Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2017ko urriaren 16a, astelehena) arratsaldean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua joan den asteazkenean, 17/10/11, egindako bileraren ondoren.
Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira, 2017ko ekitaldiko (UFFF) Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioaren aurreikuspenei dagokienez, bai halaber 2018ko ekitaldiko Funts horren konturako sarrerak.
Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkariaren ale berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2017ko urria/azaroa’