EUDELek eta IVAPek 2014ko Eudel-IVAP-Foru Aldundien Zeharkako Plana berriz hasiko dugu, teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.
Urtarriletik aurrera hasi da ikastaroan izena emateko epea.
Aurtengo Planaren barruan 97 ikastaro eta tailer egongo dira, horietariko 31 aurrez aurrekoak eta 66, berriz, on line. Prestakuntzaren barruan administrazioaren oinarrizko gaiak eta udal jardueraren funtsezko arloak daude: gizarte-zerbitzuak, hirigintza, ingurumena eta etxebizitza, barne-antolakuntza eta giza-baliabideak eta, guztien artean nabarmenduta, aurten ere, arlo ekonomikoa.
Prestakuntzako eskaintza hori osatzeko, udal administrazioari buruzko unean uneko gai interesgarriak jorratzeko asmoz, jardunaldi edo saio monografikoak egongo dira, Udal Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen jarraipen berezia eginda.
Tailer praktikoek berriro ere prestakuntzaren barruko zati handi bat hartzen dute, batik bat oinarrizko arloetan: kontratazioa, tramiteak sinplifikatzea, berrikuntza eta gardentasuna.
Berrikuntza, modernizazioa eta gardentasuna
Berrikuntza eta modernizazioari buruzko prestakuntza Tokiko Berrikuntza Agendekin (TBA) batera lantzen jarraituko dugu, esate baterako, prozedurak sinplifikatzea edo Kudeaketa Plan eta Aurrekontu gardenagoak prestatzea. Azken hauek EUDELen Gardentasun Sareko lanarekin ere sendotuko dira.
Teknologia berriak
Teknologia berrien arloan, sektore publikoaren Sareei buruzko ikastaro espezifikoa, 2.0, hodei digitala eta Gobernu Irekia egingo dira. Bien bitartean, urtarrilean Teknologia Berrien Batzordea berriro jarri da abian. Horren bidez, gainerako euskal herri-erakundeekiko lankidetzarako topagune egonkorra eta udalentzat onuragarriak izan daitezkeen ekimenak osatuko dira. Batzorde hau informazioaren iturri etengabea izango da teknologia berriei dagokienez eta udalek helarazi diezazkieketen kontsulta zein zalantza guztien arreta egingo du.
Informazio gehiago: http://www.eudel.net/prestakuntza
• Planaren edukiei buruzko informazio gehiago edukitzeko HAEE/IVAPekin edo EUDELen prestakuntza-arloarekin harremanetan jarri zaitezke:
HAEE/IVAP T. 944 031 600 prestakuntza@ivap.es
EUDEL Prestakuntza Saila Tel. 94 423 15 00 prestakuntza@eudel.net