Beldur Barik 2017ko lan irabazleek emakumeen ikusgarritasuna, mutilen erantzukizuna, edertasun kanonak, aniztasuna, ikusten ez diren indarkeriak eta artea ahalduntze feministarako tresna bezalako gaiak jorratu dituzte.
Arrasatetik bidalitako “Hitzetan” lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta “Me dijeron”, Vitoria-Gasteiztik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 eta 26 urte). Saritutako lan guztiak eta informazio guztia prentsa oharrean.
Lan irabazleak deskargatzeko esteka: https://we.tl/cS5KI6pZm1
Informazio gehiago www.beldurbarik.org
Beldur Barik programa, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen urteroko programa da. 2009an jarri zen abian Emakundek eta EUDEL-ek bultzatuta, Berdinsarea- Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea-ren esparruan. Egun, Emakundek bultzatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, zein EUDEL-en babesa eta finantziazioa jasotzen ditu. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.
