Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELek udalen esku jartzen du Udala aldizkariaren edizio berria: “Udal finantzaketa. Udalen partaidetza zerga itunduetan, 2015eko likidazioa”.

Zenbaki honetan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren eta Finantzen Lurralde Kontseiluen bileren ondoren lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurraldekako banantze-datuak daude bilduta.

Argitalpen honekin, EUDELek Euskal Toki erakundei aldizkako informazioa eskaintzeko konpromisoari erantzuten dio, betiere, kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren eta aurrekontu-kudeaketaren arloko lana errazteko.

Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko Programa: Bizkaiko Lurraldean deseskolatzea eta eskola absentismoa erauztea” deritzan egitasmoa sinatu zuten Bizkaiko Foru Aldundi (Gizarte Ekintza Saila), EUDEL (Euskal Herriko Udalerrien Elkartea) eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sail (Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza) Erakundeetako ordezkariak hemen berton daude.

Hitzaldia: Kataluniako Unibertsitate Irekiko irakasle José Ramón Ubieto jaunak emango du konferentzia hori, izenburu hau daukana: “Estrategias de trabajo colaborativo en la coordinación inter-institucional. La experiencia de Interxarxes (2000-15)”.

Jarraian mahai inguru bat egongo da, eta bertan hartuko dute parte gai honetan diharduten hainbat profesionalek.

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketak

Aurtengo edizioa, Lasarte-Orian apirilaren 21 eta 22an egingo dena, zortzigarrena da. Izen-ematea zabalik da apirilaren 15era arte. Udaltopek Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak antolatzen dute, EUDELen, Euskarabidearen eta Uemaren laguntzarekin.

Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? Horixe Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak zortzigarren ediziorako aukeratu duen gaia. Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango da hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak. Hitzordua Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da, apirilaren 21ean eta 22an.

 Informazio gehiago: www.udaltop.eus

EGITARAUA Udaltop