Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Euskadiko udalei jakinarazten zaie EUDELek parte hartu zuela asteazkenean, irailak 9, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen sustaturiko erakunde arteko mahaian, xede izanik pertsona errefuxiatuen krisiari elkar hartuta ekitea.

Bileran Eusko Jaurlaritzako, hiru foru aldundietako, EUDELeko  eta hiru hiriburuetako ordezkariak  egon ziren, eta bertan adostu zen Ekintza Batzordea sortzea. Horren helburua da pertsona errefuxiatuak hartzeari begira egin beharreko ekintzak antolatu eta koordinatzea, bai halaber hasiera-hasieratik arreta arin eta eraginkorra eskaini ahal izatea, izan litzaketen beharrizanen araberakoa.

Berehalako hurrengo urratsa da gaur arratsalderako bilera, non aipatutako ekintza-batzordea Gobernuz Kanpoko Erakundeekin bilduko den.

Elkarte honetatik unean uneko informazioa emango zaie udalei, argi jakin dezaten zein diren euskal ekintza-estrategian artikulatzen diren erantzunak, esparru honetako udal jarduerak behar bezala koordinatu daitezen.

2015eko urriaren 6 eta 7an, Klima aldaketari eta itsasbazterrari buruzko mugaz gaindiko UHINAK Biltzarra (Ramón Iribarrenen Oroimenezkoa) delakoaren lehenengo edizioa egingo da Irungo Ficoban.

Biltzarra Ficoba Fundazioak antolatu du, AZTI Tecnaliaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren eta Sud-Pays Basque Aglomerazioaren (Frantzia) babesarekin.

Biltzar honen helburua da, klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko asmoz, itsasbazterra defendatu eta babesteko beharrezko neurriak hartzeko ekintzen eta konponbideen berri izatea, bai eta itsasbazterra kudeatzen eta mantentzen laguntzea eta horren inguruko esperientziak ezagutzea eta praktika onak ikastea ere, Akitania-Euskadi mugaz gaindiko ikuspuntutik. Biltzarrak 20 hitzalditik gora izango ditu, hizlari espezializatuen eskutik.

Kontsultatu Biltzarraren egitaraua eta izena emateko baldintzak, ondorengo esteka honetan:

www.uhinak.com

Beldur Barik programaren aurkezpena eta BB ekintzari buruzko aholkularitza udalerri txikiei:

Hiru ordu t´erdiko saio baten bidez, BBeko Idazkaritza Teknikoak interesa duten udalei programa azalduko die, baita prozesu horretarako aholkularitza eskaini ere bai. Hau izango da saioaren gai zerrenda:

  • 1. Programaren aurkezpen instituzionala
  • 2. BB aholkularitza zerbitzua eta bere lan-tresnak
  • 3. Bigarren lan saioan eskainiko diren lan-tresnen aurkezpena
  • 4. Zalantzak eta galderak
  • Ondoren prestakuntza saio bat gauzatuko da, zeinetan BB programak udalerri txikientzako eskaintzen duen ekintza landuko den:

    BB Jarrera Zine-Foruma. Ekintza honen bidez aurreko edizioetako BB lehiaketetan aurkeztutako film laburrak aukeratzen dira, zeinetan diskriminazio eta indarkeria egoera ezberdinak azaltzen diren, eta horiei aurre egiteko estrategia eta erantzunak ere bai. Aukeraketa honetaz gain, udalei gidoi bat eskainiko zaie, non zenbait jarraibide erraz eta argi azalduko diren, eztabaida eta hausnarketa prozesuak sustatze aldera.

    Prestakuntza honek bi orduko iraupena izango du eta bertan ondorengo alderdiak landuko dira:

  • 1. Gazteen artean indarkeria sexistaren prebentzioa nola jorratu: BB Jarrera Filosofia vs. Indarkeria sexistaren inguruko begirada estereotipatuak.
  • 2. BB ekintza dinamizatzeko trebakuntza.
  • 3. Prebentzioa lantzeko beste BB tresna batzuk: web orrialdea eta sare sozialak, buletinak…
  • Bostgarren saioa: “Toki Gobernantza egokia: Berdintasuna, etika publikoa, gardentasuna eta hiritarren partaidetza”

  • Joxerramon Bengoetxea Caballero. Irakaslea. EHU/ UPV.
  • Virginia Senosiain Ortega. Irakaslea. EHU/ UPV.
  • Jone Miren Hernández García. Irakaslea. EHU/ UPV.
  • Antolatzaileak: EUDEL-IVAP. — MATRIKULA EPEA: urriak 2.

    —-

    Informazio gehiago:

    www.eudel.eus/destacados/formacionpolitica

    Laugarren saioa:

    “Komunikazio politikoa”. Itziar García Carretero. Komunikazioan aholkularitza.

    “Negoziazio-teknikak”. Idoia Irizar Asurabarrena. Aholkularia. LKS.

    Antolatzaileak: EUDEL-IVAP. — MATRIKULA EPEA: urriak 2.

    —-

    Informazio gehiago:

    www.eudel.eus/destacados/formacionpolitica

    Hirugarren saioa: “Kudeaketa aurreratuaren ereduak”

    “Kudeaketa aurreratuaren ereduak”

  • Edurne Ramon Olano. Antolaketako teknikaria. HHABHZ. EJ-GV.
  • Iñigo Bilbao Oleaga. Kalitate arduraduna. Getxoko Udala.
  • “Ildo horretan egin daitezkeen urrats batzuk: Izapideen eskuliburua eta HAZ”

  • Euskal udalen esperientzia.
  • Antolatzaileak: EUDEL-IVAP. — MATRIKULA EPEA: urriak 2.

    —-

    Informazio gehiago:

    www.eudel.eus/destacados/formacionpolitica

    Bigarren saioa: “Udal jasangarriak. Kudeaketa ekonomikofinantzarioa”

    Agustin Erkizia Olaizola. Kanpo Harremanetarako zuzendaria. EHU/ UPV.

    Antolatzaileak: EUDEL-IVAP. — MATRIKULA EPEA: urriak 2.

    —-

    Informazio gehiago:

    www.eudel.eus/destacados/formacionpolitica

    Lehenengo saioa: “Oinarrizko gaitasunak, udaletan eginkizun politikoa garatzeko lagungarri”

    Joxerramon Bengoetxea Caballero. Irakaslea. EHU/ UPV.

    Antolatzaileak: EUDEL-IVAP. — MATRIKULA EPEA: urriak 2.

    —-

    Informazio gehiago:

    www.eudel.eus/destacados/formacionpolitica