Gaur goizean, Euskadiko Tokiko Erakundeen Legeari buruzko jardunaldi teknikoen lehenengo edizioa egin da. Idazkaritza, Esku-hartze eta Zerbitzu Juridikoetako ataletako hainbat langile eta, oro har, Euskadiko tokiko erakundeetako hainbat teknikari izan dira saioan; guztira, berrogeita hamar bat lagun bertaratu dira.
IVAPek eta EUDELek lehenengo azterketa tekniko bat egin nahi dute Lege horrek Euskadiko udaletan epe laburrera, ertainera eta luzera izango dituen eraginei buruz.
Programaren barruan, hiru hitzaldi eskaini dira, udalentzako marko arautzaile berriaren analisiari buruzko oinarrizko hiru blokeen inguruan:
- Esparru orokorra, Tokiko Autonomia, Euskararen Araubide Juridikoa eta udal-eskumenak
Luis Elicegui Mendizabal. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Araubide Juridikoaren zuzendaria.
- Tokiko ordezkarien Erakunde Sistema, Antolamendua eta Estatutua, Gardentasuna eta Herritarren Parte-hartzea
Rafael Jimenez Asensio. Unibertsitateko katedraduna (akr.), Politika Zientzietako Fakultatea. Universitat Pompeu Fabra
- Udal-zerbitzu publikoen kudeaketa eta udal-finantzaketa
Sebastian Zurutuza Mujika. Kudeaketa Estrategiako zuzendari nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundia
Hurrengo jardunaldia
Ekainak 1-Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunea. Euskaraz. Egitaraua


