Eudel

Hurrengo larunbatean, azaroaren 30ean, Basauriko Marienea Emakumeen Etxean egingo den Topaketarekin amaituko da Beldur Barik 2013ko programa.

Beldur Barik gazteen artean indarkeria sexistari aurrea hartzeko urteroko programa da. Emakundek eta EUDELek sustatuta, hiru Foru Aldundiek parte hartzen dute ekimenean. Herri-erakundeen arteko esparrua Berdinsarea izeneko Berdintasunaren aldeko Euskadiko udalen sarea da.

Basauriko Marienea Emakumeen Etxean, datorren azaroaren 30ean ospatuko den 2013ko Beldur Barik Topaketak emango dio amaiera aurten programa honetan gazteekin egin den lanari.

Topaketa honetan Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren sari banaketa egingo da. Beldur Barik! lehiaketa gazteei zuzendua dago (12 eta 26 urte bitartekoak). Neska eta mutilek emakumeen kontrako diskriminazioak ikustaratzen dituzten adierazpen artistikoak saritzea eta bultzatzea da honen helburua. Lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikustarazi behar dituzte. Oraingo edizio honetan 137 lan jaso dira.

Basauri, Beldur Barik Herria

Sarituak nortzuk diren azaroaren 30ean emango da jakitera Basaurin egingo den Beldur Barik Topaketan. Bertan, jai giroan eztabaidak, prestakuntza tailerrak eta zenbait ekintza egingo dira. Dohaineko autobus zerbitzua antolatuko da gazteek Basaurira joan ahal izateko.

Hau da Topaketaren programa:

16:00 – 16:30  Ongi etorri, autobusak Marieneara heltzen dira
16,30 – 17:00  Kapritxosas-ekin Marieneara bisita
17:00 – 19,30  Tailerrak (sexualitatea, autodefentsa feminista, Feminismoa, klown)
19,30 – 20:00  Kalejira
20:00 – 20:30  Lunch
20:30 a 22:15  Sari banaketa. Lanak ikustea. Clownclusiones ikuskizuna.
22:15  Ibaiganetik autobusen irteera.

Informazio gehiago:    www.beldurbarik.org

Puntu lila

Beldur Barik bultzatzen duten erakunde guztiek, bestetik, azaroaren 25ko Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunarekin bat eginik, dei bat luzatu nahi diete hiritar guztiei, egun horretan puntu lila erabili dezaten mota honetako indarkeriaren kontrako sinbolo moduan. Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.