Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi nagusia gaur ospatu da Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela. Ekitaldian, euskaldun berria omendu da. Euskal gizartearen ordezkaritza zabala hurbildu da gaur arratsaldeko ekitaldira.
EUDELen aldetik, Elkarteburua Imanol Landa (Getxoko alkatea), euskara-ordezkariak Mikel Pagola (Urnietako alkatea) eta Koldo Iturbe (Getxoko zinegotzia) hurbildu dira ekitaldira.
Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua.
Ekitaldian, euskaldun berrien ekarpena aitortzeaz gain, Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta zena omendu da. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek oroigarria eman die Arestiren alargun Amelia Estebani eta Arestiren alaba Andere Arestiri.
Gainera, bideo baten bitartez, gizartean pertsona ezagunak diren eta egun batean euskara ikastea erabaki zuten zenbait euskaldun berriren testigantzak entzuteko aukera ere egon da ekitaldian. Beraiek guztiek euren esperientzia partekatu nahi izan dute. Kukai dantza taldeak eta Oreka TX musika taldeak emanaldiak eskaini dituzte ekitaldi nagusi honetan.
Ordezkaritza instituzional zabal bat ere (Legebiltzarreko Presidente Bakartxo Tejeria, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Donostiako alkate Eneko Goia, Eusko Jaurlaritzako sailburuak) Tabakalera Zentrora hurbildu da gaur arratsaldean. Hauetaz gain, kultura, kirola nahiz gizarteko hainbat ordezkari ere hurbildu dira Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi nagusira.
- Gaur ostegunean, abenduaren 3an, Desgaitasuna duten pertsonen Nazioarteko Eguna izango da. FEKOORek kolektibo horren erabateko gizarteratzea eta parte-hartzea aldarrikatu du, sentsibilizazio-ekitaldi baten bitartez; 300 pertsona baino gehiago bildu ditu Bilboko Areatzan, eguerditik aurrera.
- Bertan izan da EUDELeko elkarteburu eta Getxoko alkate Imanol Landa.
EUDELeko elkarteburu eta Getxoko Alkateak, Imanol Landak pertsona ezindu guztiekin udalek duten aldekotasuna agertu nahi izan du gaur, eta parte hartu du Bilboko Areatzako jai-ekitaldi batean, beste zenbait erakundetako ordezkariekin batera. Ekitaldi hori FEKOOR-ek antolatu du, eta xede du kolektiboa ikusaraztea, baita laguntzak biltzea inklusioan aurrera egiteko eta pertsona ezinduen gizarte-partehartzea bultzatzeko.
12:00etatik aurrera, sentsibilizazio ekitaldia izan da, eta, bertan, #hazteMOVI kanpaina aurkeztuko da. Kanpaina horren bitartez, pertsona guztiak modu independentean bizi ahal izateko beharra nabarmendu nahi da: bizitzako erabakiak hartzea, gizartean parte hartzea, eskubide eta aukera berberekin, eta, helburu horretarako, babeserako sare osoa eskura edukitzea.
Kanpaina www.haztemovi.org webgunearen bitartez jarrai daiteke, baita sare sozialetan ere: Facebooken, Twitterren, #hazteMOVI #izanMOVI #beingMOVI hashtag-ekin, Google Plusen, Linkedinen, Pinteresten eta YouTuben.
Informazio gehiago jasotzeko:
http://www.fekoor.com/noticias/2015-12-01/internacional-personas-discapacidad-2015.html
Gaur abenduak 2, asteazkena, Bilbon, Euskadiko Artxibategi Historikoan egiten ari da Hiriko Bide Segurtasunari eta Mugikortasun Seguruari buruzko Jardunaldia. Topaketak bide-segurtasunaren arloko adituak bildu ditu hizlari gisa eta Euskadiko Trafiko Zuzendaritzaren eta udalen arteko lankidetza sakontzeko eta hedatzeko balio izan du, baita udalak euskal udalerrietan mugikortasun seguruago eta iraunkorragoari bide emango dioten tresnez hornitzeko ere.
Mahai-inguru batek eman dio amaiera jardunaldiari, «Mugikortasuna eta segurtasuna herri-barruetan» izenburuarekin. Honako hauek hartu dute parte: Ager Izagirre, Mungiako alkatea, EUDELen ordezkaria, Alfonso Gil, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Zirkulazio Politiketako koordinatzailea; Pilar Arana, Donostiako Mugikortasun eta Garraioetako zinegotzia; eta Álvaro Iturritxa, Gasteizko Udaleko Hirigintza, Ingurumen eta Espazio Publikoetako koordinatzaile nagusia. Mahai-ingurua eta osteko eztabaida-saioa Luis Murguiak, RAVCNko Mugikortasun eta Bide-segurtasuneko aholkulariak, moderatu du.
“EUDELentzat, oso interesgarria da mugikortasunaren eta segurtasunaren arloa, tokiko esparruaren berezko gaia baita. Politikariontzat, hain zuzen ere, erronka handia da mugikortasunaren arloko ezaugarri zehatzak dituen udalerria edukitzea eta bertako kaleak atseginak, erosoak eta seguruak izatea.” adierazi du Ager Izagirre, Mungiako Alkatea eta Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak.
Izagirrek azaldu du beti ez dela erraza borondate guztiak bateratzea baina “azkenean, kaleak gure aurkezpen-txartela direla esan daiteke, hau da, gure ezaugarri bereizgarria. Inolako zalantzarik gabe, daukagun onena eman behar dugu herritarren aurreikuspenei erantzun ahal izateko.“
Informazio gehiago IREKIA
http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29824-consejera-seguridad-inaugura-jornada-sobre-seguridad-vial-movilidad-segura-ambito-urbano?track=1
http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/29824-consejera-seguridad-inaugura-jornada-sobre-seguridad-vial-movilidad-segura-ambito-urbano?track=1
2015(e)ko azaroaren 30a. Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu den testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Erakunde hauen guztien Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala gaur aurkeztu dena izango da.
Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua. Erakunde hauetako ordezkariek adierazpenaren zati bana irakurri dute gaur goizean. Ordezkari hauek irakurri dute testua:
- Eusko Jaurlaritzaren izenean: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
- Arabako Foru Aldundiaren izenean: Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura saileko foru diputatua.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia.
- Bilboko Udalaren izenean: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
- Donostiako Udalaren izenean: Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria.
- Gasteizko Udalaren izenean: Iñaki Prusilla, Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia.
- EUDEL-en izenean: Mikel Pagola, Urnietako Alkatea eta EUDEL-en euskara arduraduna Batzorde eragilean.
Aurtengo adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu.
- Yo soy (Pasaia) eta 40 golpe (Berriatua) izan dira kategoria bakoitzeko lan irabazleak.
- Jabekuntza eta emakumeen batasuna, mikromatxismoen identifikazioa, gizarteratze ezberdindua eta maitasun erromantikoa bezalako elementuak oso presente egon dira aurkeztutako eta saritutako lan askotan.
- Sariak Beldur Barik Topaketan banatu dira, Amurrioko Antzokian.
Pasaiatik bidalitako “Yo soy” lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta “40 golpe”, Berriatuatik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 a 26 años). “Yo soy” Priscila Samanta Black Txoni, Sonia Tejera Danger dancer, Joselyn Valencia Sua Girl, Sara Santana Kactusha, Jessica de Sousa La Ruina eta Daniela Alejandra maia Da Silva La Kapri dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiaren iritziz, bideoklip honek kultur aniztasuna, gorputz aniztasuna, kolonialismoa, klasismoa, arrazakeria, gordofobia, indarkeri fina eta mikormatxismoei buruzko mezu feminista bat heleraztea lortu du. Horretarako, reggaeton-a erabili dute, orainarte matxistatzat hartua den genero bat berradieraziz. “40 golpe” lanaren egileak, Leire Bereikuak ere, 500 euroko saria eraman du. Epaimahaiaren arabera, lan honek mota askoriko indarkeriak agerian jartzen ditu, indarkeria fisikora mugatu barik. Lan honek indarkeria sexistaren irudikapen guzti hauek batu egin ditu: mikromatxismoen identifikazioa, emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokituz eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen banaketa, eraso sexistak, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezla, musika eta kirolean matxismoaren identifikazioa. Amaiera emanez mobilizazio feministara dei egiten duen mezu jabetu batekin.
Lehen kategoriako aipamen berezia Basauriko “Hau ez da bakarrik jolas bat” bideoari eman zaio, Ane Cenecorta egileari. Epaimahaiak erabaki du lan honi sari hau ematea indarkeria sexistarekin amaitzeko hezkuntzan jartzen duelako garrantzia, eta baita baloreen transmisioan. Lan honek 300 euroko saria jaso du.
Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia bi lanen artean banatzea erabaki du. Lan hauek Donostiako “Yo soy preciosa” eta Iurretako “Sin ti soy yo” dira. Lan bakoitzak 150 euroko saria eramango du. “Yo soy preciosa” lanaren egileak Ainhoa Bakaikoa, Idoia Machimbarrena, Elena Otegi, Leire Zabala, Alejandra Sanz eta Elena Gorbea dira. Epamahaiak Down sindromea duten neska talde baten hausnarketak nork bere ezagutza, gorputz, plazer eta sexualitatearen desioaren inguruko hausnarketak isladatzen duen lan honek Beldur Barik Jarrera agertzen du, mezu jabetu bat erabiltzen dutelako eta momentu oro emakumeen arteko elkartasuna ikusi dezakegulako. Bigarren aipamen berezia “Sin ti soy yo” lanarentzat da, Ester Ferré García eta Judit Ferré García dira lan honen egileak. Amaral taldearen “Sin ti no soy nada” kanta ezaguna erabiliz, buelta eman diote maitasun erromantikoaren himno nagusienetariko bateri, printzesa eta printzipe urdinen estereotipoak apurtuz eta ozen oihukatuz “Sin ti soy yo” .