“Nueva Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas“ izeneko jardunaldia (bigarren edizioa), datorren maiatzaren 17an izango da, 10:00etatik 12:30etara(Lakua II, Vitoria-Gasteiz). EUDELek eta IVAPek elkarrekin antolatu dute jardunaldi hau.
Jardunaldia, Euskadiko tokiko erakundeetako teknikariei dago zuzendua, eta bertaratuek ez dute ezer ordaindu beharko, dohainik da.
Bertaratzeko asmoa baduzu, mesedez bidali konfirmazioa, helbide elektroniko honetara, maiatzaren 10a baino lehenago: miriam-berasategi@ivap.eus
Izenburua: “Nueva Ley de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas”
Eguna: Maiatzaren 17an
Ordutegia: 10:00-12:30
Tokia: Euskaldun Berria Aretoa. Lakua 2. Donostia-San Sebastian, 1. Vitoria-Gasteiz
EGITARAUA
10:00-10:15 Aurkezpena
Ponentziak
- María Pilar Etxezarreta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Gipuzkoako arduraduna
- Isabel García, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Arlo Juridikoko arduraduna
10:15-12:30 Programa
- Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jardueren legearen berrikuntzak
- Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueren Erregelamendu Proiektuaren aurrerapena
- Galderak eta arazoen bateratzea
Jarduera-programa maiatzaren 2tik 7ra bitartean izango da, astelehenetik larunbatera.
Une honetan, baieztatuta dago 11 udalerrik eta 500 lagun baino gehiagok parte hartuko dutela.
Maiatzaren 2tik 7ra bitartean Sestao berriz bihurtuko da adinekoen ongizate-sustapenaren eta zahartze aktiboaren euskal hiriburua. Adineko Aktiboentzako III. Astearen eskutik Udalak jarduera ugari antolatuko ditu, denak biztanleriaren sektore garrantzitsu horren bizi-kalitatea hobetzeari begirakoak. Sestaoren kasuan bakarrik, sektorek 28.000 biztanleen %25 ordezkatzen du.
III. edizio hau antolatzeko, Asteak erakundeen laguntza azpimarragarria lortu du. Izan ere, nahiz eta Sestaoko Udalak antolatzen duen, Udaleko Kirol Zerbitzuaren eta Gizarte Ekintza eta Adinekoen Udal Zerbitzuaren bitartez, badu ere hauen guztien laguntza: Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza, EUDEL, Eusko Jaurlaritzako zenbait sail (Osasun Saila, Osakidetza, Kirolaren Euskal Eskola, Mugiment, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila eta Ertzaintza), bai halaber Gurutze Gorria, Kutxabank eta Kaiku Arraun Kirol Elkartea.
Euskadiko udalei Beldur Barik programaren VII. Edizioren aurkezpena. Programa honen xedea gazteen arteko jarrera sexistei aurrea hartzea da. Emakundek programaren bederatzigarren edizio hau antolatu du eta, horretarako, hurrengo eragileen laguntza dauka: EUDEL; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak; Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntz Politika Saila, UPV-EHU eta EITB.
Beldur Barik indarkeria sexista prebenitzeko urteroko programa integrala da, gazteei zuzendutako mezu bateratuak igortzen dituena. Horretarako, gazteekin zuzeneko lana egiten da estrategia orokor eta tokikoak uztartuta. Alegia, kanpaina orokorreko ekintzak (Ikus-entzunezko Lehiaketa eta Topaketa) tokian-tokiko erralitateetara egokitzen dira udaletako berdintasun arloekin koordinatutako prozesuen bitartez.
Beste behin, aurten ere, udalei hiru lanketa maila eskaintzen zaizkie Beldur Barik programaren barruan, kontuan harturik programak zer nolako interesa pizten duen, udal bakoitzak zer nolako ahalmena eta prestasuna duen lan egiteko, eta zer baliabide dituen.
2016ko edizio berri hau aurkezteko bilera maiatzaren 10an, 10:00etik 11:30etara egin zen, Bilboko EUDELeko egoitzan.
Informazio gehiago: www.beldurbarik.org
Idazkari teknikoa: jarrera@beldurbarik.org
Euskadiko 32 udaletako ordezkariek, haietako alkate askok, aitortza edo esker oneko ziurtagiri bana jaso dute Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, haien udalerrietan energia agenda egokiak garatzeko egindako lanagatik.
Esker ona erakusteko ekitaldi hori EEEk antolatu jardunaldi baten barruan burutu da Bilboko Euskalduna jauregian; hain zuzen ere, Alkateen Ituna proiektuan parte hartzen duten udalek beren esperientziak azaltzeko eratutako jardunaldian. Hala, udalerrien energia egoera aztertzeko emandako pausoak, energia eraginkortasuna (argiteria publikoa. LED argiak, floten aldaketa ibilgailu elektrikoak erabiltzeko) hobetzera zuzendutako ekintzak eta energia berriztagarriak (biomasa-galdarak kiroldegietan, eguzki energia) erabiltzeko jarduerak azaldu dituzte.
Iturria: Irekia-Eusko Jaurlaritza http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32300-ayuntamientos-vascos-por-eficiencia-energetica