Gipuzkoako udalek 450,6 milioi euro jasoko dituzte aurten Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik (UFFF), lurraldeko udalen diru-sarrera nagusia dena. Ondorioz, udalerriek 22 milioi euro berreskuratu dituzte (+% 5,1) aurtengo maiatzean UFFFan egin zen doikuntzarekin alderatuta. Moldaketa haren arrazoia funtsaren zuzkidura COVID-19k eragindako zerga-bilketaren beherakadara egokitzea izan zen.
- Gipuzkoako udalerriek UFFFaren laugarren hiruhilekoko ordainketan jasoko dute aparteko zenbateko hori,
- 2019ko datuekin alderatuta, aldiz, funtsaren zuzkidura 78 milioi eurotan murriztu da (-% 14,8).
- Datorren 2021ko ekitaldiari dagokionez, eta betiere aurreikuspenen arabera, 47 milioi euro (+% 10,3) gehiago izango dira 2020ko aurre-likidazioarekin alderatuta; beraz, UFFFaren zuzkidura 498 milioi eurokoa izango da.
2020 ETA 2021EKO UDAL FINANTZAKETARAKO FORU FUNTSA
(TAULA-Udalei emandako kopuruak)
(2020-10-19) Gipuzkoako Finantza Kontseiluari buruzko informazioaren laburpena:
Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak (FPEK), 2020ko urriaren 15eko bileran, zerga itunduen bilketa aurreikuspenak onartu zituen 2020rako eta 2021erako. Era berean, FPEK-k onartu zituen diputazioek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko ekarpenen aurreikuspenak ere. Aurreikuspen horietan oinarrituta kalkulatu dira, behin behingoz, UFFF Udalak Finantzatzeko Foru Funtsarenak ere.
- 2020ko UFFFaren itxiera aurreikuspena %15,9 txikiagoa da 2020ko aurrekontuarekin alderatuta.
- 2021eko UFFFaren aurrekontua %10,3 handiagoa izango da 2020ko itxiera aurreikuspenarekin alderatuta.
Hala ere, gogorarazi nahi da datu horiek guztiak aurreikuspenak direla: 2020ko prelikidazioa 2021eko otsailean likidatu beharko dela, eta 2021eko aurrekontua 2022ko otsailean likidatu beharko dela, zerga-bilketaren eta ekarpenen datu errealak ezagutu eta UFFFaren behin betiko zenbatekoak finkatu eta gero.
Bestalde, Aldundiak Gipuzkoari esleitutako defizit muga udalekin partekatuko da. Zorpetzeko gaitasun hori Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren irailaren 30eko bileran lortutako akordioaren emaitza da. Itun horren arabera, hiru Aldundiek BPGren % 0,9ko defizita hartu dezake ekitaldi honetan, eta % 0,8koa 2021ean. Ehuneko horietatik, % 60 Aldundiarentzat izango da, eta gainerako % 40a udalentzat. Zorpetzeko gaitasun hori UFFFa arautzen duten ehunekoen arabera banatuko da.
Datu horien guztien berri eman zaie Gipuzkoako Finantza Kontseiluko kideei, 2020ko urriaren 19, astelehen honetan eginda egin duen bileran. Foro horrek aurten egin duen laugarren bilera da. Parte hartzaile gehienak modu telematikoan konektatu dira.
Topaketan parte hartu dute, EUDELen aldetik, bertan izan dira Ane Beitia Elgoibarko alkatea; Izaro Elorza Oñatiko alkatea; Miguel De los Toyos Eibarko alkateak; Eneko Maioz Orexako alkatea; eta Jaime Domínguez-Macaya Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi ordezkaria.