Elkartea ordezkatuz, Zuzendaritza eta Batzorde Eragileko zenbait alkate joan dira. Bidaia honetan, harremanak sendotu eta erlazioak hobetu dituzte topaketara bertaratu diren gainerako udaletako eta eskualdeetako elkarteekin, bai eta gonbidatutako nazioarteko erakunde eta instituzioetako goi-mailako pertsonekin ere.
XXV. Batzar Nagusian kideek onartutako CMREren Amaierako Adierazpenak aintzat hartu ditu egungo egonkortasun ezaren egoera eta krisi ekonomikoa. Halaber, demokrazia, batasuna eta elkartasuna bezalako balioetan oinarritzen den Europa koherentea sustatzeko konpromisoa berretsi du, betiere, tokiko gobernuen eta eskualdeetako gobernuen aniztasuna eta jabekuntza errespetatuz. Izan ere, horiek izango dira aldaketa eragingo dutenak eta herritarrengandik hurbilen dauden erakundeek itxaropen eta kezkei erantzun behar izango diete.
Cádizen garapenerako ikuspegi europar berria proposatu da, berritzaileagoa, iraunkorragoa eta enplegua sortzeko gai izango den hazkunde berri baterako baldintza egokiak sortzeko gai diren lurraldeetan oinarrituko dena. Finean, gakoa eragile politiko, ekonomiko eta sozialen arteko lankidetzan dago, berreskurapena ahalbidetzeko.
CMREren Batzarrak, beste urte batez, nazioarteko instituzio eta erakundeetako ordezkari nagusiak bildu ditu, Kontseilua osatzen duten 40 herrialde europarretako udal eta eskualde mailako elkarteekin batera. Hitzordu honetan parte hartu duten pertsona ezagunetako batzuk hurrengoak dira: