Eudel

Koordinazio lanaren testuinguruan eta euskal erakunde guztiekin elkarlanean, EUDEL, Euskadiko udalen izenean, hiru hiriburuekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin eta inplikaturiko gizarte-erakundeekin batera, berriz ere bildu da Errefuxiatuak jasotzeko Erakundearteko Batzorde Sozialarenbarnean. Horren xedea da denok batera ekitea “Aquarius” itsasontzian helduko diren pertsonen balizko harrera egiteko beharrezko neurriei.

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak sustatu duen aipaturiko Erakundearteko Batzorde Soziala baliabide-inbentario bat prestatzen ari da, eskura egon daitezen pertsona hauek hartzeko orduan. Marko honen baitan, EUDELetik lehenbiziko gestioak burutu dira Euskadiko udalerrietan zer nolako ostatu-aukera dagoen jakite aldera.

EUDEL lanean ari da oraindik ere Erakunde Arteko Batzordean harrera egiteko beharrezko ikusten diren udal-neurriak eta -ekintzak koordinatzeko.

Zentzu horretan, hartutako neurrien berri emango zaie udalei, baldin neurri horiek garatzeko orduan udal-ekintzarik behar bada.