Gaur eguerdian, Euskadiko Udalen Elkarteak Euskadiko Familia-nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen itxiera-ekitaldian hartu du parte, Arkautiko (Araba) Nekazal Eskolan. Ekitaldia Munduko Landa Foroak (FRM) antolatu du.
Aipatutako ekitaldian, etorkizuneko perspektibak aztertu dira, eta Euskadiko instituzioek arlo horretan emandako lankidetzaren berri eman da.
Eudelen ordezkari eta Arraia-Maeztuko alkatea den Ángel Marcosek balioa eman nahi izan die sektorean egindako aurrerapenei, instituzioen arteko lankidetzari esker eta, batez ere, udalerri txikietako udaletatik eman daitekeen babesari eta bultzadari esker; izan ere, udal horiek %60 baino gehiago dira Euskadin: “nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizle txikiak, ustiategi familiarrak eta kooperatibak babesten jarraitu behar dugu, landako gure udalerrien eragile ekonomikoak diren aldetik; eta hori, ekoizpenaren ikuspuntutik eta euren jardueren arrakastarako irizpidetik. Zalantzarik gabe, ingurumena, zentzu zabalean hartuta (ondare natural eta kulturala), gure aktibo nagusienetakoa da, bai landa-espazioetan orokorrean, eta bai Arabako udalerri txikietan ere, zehatzago esanda.”