoen eta sare sozialen segurtasuna, LGBT kolektiboaren eskubideak, laneratzea, etorkinen integrazioa edo gobernu irekia.

Bilbo, 2018ko ekainaren 7an. Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) europar Konferentzia, honako gai honekin: “Berdintasuna. Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!”. Konferentzia honek pertsonengandik hurbilago dauden udal politiken etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean kokatuko ditu Bilbo eta Euskal Herri osoko udalak. Konferentziaren helburua udal gobernuen ikuspegi partekatua eta irizpide bateratuak lortzea da, eta horri esker, udal politiken lan koordinatu eta bateratua europar mailako estrategia global baten barruan.

Bilboko Udalak eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak anfitrioi lana egingo dute, Europan bakarra den udal eta erregioen bilkura garrantzitsu honetan. Bertan500 alkate, herri mailako liderrak eta europar eta nazioarteko erakundeen ordezkariak izango dira.

40 herrialdeetako ordezkariek hartuko dute parte, gehien bat europarrak baina baita Amerika, Afrika eta Asiako batzuek ere. Ordezkaritza jendetsuenak Alemania, Suedia, Belgika, Frantzia eta Finlandiakoak izango dira, berdintasun eta gizarte-ongizate arloko politiketan aurreratuen dabiltzan herrialdeetakoak hain zuzen ere.

Ekainaren 11tik 13ra, Euskalduna Jauregia ideietarako, eztabaidarako eta irtenbideetarako proposamenen laborategi bihurtuko zaigu. Bertan Europa osoko hiri eta herriek haien esperientzia eta praktika onak partekatu ahal izango dituzte, batzuek besteengandik ikasiz eta hainbat herritako ikuspegi desberdinek ematen duten aberastasuna bereganatuz.

Konferentziaren ondorioen laburpena ekainaren 13an, asteazkenean, aurkeztuko da, gomendio edo oinarri “iradokitzaile” gisa. Horiek etorkizuneko herri-politikak bideratzeko balioko dute, giza eskubideen errespetutik eta Garapen Iraunkorraren Helburuen ildotik.

  • Ekainak 11 | astelehena | 9:30 CMREren Zuzendaritza Batzordea

Konferentzia aurretik, Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) bere Zuzendaritza Batzordearen bilera egingo du, erakunde horren maila goreneko organoa. Bilboko bilera, orain arte egin den jendetsuenetakoa izango da eta CMRE osatzen duten 61 erakundetatik 200 bat herri eta erregioko ordezkariizango direla baieztatu digute. Horien artean ere EUDEL izango da.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak, CMREko presidentea den eta Italiako Emilia-Romaña lurraldeko presidentea den Stefano Bonaccini lagunduko dute bileraren hasieran, Batzordeko gainerako kideei ongi etorria emateko.

  • Ekainaren 11 | astelehena | 16:00 Hasierako saioa: gogoeta gunea

Konferentzia 16:00an inauguratuko da Iñigo Urkullu lehendakariaren esku-hartzearekin.

Ekitaldian, ongi etorria emateko, Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Imanol Landa EUDEL euskal udalen ordezkaria, Stefano Bonaccine Europako udal eta eskualden ordezkaria eta Abel Caballero Espainiako udalen ordezkaria izango dira.

Gonbidatutako hizlaria ekintzaile guatemaltekarra den eta Nobel Saria irabazi duen Rigoberta Menchu izango da. Berak Konferentzia zein testuinguruan kokatzen den eta norantz joan daitekeen iradokiko digu. UNESCOren Borondate Onaren enbaxadore, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzaile gisa, Menchu doktoreak gazte aitzindariak sortzeko gogoaz egingo du hitz, etorkizunean, haiengan, haien komunitateetan eta mundu osoan aldaketa positibo bat bultzatu dezaten.

Rigoberta Menchuk europar erakundeen ordezkarien eztabaida mahai-inguruan ere parte hartuko du. Europako lau ordezkari gorenek aztertuko dute, haien esperientzietatik abiatuta, berdintasun, aniztasun eta inklusioaren hiru gaiak zelan uztartu, gobernu-maila guztietan elkarlana eginez.

Eztabaida honen haritik, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak maila anitzeko gobernantzaren euskal esparrua aurkeztuko du inaugurazio-ekitaldiari amaiera emateko.

Gaur goizean, Lakuan, 2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratu da, eta batzordeak berak “erabat salatu eta gaitzetsi ditu etxegabeen aurkako erasoak, intolerantzia eta gorrotoa”. Taldea publiko-soziala da, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udalerrietako erakunde publikoek parte hartzen dute, bai eta EUDELeko eta hirugarren gizarte-sektoreko -EAPN Euskadi-, FEDEAFESeko eta Astialdi Sareko ordezkariek ere.

2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiari Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila eta Osasun Saila atxiki zaizkio, bai eta hiru foru-aldundiak, EUDEL eta Vitoria-Gasteizko, Bilboko, Donostiako, Barakaldoko, Getxoko, Irungo, Portugaleteko, Santurtziko eta Laudioko udalak ere. Estrategiak honako helburu hau planteatzen du, besteak beste,  Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak gogora ekarri duen bezala: “bizitegi-bazterketaren gizarte-pertzepzioan eragina izatea, eragile komunitarioek horrelako egoeretan esku hartzeko inplika daitezen bultzatzea eta pertsona horien biktimizazio-egoerak prebenitzea.

Etxerik gabeko pertsonen kontrako eraso, intolerantzia eta gorrotoaren aurkako adierazpena

Gaur Jarraipen Batzordeak etxegabeen aurkako eraso, intolerantzia eta gorrotoaren aurka egin duen gaitzespenaren adierazpena, Lide Amilibiak azaldu duenaren arabera, “azken hileotan etxegabeen aurka eginiko erasoetan oinarritzen da; horietako batzuk ustezko lesio- eta gorroto-delitu gisa tipifikatu dira. Gorroto-delituaren motiboa talde jakin baten aurkako intolerantzia izan daiteke, kontuan hartuta taldekide horiek funtsezko ezaugarri bat partekatzen dutela, kasu honetan etxegabetasun egoera eta muturreko gizarte-bazterketa”.

“Nahiz eta gure ingurunean horrelako gertakaririk sarritan izaten ez den, ez dira kasu isolatuak”. Bizitegi-egoera larrian dauden pertsona-kopuruaren 2016ko datuen arabera, inoiz kalean lo egin duten gizonen % 22 eta emakumeen % 30 inoiz eraso fisikoen biktima izan dira. Gizonen % 44 eta emakumeen % 49 irain eta mehatxuen biktima izan dira, eta % 40 lapurreten biktima; eta inoiz kalean lo egin duten emakumeen % 20 sexu-erasoen biktima izan da”. “Etxegabeen herenak baino ez du esan ez duela eraso fisikorik, sexu-indarkeriari, iruzurrik, lapurretarik edo irainik sekula jaso”.

“Errealitate horren aurrean, Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratzen dugun erakunde publikook eta irabazi-asmorik gabeko erakundeok salatu eta gaitzetsi egin ditugu etxegabeen aurkako erasoak, intolerantzia eta gorrotoa. Etxegabeen aurkako gorroto-delituek nabarmen hausten dituzte giza eskubideak; eraso horiek ikusaraztea eta salatzea da horiei aurre egiteko lehen urratsa”.

Gaur goizean onetsitako adierazpenean esan da “herritarrak eta erakunde publikoak etxegabeen aurkako gorroto-delitu horien inguruan sentsibilizatu behar direla, eta sendotu egin behar dela gizarte-erakundeen, laguntza-baliabideen eta polizia-kidegoen prebentzio-lana –koordinatua eta bateratua–.

“Gure ustez, halaber, ezinbestekoa da fiskaltza probintzialeko gorroto-delituen eta diskriminazioaren atala gertakari horien jazarpenean inplikatzea. Halaber agerian utzi nahi dugu erakunde guztiek eraso horien egileei modu eredugarrian jazartzeko eta zigortzeko duten antolamendu irmoa, bai eta horrelako gertakarien biktima izan direnek behar duten laguntza legal eta material guztia ematekoa ere”.

2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiak honako helburu hau planteatzen du, besteak beste: “bizitegi-bazterketaren gizarte-pertzepzioan eragina izatea, eragile komunitarioek horrelako egoeretan esku hartzeko inplika daitezen bultzatzea eta pertsona horien biktimizazio-egoerak prebenitzea.

“Estrategia hau bultzatzen dugun erakunde eta entitate publikook gizarte kohesionatua eraiki nahi dugu, eta hori erabat bateraezina da horrelako erasoen tolerantziarekin, kontuan hartuta horiek inolaz ere ez direla zigorgabe geratuko Euskadin”, dio amaitzeko Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan sinatutako adierazpenak.

IKUSI ADIERAZPENA

Kultura Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedratik “Ondarea leheneratzeko sustapen ekintza. Euskal Herriko erakundeentzat zabalik dauden aukerak” Euskal tokiko erakundei hitzaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituzte; maiatzaren 9an izango da hitzaldia, asteazkenarekin, 11:30ean, Getxoko Punta Begoñako galerietan.

Bertan, Antonio Aguilar Sustapen Ministerioko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoru zuzendari nagusiak bere sailean ondarea leheneratzeko egiten ari diren ekintzak eta ekintza horiek gure lurraldea kudeatu eta kontserbatzeko ardura dutenei zabaltzen dizkieten aukerak aurkeztuko dizkigu.

Hitzaldiaren aurretik, bisita gidatu bat egingo da Getxoko Punta Begoñako galerietara, galeriak leheneratzeko eta balioan jartzeko proiektu konplexuaren arduradunen eskutik, eta Euskadiko proiektu estrategikoetako baten xehetasunak ezagutuko ditugu, zuzenean.

Ekitaldia doakoa da, baina leku dela-eta, izena eman behar da aldez aurretik. Lekuak izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira.

UNESCO KONFERENTZIA esteka

IKUSI EGITARAUA

Informazio gehiago eta izen emateak: catedra.unesco-paisajes@ehu.eus

www.catedraunesco.eu

Hamarkadetakoa da berdintasun soziala gehiago zabaltzeko egindako borroka, eta helburua, norberaren sexu nahiz genero joerari begiratuko ez dion gizarte bat, baina hala ere, asko dira oraindik irabazteko ditugun erronkak ere, haietako bat, lesbianismoaren agerpen soziala ageriagokoa izatea, lesbianek aitortu ez zaien ikusgaitasun publikoa eskuratzea, homosexualitatea bera ere gizonezko kontua baita oraindik gizartearen begietara.

Ez da gauza erraza ikusgaitasuna, esanahi sozialez kargatutako egintza bat da, non eta testuinguru sexista eta aurreiritzietara makurtu batean azaleratu behar duena. Oztopo gaitza da hori, eragozten diona norbanakoari gizarte-baliabideak beste herritarren pare erabiltzea, gizakia ikusgai agertzeko beldurrez dabilenean uko egiten baitie bere-bereak dituen eskubideei. Eta, hala, lesbiana asko kaltedun suertatzen dira, bere aukera ederki ordainduta, ezin dituztelarik baliatu urte askoko ahaleginez eskuratutako eskubide juridiko eta sozialak, batzuetan etsi egiteraino ere.

Lesbianen ikusgaitasuna, hartara, aitortu egin behar zaien zerbait da, ezer izatekotan: legitimotasun sozialez ari gara, oinarrizko eskubide demokratikoez, oinarrizkoak izateagatik gizarteko norbanako ororenak diren eskubideez. Gogora ekarri nahi dugu sexuaren adierazpen emozionala eskubide sexualetako bat dela, eta, arrazoi beragatik, funtsezko Giza Eskubideetako bat.

Ez dago inork lesbianismoa bere osoan bizitzerik ezin badu ikusgai jokatu. Bistan da gizaki bat ezkutuka ibiltzen bada, beldurrez edo lotsez dagoelako, edo bere sexualitateak errua sentiarazten diolako, gizarte hori ez dela ez askotarikoa ez orotarra.

Gizarte eragileontzat, eginbeharra bezainbeste, aukera da gizarte errespetuzkoago, bidezkoago eta harkorrago bat eraikitzea, eta, hala izan dadin, txertatu behar dugu gure zereginen agendan konpromisorik erabatekoena lesbianengana, haien ikusgaitasuna erraztuko duen testuingurua sustatzeko ahaleginduz.

Esandako guztiagatik, Berdindu zerbitzu publikoak dei egiten die, bai gizarteari berari bai alorreko gizarte-eragileei, beren egin dezaten konpromiso hori, sexu- eta genero-aniztasunaren adierazpen diren gaiak jorratuz eta lesbianak ikusgai agertzeko moduko giroa bultzatuz gizarte-eremu guztietan.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Vitoria-Gasteizen gertatutako bi emakumeren hilketaren aurrean, eta elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, gaur, ostirala, apirilak 20, 19:30ean, Udaletxe aurreko plazan.

Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

Bilbon, 2018ko apirilak 20.

EUDELen elkarteburuak, Ibone Bengoetxeak, gaur, otsailaren 1ean, Tokiko Emakume Hautetsien Mundu Mailako Biltzarrean hartu du parte. Biltzarra urtarrilaren 30ean hasi zen, eta mundu osoko 60 herrialdetako 500 emakume hautetsi bildu ditu, Parisen.

Nazioarteko foro honetan bost kontinenteak daude ordezkaturik, eta emakumeak nabariago egiteko eta euren jabekuntza sustatzeko plataforma eraginkorra da, bai eta mundu mailan berdintasuna bultzatzeko ere. Hiru egunez, munduko hainbat eskualde eta hiritan gauzatutako esperientziak eta praktikak partekatu dira, hain zuzen ere, ekonomia, politika, giza garapena edota genero indarkeriaren segurtasuna eta prebentzioa bezalako esparruen ingurukoak.

Ibone Bengoetxeak hiri-espazioan emakumeen segurtasuna hobetu eta genero indarkeria prebenitzeko asmoz Euskadiko udalek abiarazitako ekimenak azaldu ditu, “hiri debekatuaren mapak” kasu.

Biltzarreko gainerako txostengileen artean, ordezkari politikoak ere badaude, emakumezkoak nahiz gizonezkoak, nazioarteko politikan berdintasunaren aldeko aldarrikapen aktiboa dela-eta nabarmentzen direnak: Michelle Bachelet, NATO-Emakumeak erakundearen zuzendari exekutiboa; Joan Clos, Bartzelonako alkate ohia eta egungo NATO-Habitata izenekoaren zuzendari exekutiboa; Irina Bokova, UNESCOren zuzendari nagusia; Hauwa Ibrahim, giza eskubideen ekintzaile defendatzailea Nigerian; Reta Jo Lewis, AEBetako Estatuen Saileko ordezkaria; edota anfitrioiak eurak, Bertrand Delanoë, Parisko alkatea, eta Anne Hidalgo, alkateordea; azken horrek Hiri eta Toki Gobernu Bateratuen Mundu Mailako Erakundearen (CGLU) Genero Berdintasunaren presidentetza du.