Eudel

Diru-bilketaren kudeaketan Bizkaiko udalekin modu egonkorrean kolaboratzeko aukera emango duen sistema bat ezartzeko asmoz, Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak bere burua eskaintzen du Tokiko Erakundeen zuzenbide publikoko zergen eta diru-sarreren epe exekutiboko bilketaz arduratzeko, betiere, aipatutako erakundeek hitzarmen bidez kudeaketa hori eskuordetzea erabakitzen badute.

Hitzarmena onartu baino lehen, EUDELek Hitzarmenari buruzko udal ekarpenak eta kezkak koordinatu eta bidali dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari.

Une honetatik aurrera, interesa duten Tokiko Erakundeek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu den ereduaren arabera formalizatu ahal izango dituzte hitzarmenak:

Zerbitzuaren kostua

Tokiko erakundeak ordaindu beharreko zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren (printzipala + errekargua + interesak – itzulketa posibleak edo okerreko kobrantzak) bolumenaren %5 da.

Hala ere, 10.000 biztanle baino gutxiagoko tokiko erakundeetan, zerbitzuaren kostua diru-bilketa garbiaren %1 izango da.