Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Joan den otsailaren 26an sartu zen indarrean 4/2012 Errege Lege Dekretua (BOE, otsailak 25), lanen, horniduren edo zerbitzuen kontratazioaren ondorioz toki erakundeek beren hornitzaileekin ordaintzeke dituzten obligazioak kitatzeko bidea emango duten beharrezko baldintzak bideratzeko xedearekin.

Errege Dekretuan, besteak beste, toki erakundeek eman beharreko informazio betebeharrak ezarriko dira, bai eta betebehar horiek ez betetzeak izango dituen ondorioak ere. Errege Lege Dekretutik beretik ondorioztatzen zen ezin zitekeela zuzenean aplikatu Euskadiko udaletan; izan ere, Errege Lege Dekretuan ezarritako prozedura Foru Aldundiek Euskadiko udalen gainean gauzatzen duten finantza-babeserako sistemaren aurka zegoen, baina ez zen berariaz aipatzen aplikagarria zen ala ez gure udalentzat.

Joan den martxoaren 10ean, hornitzaileei egin beharreko ordainketen finantziaziorako Funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn; Dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera, 4/2012 Errege Lege Dekretua ez da aplikagarria Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan.

[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button_hover”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/violencia1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/violencia2.jpg[/image]
[/nivo]EUDELek lan-saio bat antolatu du, Datuak Babesteko Euskal Bulegoarekin eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea (Berdinsarea) osatzen duten udalekin.

EUDELek lan-saio bat antolatu du, Berdinsareko udalei genero-indarkeria kasuetan datuak babestu eta kudeatzeari buruzko aholkuak emateko. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa arduratu da aholkularitzaz. Genero-indarkeria kasuetarako prebentzio- eta arreta-protokoloetan Euskadiko udalei laguntzeko EUDELek garatutako programaren barruan kokatzen da ekimen hori.

Genero-indarkeria kasuak artatzeko protokoloetan EUDELek Berdinsareko udalei laguntzeko hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da gaurko lan-saioa. Besteak beste, EUDELek honako zerbitzuak eskaintzen dizkie udalerri horiei: biktimentzako akonpainamendua, adituen aholkularitza, gidaliburuak eta materialak, gainerako erakundeekiko harremanak.
Jorratutako gaien laburpena

  • Esku-hartzeak koordinatzeaz eta kasu bakoitzeko datuak eta historia kudeatzeaz arduratzen diren sailak.
  • Zer datu eman behar diren eta nori eman behar zaizkion zehaztea.
  • Komunikazio-bideak eta erregistro-eredua.
  • Espediente nahiz historien segurtasun- eta babes-neurriak.
  • Indarkeria jasan duen emakumearen baimena, komunikazio-tresna gisa.
  • Izapideak erraztea: baimen bakarra, emakumearen “biktimizazioa” saihesteko.

Jardunaldia: ZAHARBERRITZEA: HIRIGINTZAREN ERRONKA POLITIKOA”

Eguna: asteazkena, 2012ko otsailaren 15a.

Ordutegia: 9:45-12:30.

Lekua: EUDELen areto nagusia, Ercilla 13 – Bilbao

Prezioa: 25 euro

Jardunaldi honen helburua hausnarketa politiko bateratua ahalbidetzea da, honako gaiaren inguruan: hirigintzako lehentasunak mantentze eta birgaitze lanak hobetzea behar duten gune eraiki edo eraldatuetara zuzentzeko aukera. Jardunaldia datorren asteazkenean, 2012ko otsailaren 15ean, izango da (EUDELen areto nagusia, Ercilla 13, Bilbao).

Txostenak:

Hizlariak: Javier Ramos y Xabier Cerdá

Konklusioak: