Udaltzaingoek eta Ertzaintzak osasun-alarman aplikatzeko irizpideak, maiatzaren 7ko Lehendakariaren 23/2021 Dekretuaren esparruan, eta alarma egoeraren amaieragatik baldintzatuak.
Lehendakariaren 23/2021 Dekretua, 2021eko maiatzaren 7koa. Dekretu hau gaurko EHAAn argitaratu da eta bihar, maiatzaren 9ko 00.00etatik aurrera (igandea) izango ditu ondorioak.
LEHENDAKARITZA
AGINDUA, 2021eko apirilaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, hautaketa-prozesu baterako deialdia egiteko dena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko bertako hautagai-zerrenda bat osatuko baita Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetako Idazkaritza Kontu-hartzailetzako azpieskalan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak bitarteko izendapenez betetzeko.
AGINDUA jaitsi (EHAA 2021/5/6):
https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2021/05/2102563e.shtml
Gorka Urtaran elkarteburuak esan duenez, Udalak “prest gaude Funtsak jasotzeko” eta “gainerako erakundeen arteko estrategia bateratuak udalerriekin bat egin behar du”.
Estatuak Bruselara igorri nahi duen planari dagokionez, EUDELeko elkarteburuak “gobernantza eredu berri bat” eskatu du, udalerriek, funtsen banaketan ez ezik, diseinuan ere parte har dezaten “proiektuak ditugu eta udalaren ahotsa entzun egin behar da. Lehiakorrak izateko prestatzen ari gara, gure herrien eta hirien eraldaketa jasangarri eta erresilientea gauzatu ahal izateko “.
Gorka Urtaran EUDELen Elkarteburuaren audioa
2021eko apirilaren 26an. Gaur goizean, EUDELek webinar bat antolatu du 300 udal-arduradun politiko eta teknikari baino gehiagorekin, 36/2020 Errege Lege-dekretuaren gakoak emateko. Arau hori estatu osorako izango da, eta kontratazio-, dirulaguntza-, kudeaketa- eta aurrekontu-mekanismoak arautuko ditu Europako hurrengo laguntzetan.
Informazio-saioa martxoan egindako lehenengoaren jarraipen gisa sortu zen, eta, horren bidez, hurrengo hilabeteetan euskal udaletan sortuko diren galderei aurrea hartu nahi die EUDELek. Baliteke lehenengo deialdiak uda baino lehen aktibatzea, eta Euskadiko Udalen Elkarteak udalei lagundu nahi die aldez aurretik prestatzen, sortzen diren aukera guztiak ahalik eta ondoen baliatzeko.
Webinarraren irekieran, Gorka Urtaran elkarteburua euskal udalerrientzako informazio, aholkularitza juridiko eta kontsulta esklusiboen arretarako zerbitzua eskaintzeko EUDELen ekimenaz aritu da. Europako laguntzen eta programen newsletterra aipatu du, esaterako; buletinak toki-erakundeentzako deialdi guztien “radar” gisa funtzionatuko du, eta zerbitzua udalen beharretara egokituko da.
Apirilean, estatuko gobernuak Bruselara igorriko duen planaren dokumentua aurkeztu du. “Planaren inguruko ziurgabetasunaren aurrean, eta horri aurre egiteko”, Gorka Urtaranek esan du EUDELek prozeduren inguruko “informazioa eman, argitu eta udalei lagundu” nahi diela, funtsei irtenbidea ematen zaienean “azkarrak eta eraginkorrak” izateko, estrategia abiatu aurretik.
EUDELen elkarteburuaren arabera, euskal udalak “prest gaude Europako Funtsak jasotzeko”, eta gainerako maila instituzionalekin bateratutako estrategiak “udalerriekin bat egin” behar duela eta “udal ahotsa” entzun behar dela azpimarratu du.
Urtaranen esanetan, “Estrategia bateratuak, lehenik eta behin, susperraldiaren S hizkia izan behar du, bai, baina, batez ere, eraldaketaren E hizkia”. Horretarako, Estatuko Gobernuak ezarritako 2023ko ekitalditik haragoko “denbora-muga” bat ezartzea eskatu du, Europak funtsak 2026ra arte gauzatzeko aukera ematen duelako. “EUDELen eskutik, udalak lehiakorragoak izateko prestatzen ari gara, gure herri eta hiriek behar duten eraldaketa jasangarri eta erresilientea gauzatu ahal izateko“.
Horrela, Gorka Urtaranek Europaren susperraldi- eta erresilientzia-mekanismoa egituratzen duten politikak aipatu ditu. Politika horiek udal-eskumen asko hartzen dituzte barne, hala nola ura eta saneamendua, auzoen berroneratzea, etxebizitzen birgaitzea, mugikortasuna eta garraioa, administrazioaren modernizazioa eta digitalizazioa, berdintasun-politikak eta gizarte-zerbitzuak eta gizarteratzea.
Lesbianak ikusgai eta eskubidedun
Apirilak 26an, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, oraindik ere zaila da ikusgarritasun hori aldarrikatzea pandemiaren testuinguru honetan. Oraindik ere ondo esan behar da lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko daudela, sareak eta beste besteak sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.
Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.
Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.
Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.
Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea da eta, horretarako, baldintza egokiak sortzen jarraitzeko egingo dugu lan. Era berean, dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean ere jarrai dezaten.
BERDINDU INFORMAZIO-ZERBITZUA (LGTBI): https://www.euskadi.eus/berdindu/
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen du Berdindu Zerbitzua. Zerbitzu hori lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta ematekoa da.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak eskaintzen du Berdindu Zerbitzua. Zerbitzu hori lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei eta haien ingurukoei informazioa eta arreta ematekoa da.
Zerbitzuari buruzko informazio guztia https://www.euskadi.eus/berdindu/ web orrian.
Berdinduk honako hauek eskaintzen dizkie erabiltzaileei:
- Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen gaietan.
- Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
- Sozializazio-sareetarako sarbidearen orientazioa.
- Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
- LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
- Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.
- Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza
- Familientzako laguntza-taldeak
Gainera, zeinu-mintzairan edo euskara edo gaztelania ez den beste hizkuntza batean hitz egin behar izanez gero, aldi bereko itzulpen-zerbitzu berri bat dago erabilgarri.
Halaber, sexu- eta genero-aniztasunari buruzko aholkularitza eskaintzen die edozein erakunde publiko edo pribaturi.

Astelehenean, apirilaren 26an, 11:00etatik 12:00etara, EUDELek online jardunaldi bat antolatu du politikarientzat eta teknikarientzat, Euskal Udalentzako Next Generation Funtsei eta Europako programei buruzko informazioa emateko zerbitzuaren barruan.
Apirilean, Estatuko Gobernuak Next Generation Funtsak eskuratzeko mekanismoen proposamen zehatza bidaliko du. Hortik aurrera, laguntzen deialdiak aktibatuko dira, Bruselak ekainean behin betiko onartu aurretik.
Udalek hilabete gutxi batzuk izango dituzte beren proiektuak lizitatzeko, eta, horregatik, funtsezkoa da esleipen-prozesuetan epeak laburtzeko mekanismoak menderatzea.
EGITARAUA
11.00 Gorka Urtaran, EUDELen elkarteburua
Saioaren helburuen aurkezpena
11.10 Guillermo Dorronsoro, ZABALAko management board advisor
Next Generation EU azken berriak : Deialdiak eta informazio interesgarria
11.25 Miguel Angel Bernal, Zaragozako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko doktore eta irakasle titularra.
36/2020 Errege Dekretuaren ondorio praktikoak Next Generation funtsen bidez finantzatutako lizitazio-prozesuetan
11.45 Galderen txanda (Zoom txata)
Beste urte batez, EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bat egin du SUM Bilbaorekin, hiru helbururekin: ikusgaitasuna ematea euskal udalen jardunbide egokiei, beste eskualde batzuetako irtenbide eta esperientzia berritzaileak ezagutzea, eta lankidetza sustatzea hiri-mugikortasun sistemak osatzen dituzten eragileen artean. Tokiko gobernuek funtsezko zeregina dute suspertze sozial eta ekonomiko jasangarria, inklusiboa eta ekologikoa lortzeko.
Hori dela eta, EUDELek bat egin du Europako Itun Berdearen ardatzekin, eta “Euskal udalerrien Green Deal” delakoa bultzatuko du, udalek gida dezaten beren komunitateen eraldaketa berde, bidezko eta erresilientea. EUDELentzat SUM Bilbao-ren bigarren edizio hau aukera paregabea da une erabakigarri batean indarrak batu eta aliantzak ehuntzeko, etorkizuneko hiri eta herriak diseinatzeko unean hain zuzen ere.