Martxoaren 24ko Gobernu Kontseiluak onartu du 16 milioi eurotako aurrekontu-zuzkiduraren igoera GLLetarako
Honekin batera bidaltzen dizuegu igoera horren banaketa, herriz herri eta udalerriaz gaindiko eremuen arabera. AGIRIA
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio gehiago eskaintzen da, COVID-19 eragindako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean kontuan izateko:
- GLLen KUDEAKETAren gaineko iradokizunak Agiria.
- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak bultzatutako jarduerak bermatzeko izapidetzea TELELAGUNTZA ZERBITZUAN Agiria , eta GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA diren emakumeentzako laguntzetan Agiria.
Esandako bi zerbitzu horiei dagokienez, gure helburua da izapidetzea bermatzea; hori dela eta, berariazko helbide elektronikoak prestatu ditugu eskabideak zein beharrezko agiriak bidaltzeko, sarbide telematikoa erabiltzeko egiaztagiri elektronikorik izan ezean
Informazioa ahalik eta lasterren eskura izango duzue Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako atarian:
Telelaguntza Zerbitzu Publikoa
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak 2020