Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Esparru-hitzarmenak udalen titulartasuneko egoitza-zentroen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko harremanak arautuko ditu. Indarraldia 2020. urtera arte luzatuko da.

Bilbon, 2017ko apirilaren 17an. EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak bi erakundeen arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena onetsi dute, Bizkaian dauden udal-titulartasuneko 15 egoitza-zentroei eragiten diena. Hitzarmenak EUDELen Bizkaiko Lurralde Batzordearen onespena jaso zuen apirilaren 7ko ohiko bileran. Organo hori, hain zuzen ere, tokiko ordezkaritzarako eta erabakiak hartzeko organoa da lurraldean. Hitzarmenak, ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluaren onespena jaso zuen apirilaren 11ko bileran.

Esparru-akordio hau 2020. urteko ekitaldira arte egongo da indarrean, udal titulartasuneko eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza-zentro guztien arteko harremanak arautuz. Urtero isilbidez luzatutzat hartuko da. Era berean, udal eta foru ordezkariz osatutako Jarraipen Batzorde bat izango du, eta gutxienez, urtean behin bilduko da, bi alderdien erakunde arteko lankidetza-tresna den neurrian.

Bi erakundeek onartutako testuan 14 udalen eta Mankomunitate baten[1]  borondatea jasotzen da, eta bi norabidetara aurrera egiteko aukera ematen duen beste urrats bat ekartzen du:

•          Lehendabizi, Bizkaiko Foru Aldundiarekin adostutako lankidetza-esparru egonkorra, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan mendekotasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko.

•          Bigarrenez, Udalek/Mankomunitateek zentro horietako erabiltzaileei arretarik onena eta kalitatezko zerbitzuak ematen jarraitzeko duten lehentasunari erantzuteko aukera ematen du, Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Bizkaiko lurraldeko Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez.

Akordio honi esker, II. edo III. mailako mendekotasuna aitortuta duten pertsonak, hala nahi baldin badute, udal titulartasuneko egoitza-zentroetan egon ahalko dira, foru finantzazioarekin. Horrela, haien arretarekin jarraituko dutela bermatuko da, eta horri esker, halaber, mendekotasun-egoeran dauden pertsonek zer zentrotan nahi duten artatzea aukera dezakete.

Hori guztia Bizkaiko Lurralde Historiko Zorroaren Dekretua garatzearekin eta Prestazio eta Gizarte Zerbitzuen Mapa zabaltzearekin bat datorren metodologia baten bidez gauzatu da.

Esparru-akordioaren arabera, egoitza-zentroetako titularrak diren udalek eta mankomunitateek  apirilean zehar gauzatuko dituzte akordioak Foru Aldundiarekin. Horrela, prozesua amaituko da.

EUDEL, lurraldeko udalerrien bozeramaile eta ordezkari gisa, udaleko gizarte-zerbitzuak zabaltzeko prozesua koordinatzeaz arduratzen aro da udalekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza sailaren lankidetza estuarekin.

Udalerri bakoitzaren abiapuntuko egoera eta jarduera berezi eta desberdinak kontuan hartuz, lurraldean Gizarte Zerbitzuen Sistema zabaltzeko, eta etorkizunean denboran zehar garapen iraunkorra izan dezaten eta etengabe hobe daitezen beharrezkoak diren laguntza teknikoa eta aholkularitza juridikoa jarri dira tokiko erakundeen eskura.

Lan-metodologia

Udal titulartasuneko egoitza-zentroen kasu jakinerako Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL batera aritu dira komunikazio, kontraste eta partaidetza-laneko metodologia bat koordinatzen. Horrela, egoitza-zentroetako titularrak diren 15 udalek eta mankomunitateak beraien ekarpenak egin ahal dituzte, eta azkenean esparru-akordio hau gauzatzea posible egiten duten beharrezko adostasunak lortu dituzte.


[1]  Adinekoentzako 15 udal egoitzen titularrak: Arratiako Udalen Mankomunitatea eta Basauri, Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Getxo, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Santurtzi, Sestao, Urduña, Zalla eta Zeberioko udalak.

EUDELek gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, gaurko Suediako hiriburuaren erdigunean izan den kamioi batekin erasoaren aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Stockholmeko hiriari eta Suediako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilak 7.

Bizkaiko Lurralde Batzordean, 2017ko apirilaren 7an, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak jakinarazi zuen Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen foru-araua aldatzeko prozesuari ekin zaiola.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundia une honetan garatzen ari den parte-hartzeen arloko aurreikerketa bati ekin zaio. Prozesu hori zertan den ikusteko, www.bizkaia.eus web-orrira jo daiteke.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi da beraien asmoa dela arau berria lantzeko prozesua EUDELekiko lankidetza eta elkarlan testuinguru batean garatzea.

Azkenik, araubide berria onartu bitartean, indarrean jarraitzen du  ekainaren 30eko 8/1989 Foru Arauak, Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoak.

Bilbon, 2017ko apirilaren 7an. Gaur goizean informazio-saio bat eskaini da udaletako politikari eta teknikarientzat, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bertan, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek aurkezpena egin dute, udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko hautaketa-prozesu bateratura gehitzeko –euren borondatez– aukerari buruz.

Proiektuan sartutako udal alorretako (segurtasuna/udaltzaingoa, giza baliabideak, idazkaritza, zerbitzu juridikoak, etab.) 70 bat pertsona izan dira saioan, eta EUDELek, Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatu dute elkarrekin. Deialdi honen xedea izan da udalei informazio zehatza eta zuzena ematea, borodatezko hautaketa-prozesuaren inguruan (abantailak, atxikitzeko moduak eta prozedura, egitura, etab.).

EUDELen Batzorde Eragilearen ordezkari gisa, Mungiako alkate Ager Izagirrek hartu du parte saioan. Segurtasun Sailarekin izandako erakunde arteko lankidetza nabarmendu du, eta zera esan du hautaketa-prozesu bateratuari buruz: “Interesa duten udalen eskura dagoen tresna berria da, kudeaketa aginduaren Hitzarmenaren ereduaren bidez, eta horri atxikitzea borondatezkoa da erabat, udal autonomia errespetatuz, betiere”.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Segurtasun zuzendari Rodrigo Gartziak, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Segurtasun Saileko abokatu Josu Gonzálezek hartu dute parte.

Ordezkaritza moduko hau osatzeko landutako formula juridikoa “Kudeaketa Agindua” izan da. Modu horretan, udalek, bertako langileak hautatzeko eta deialdia onartu eta argitaratzeko eskumena duten titular bakarrak diren aldetik, agindua emango diote Akademiari, hautaketa-prozesu bateratua egin dezan, aldez aurretik adostutako oinarriekin bat etorriz.

Zentzu horretan, Lan Publikoaren Oinarrizko Estatutuak negoziaziorako eskumena esleitzen diela langileen ordezkariei, lan publikoaren eskaintzen irizpide orokorrak zehazteari dagokionez. Hori dela eta, gai horiek erakunde bakoitzean dagokion ordezkaritza sindikalarekin jorratzea gomendatzen da.

  • Dokumentazioa. Interesa duten udalek prozesua hasteko beharrezko dokumentazioa bidali zaie udalei, saioaren aurretik hori aztertu, eta saioan bertan alderatu dezaten.
    • Deialdirako Oinarri Zehatzen eredua
    • Kudeaketa Aginduaren Hitzarmenaren eredua

EUDELek gaitzespen irmoa eta erabateko arbuioa adierazi nahi ditu, atzo San Petersburgoko metroan izan zen bonba bidezko erasoaren aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu San Petersburgoko hiriari eta Errusiako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilaren 4an.

 

Euskal instituzioen eta gizarte zibilaren ordezkaritza zabal batek lagunduta, Adierazpen Instituzional bat irakurri du Iñigo Urkullu Lehendakariak, Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean.

EUDELen elkarteburu Imanol Landak ekitaldi instituzionalean hartu du parte, Euskadiko udalen ordezkari gisa. Errefuxiatuak heltzeko prozesuan zehar udalek eskaini dezaketen laguntzari buruzko gogoeta egin du Imanol Landak, hala harreraren lehen unean, nola gizarteratzean, autonomiadun bizimodua garatzeko bidean.

Zentzu horretan, Imanol Landak udalek bi esparrutan daukaten ibilbidearen eta esperientziaren balioa nabarmendu du:

●  Lehenengoa, prebentzioarena, aurreiritzi, zurrumurru eta diskriminazio posibleak saihesteko begirale eta bitartekari gisa.

● Bigarrena, udalerrietan bizikidetzarako espazioak ahalbidetuz; espazio horiek herritarrek beraiek eskatutakoak dira, bizimodua aniztasunean eta multikulturaltasuneangaratzeko.

Udalek herritarren elkartasuna jaso behar dugu, eta askotariko pertsonen arteko aditze eta bizikidetza espazio bihurtu behar dugu”, adierazi du Imanol Landak.

Lehendakariaren adierazpena

Iñigo Urkulluk euskal instituzioen eta gizarte zibilaren “jarrera eta konpromisoa” eskaini ditu errefuxiatuen harreran aktiboki laguntzeko eta dagozkion eskumenen eta ahalbideen esparruan beharrezko bitartekoak eta baliabideak jartzeko. Gaur goizean Adierazpen Instituzional bat irakurri du Urkulluk Lehendakaritzan, errefuxiatuekin Europan bizi den krisi humanitarioaren aurrean, ondokoak lagun zituela: Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Euskadiko instituzioen ordezkaritza zabal bat; alderdi politikoak, alkateak; elkarteen eta GKEen ordezkariak; gizarte zibileko kideak; eta euskal epailetzaren arduradunak.

Lehendakariak adierazi duenez “Euskadiko politikaren ordezkari garen aldetik, ezin dugu onartu modu akritiko batean krisi honen aurrean Europar Batasunak emandako erantzun murritza eta eraginik gabea” eta gogorarazi du 2016an bakarrik, 5.000 pertsona hil direla Meditarraneoan, gehienak gerratik ihesi.

Hala, gaur goizean irakurritako adierazpenean, euskal instituzioek eta gizarte zibileko erakundeek konpromiso bat “eskatu eta eskaintzen” dute krisi humanitario horri erantzun eraginkor bat emateko, hori guztia “solidaritate, erantzukizun eta legaltasun printzipioari” eutsiz.

Horretarako, Laguntza Sistema Osagarri bat sortzea proposatu da pertsonei harrera egiteko, lankidetza egituratu baten bitartez, non Eusko Jaurlaritza, Udalak, Foru Aldundiak eta erakunde sozialak lankidetzan arituko diren Espainiako Gobernuarekin, baita bisatu humanitarioen bidea modu adostu eta koordinatu batean bultzatzea ere, instituzio eta erakunde sozial desberdinen artean.

Ekitaldian euskal instituzioen ordezkarien testigantzak eta mezuak aditzera eman dira: Legebiltzarreko talde-artekoa migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen alde (Amaia Arregi, Jasone Agirre, Tinixara Guanche, Rafaela Romero eta Carmelo Barrio); Eudel-eko lehendakari Imanol Landa; diputatu nagusi Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano; eta hiriburuetako alkateak, Gorka Urtaran, Juan María Aburto eta Eneko Goia. Gainera, errefuxiatuei harrera egiten eta laguntzen diharduten erakunde sozialen eta GKEen ahotsak ere entzun ahal izan dira.

 

Las Juntas Generales de Álava en su sesión plenaria celebrada el día 22 de marzo de 2017, han aprobado la siguiente norma foral:

Norma Foral 5/2017, de 22 de marzo, de modificación de la Norma Foral 19/1997, de 30 de junio, reguladora del Fondo Foral de Financiación de las Entidades Locales. Determina que las ayudas de Estado “vacaciones fiscales” se distribuyan en el Fondo Foral de Financiación de las Entidades Locales del ejercicio en que se recauden, y no en el siguiente ejercicio como la Norma Foral regulaba hasta ahora. De este modo, con la aplicación de las ayudas de Estado recuperadas en 2016 al FOFEL del mismo ejercicio, la deuda de las entidades locales acumulada en el FEPEL, excepto la del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, queda saldada.