Diputatuen Kontseiluak gaur goizean egindako bilkuran onetsi du erabakia; hain zuzen, gaur bertan sartu da indarrean Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen sistemako prestazio eta zerbitzuetarako eskubidearen unibertsalizazioa, hartara Gizarte Zerbitzuen Legea beteaz.
Arabako Foru Aldundiak, aurrerantzean ere, inolako aldaketarik gabe emango ditu udal eskumeneko gizarte zerbitzuak, gaur egun lurralde historikoan 20.000 biztanle baino gutxiago dauzkaten udalerrietan ematen dituenak. Halaber, bi urteko epea ezarri du baliabide juridiko, ekonomiko eta teknikoak ipintzeko, udal bakoitzarekin adosteari begira nola berrantolatu gizarte zerbitzuen arloko eskumenak.
Akordio honek udal bakoitzarentzat eragina izango badu, ordea, udal bakoitzak, datorren 2017ko otsailaren 1a baino lehen, adostasuna agertu beharko du nork bere udal organo eskudunaren bitartez.
EUDELen Arabako Lurralde Batzordearen akordioa 16/12/23
Aipatutako proposamena egituratzeko, EUDELen Arabako Lurralde Batzordea 2016ko abenduaren 23an bildu zen; EUDELen zerbitzu teknikoek aipatutako Akordioaren eragin posibleei buruz egindako txosten juridikoa ikusita, aipatutako Batzordeak egokitzat jo zuen Arabako udal guztiei agiri guztiak bidaltzea:
EUDELeko ofizioa informazioarekin IKUSI
-
Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluaren 2016ko abenduaren 26ko akordioa. AKORDIOA IKUSI
-
EUDELen zerbitzu teknikoen txosten juridikoa, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluaren 2016ko abenduaren 26ko Akordioaren eraginari buruzkoa. IKUSI TXOSTENA
-
EUDELeko zerbitzu teknikoek prestatutako eredua, udal-akordioa errazteko, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluaren 2016ko abenduaren 26ko Akordioarekin bat etorriz. Behin udal-akordioa hartzen denean, akordioaren egiaztagiria bidali behar da Arabako Foru Aldundira, 2017ko otsailaren 1 baino lehen. IKUSI EREDUA