Donostian. Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluan udal ordezkariei emandako informazioa. Kontseilua gaur (2018ko otsailaren 14a, asteartea) arratsaldean bertan bildu da, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua atzo egindako bileraren ondoren.
Informazio hori erantsitako dokumentuan dago jasota, eta, horietan, lurraldeko udalerri bakoitzeko banakako datuak eskaintzen dira, 2017 ekitaldiko Udalak Finantzatzeko Foru Fondoaren likidazioari dagokienez.
*IKUSI TAULA: UDALERRI BAKOITZEKO DATUAK
Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa
- · 2017an, udalen finantzaketa (UFFF + konpentsazioa) 468 milioi eurokoa izan da
- · Udalen finantzaketa (UFFF + konpentsazioa) %4,22 hazi da 2016tik 2017ra
Bestalde, Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren (UFFF) 2017ko likidazioaren berri ere eman diete foru arduradunek batzarkideei eta, arratsaldean, zuzenean partekatu dute informazioa udaletako ordezkariekin Gipuzkoako Finantza Kontseiluan. Horrela, funtsaren 2017ko zuzkidura 468 milio eurokoa da, lurraldeko udalen artean banatzeko. Honenbestez, 2016an baino 19 milioi euro gehiago izango dituzte, %4,23ko hazkundea. Aurrelikidazioarekin alderatuz gero ez da aldaketarik egon eta, beraz, eragina neutroa da; beraz, Gipuzkoako udalek ez dute aurten itzulketarik egin beharko.
>Laster EUDELetik landutako informazio gehiago eskainiko da UDALA aldizkaria ale monografiko berriaren bidez: ‘Udal finantzaketa-2018ko otsailak ’