- 2008. urtean Tolosa aitzindari izan ostean, guztira 16 udal izan dira lehenak, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko Berdintasunerako udal Ordenantza eta/edo Ordenantza mankomunatua onartzen.
- Ordenantza sortzeko edo onartzeko prozesuan daude beste bost udal eta mankomunitate bat.
- Tokiko arau berriak emakumezkoen kontrako diskriminazioari aurre egiteko eta berdintasun printzipioa bultzatzeko neurriak ezartzen ditu. Erreferente sinbolikoa izan nahi du, herritarrak eta udaletako langileak kontzientziatzeko.
- Udalaren barne-funtzionamenduari zein bertako politikei (diru-laguntzak eta kontratazio publikoak, komunikazioa, hiri-plangintza, segurtasuna, indarkeria matxista) eragiten die.
Bilbo, 2015eko azaroaren 17a. Proiektu pilotu bati esker, hainbat udal ertain eta txiki lehenak izan dira, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako ordenantza bat abian jartzeko konpromiso politikoa hartzen. Prozesuak bi urte baino zertxobait gehiago iraun du, eta bertan aritu izan dira modu koordinatuan lanean berdintasun sailetako, idazkaritzetako eta udal zerbitzu juridikoetako langileak.
2008an, Tolosak onartu zuen lehenengoz Berdintasunerako ordenantza bat. 2012an, EUDELek eta Emakundek ordenantza hori sortzeko lehenengo gidaliburua editatu zuten, eta, bertan, ordenantzaren eredu bat eskaintzen zen. Ordutik aurrera, bi erakundeek koordinatuta, udaletako talde eragile bat modu aktiboan inplikatu da, udaletarako berdintasunerako ordenantza bat sortzeko prozesuan. Marko arautzaile egonkorra finkatzea dakar Berdintasunerako ordenantza onartzeak; emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunari goi mailako estatusa ematen dio, bai praktikan bai esparru sinbolikoan, eta berdintasunerako tokiko politikaren oinarriak finkatzen ditu.
Proiektuaren ondorioak gaur aurkeztu dira EUDELen (Bilbo), “Berdintasunerako ordenantzak. Esperientziak eta erronkak” jardunaldian, EUDELleko egoitzan izan den Berdintasunerako 2015eko Foroan. Jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Ibon Uribe, Galdakaoko alkate eta EUDELeko Berdintasun Saileko ordezkaria, eta Izaskun Landaida, Emakunderen zuzendaria, izan dira.
Berdintasunerako Ordenantza bultzatzen ari diren udalerriak:
- Tolosa, udal aitzindaria 2008an.
- 16 udal, udal ordenantzarekin eta/edo ordenantza mankomunatuarekin 2015ean.
- 7 udal ordenantza: Abadiño, Barrika, Kanpezu, Gorliz, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz.
- Ordenantza mankomunatua: Arratiako Mankomunitatea (9 udalek osatuta: Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa, Ubide, Zeanuri).
- Prozesuan (5 udal eta Mankomunitate 1): Berango, Ermua, Ondarroa, Sestao, Sopela, eta Uribe Kostako Mankomunitatea (6 udal: Barrika, Lemoiz, Plentzia, Urduliz, Gorliz eta Sopela).
