4. SAIOA: «Giza-baliabideen kudeaketa, aurrekontuei eutsi behar zaienean».
Hizlaria: Jose Vicente Cortés. Udalerriei Giza Baliabideetan laguntza emateko arduraduna. Valentziako Aldundia.
—————
4. SAIOA: «Giza-baliabideen kudeaketa, aurrekontuei eutsi behar zaienean».
Hizlaria: Jose Vicente Cortés. Udalerriei Giza Baliabideetan laguntza emateko arduraduna. Valentziako Aldundia.
—————
3. SAIOA: «Kudeaketa aurreratua. ereduak eta esperientziak».
Hizlaria:
—————
2. SAIOA: «Tokiko gobernantza egokia: etika, gardentasuna, parte-hartzea eta elkarlana udaletan».
Hizlaria: Rafael Jimenez. Katedraduna. Pompeu Fabra Unibertsitatea.
—————
1. SAIOA: «Arau-esparru berria, instituzionala eta testuingurukoa,non gaitasun nazionaleko funtzionarioek beren zereginak gauzatuko baitituzte Euskadiko udaletan. Mugak eta erronkak».
Hizlaria: Jesus Colás. Zaragozako Diputazioko ofizial nagusia.
—————
Beldur Barik programak 2015 urte honetan hurrengo ekimena martxan jarri du: Beldur Barik Guneak: Eraso sexisten aurkako 2015ko kanpaina. Kanpaina honen helburua festa eta aisialdi esparruetan indarkeria sexista saihestea da, eta 2009an jaio eta Emakunde eta Eudelek bultzatutako indarkeria sexista sahiesteko urteroko programa baten barruan kokatzen da, Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen esparruan. Gaur egun, Emakunderen bultzada eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta EUDELen babesa eta finantzaketarekin garatzen den programa da. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITBren laguntzaileak ditu.
Aurten, Beldur Barik ikusentzutezko lehiaketa (irailaren 11an hasiera emango zaiona) eta Beldur Barik Topaketarekin batera (Azaroaren 28an Amurrion ospatuko dena), berritasun bezala udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen da. Ekimen honen sorrera, jai eta aisialdi esparruetan zentratuta, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisua hartzeko beharrean dago, beti errespetuan, berdintasunean eta autonomia jokabide eta jarrerak bultzatuz. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea da.
Horretarako, jaietan gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da (erasoak saihesteko gida, pegatinak, txapak…), jai esparruetarako musika eta kuña iradokizunak, eta neska eta mutilentzako tailerrak. Sentsibilizazio eta jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean erramintak luzatzeko.
Bilbon, 2015eko uztailak 7. EUDELek Batzar Orokorrerako deia egiten die Euskal Udalen alkateei. Batzarra egingo da irailaren 16an, asteazkena, 10:00etatik aurrera, Durangon(Landako gunea), eta bertan euskal udalak egongo dira ordezkatuta eta, halaber, EUDELeko gobernu-organo gorenetako kideak aukeratuko dira: Batzorde Eragilea (udalen 15 ordezkarirekin, Elkarteburua barne) eta hiru Lurralde Batzordeak (9na ordezkarirekin).
Dei-egile ofiziala da 2011tik pasa den astera arte Euskal Udalen ordezkari gorenaren funtzioetan jardun dena, Ibone Bengoetxea, zeinak Elkarteburu izateari utziko dion, behin burututa bere izendapena, hots, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren foru diputatua (BAO 126 zk., 15/07/03).
Irungo Alkate eta EUDELeko Lehen Elkarteburuorde José Antonio Santano izango da jarduneko Elkarteburuaren zereginak bere gain hartuko dituena, harik eta irailean Batzorde Eragile berria osatzen den arte.
Eusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko zonaldeak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdiari buruzko agindua (Itsaspen programa). Laguntzak 2015-16 urteetan gauzatuko dira, eta 2,3 milioi euro bideratuko dira laguntza horietara.
Besteak beste, hauek finantzatzeko erabiliko dira laguntzak: oinarrizko zerbitzuen ezarpena, ondarearen zaintza, turismo ekimenak sortzea, enpresak modernizatzea, dibertsifikazio ekonomikoa eta autoenplegua. Horrela, legegintzaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lehentasunezkoak diren helburuetako bat lortzeko bidean aurrera egiten da, lehen sektorea modernizatu eta bizi kalitatea hobetzeko helburua lortzeko bidean, alegia.
Eskaerak egiteko epea uztailaren 27an amaituko da. Laguntza hauei buruzko informazio guztia hemen duzu eskuragarri:
Europak Euskadiko udalen esku utzi du berdintasunerako tokiko politiketako lidergoa
Bilbon, 2015eko ekainaren 26an. Europako Udalen eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) EUDELen esku utzi du bertako Berdintasuneko Lantaldeko presidentetza (Standing Committee for Equality). Hain zuzen ere, herrialde kideetako berdintasunerako tokiko politikak koordinatzen dituen organo gorena da.
Gaur egun, Galdakaoko alkatea, Ibon Uribe, EUDELeko Batzorde Eragileak dimentsio guztietako berdintasunerako daukan ordezkaria dela kontuan hartuta, lantaldeko presidentetza hartuko du bere ardurapean.
Gaur goizean, izendapena modu ofizialean jakinarazi da Munichen, CMRE-ko Zuzendaritza Batzordeak ekainaren 25ean eta 26an Alemaniako hiri horretako Komunitate Juduaren Zentro sinbolikoan egindako urteko bileran. Ibone Bengoetxea Europako tokiko gobernuetako emakume eta gizon liderren arteko goi mailako topaketara joan da, Euskadiko udalen ordezkari gisa.
Bengoetxeak Euskadiko maila askotako gobernantza-eredua balioetsi du, baita Europa mailako lanerako tresna gisa daukan ahalmena ere. “Emakume eta gizonen berdintasuna lehentasuna da garapen globalari begira. Aurrera egiten jarraitzeko, zenbait herrialdek partekatutako estrategiak eta aliantzak ere aplikatu beharko ditugu”.
Euskadi-Suedia
Hurrengo bi urteetan, 2017. urtearen amaierara arte, Euskadiko Udalen Elkarteak presidentetza izango du bere ardurapean, berdintasunaren arloan berarekin lankidetza-harreman ezin hobea daukan elkarte suediarrak lekukoa eman ostean. Europako Iparraldeko herrialdeak aurreratuenetakoak dira berdintasunaren arloan, eta Euskadiko udalek Europako Iparraldeko eredurantz begiratu dute betidanik.