Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELek 2015-2019 legealdi berriko alkate eta zinegotzien zerrenda argitaratu du  www.eudel.eus/herririkherri bere webgunean.

Era berean, Elkartea ‘Euskal Udalen Tokiko Direktorioa’ liburuaren edizio berria lantzen ari da, eta berorrek udalekin harremanetan jartzeko datu eguneratuak eskainiko ditu (web, posta elektronikoa, telefonoa, faxa, e.a.).

Laster argitalpen horrexeri buruzko informazio gehiago emango dugu.

Durangon, 2015eko ekainaren 22an. Durangoko Landakogunean, agintaldi berriko ia 300 alkate eta zinegotzi elkartu dira, Euskadiko Udalen Elkarteak deituta. Euskadiko Tokiko Gobernuen lehenengo topaketa izan da, EUDELen Batzar Eratzailearen aurretik. Hain zuzen ere, ziurrenik, Batzar Eratzailea uda ostean egingo da, Batzorde Eragile berria eta Lurralde Batzordeak aukeratzeko.

Euskadiko udalen ordezkariak tokiko gobernu berriak osatzen dituzten pertsona guztiei helarazi die EUDELek egiten duen lanaren gaineko babesa eta laguntza. Agintaldiaren hasieran, Udalbatzak berritu egiten dira, eta, beraz, garrantzi handiko unea da; hori horrela, EUDELen elkarteburuak beharrezkoak diren adostasunak eskatu ditu berriz ere, Udal Legea onartzeko; izan ere, arau horren bitartez, udalek “ziurtasun handiagoak izango dituzte eguneroko lanean”.

Jardunaldian, herri administrazioari eta udal politikari buruzko aditu batzuek ere hartu dute parte, eta azken lau legegintzaldi-urteei buruz duten ikuspegia eman dute. 2011-2015 denbora-tartean, Tokiko erakundeek araudi-aldaketa handiak izan dituzte: hortxe daude, esate baterako, Aurrekontu Egonkortasunerako eta Iraunkortasun Finantzariorako Legea, eta Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio Legea (tokiko erreforma); azken horri dagokionez, EAErako egin den moldaketan, efekturik sakonenak foru arauen bitartez leundu dira.

Bakoitzaren neurrira eskainitako prestakuntza

Urrian eta azaroan emango den Prestakuntza Programa berriaren bitartez, EUDELek zenbait tresna eskaini nahi dizkie hautetsi berriei, lagungarriak izango zaizkielakoan 2015-2019 agintaldiko gobernu-zereginen garapenean.

2015eko udazkeneko prestakuntza beharrei buruzko galde-sorta

Programa presentziala osatzeko, udal kudeaketarako material eta tresna praktikoak ere eskainiko dira, bai eta laguntzarako dokumentu birtualak ere.

Harrerako Gidaliburua: 2015-2019 Tokiko Politika berriaren ardatzak”

EUDELek argitaratutako Harrerako Gidaliburua udalbatza berrietako kideei dago zuzenduta, bai gobernu-lanetan daudenei zein oposiziokoei. Gidak agintaldi honetako tokiko politikaren ardatz estrategikoei buruzko oinarrizko kontzeptuak, informazio interesgarria eta gomendioak jasotzen ditu: iraunkortasun ekonomiko-finantzarioa eta eraginkortasuna, berrikuntza eta kudeaketa aurreratua, Gobernu ona, gardentasuna, parte-hartzea eta berdintasuna, besteak beste.

Gidaliburuko hasierako kapituluak lan politikorako funtsezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak sendotzen ditu; ezaugarri horien artean daude, esate baterako, lidergoa, komunikazioa eta negoziazioa. Era berean, antolakuntza-arloko beste gai batzuk ere jasotzen dira bertan; adibidez, pertsonen zuzendaritza edo politikaren eta kudeaketaren lerrokatzea.

*EUDELen Harrerako Gidaliburua 2015-2019: http://www.eudel.eus/web/docum/manualacogida/Harrera_eskuliburuaEUDEL2015_2019.pdf

 

Ikaskuntza, Komunitatea eta Tokiko Politika.

Ekainak 25, Osteguna. Kultur Leioan. 9.30etatik – 18.30ak arte.

Pertsona (eta bere ikaskuntza) zainduz, talde-hazkuntza (eta taldea) ekarriko dituzten harreman estiloak, egiturak eta jolas-arauak bilatuz osatu zen, orain dela bi urte HerriLaborategia: Komunitatea IkasIngurune gisan sustatu, esperientziak saretu eta norabide honetan jardungo duten politiken garapena laguntzeko.

Hartarako, antolaketak gonbidatzen gaitu Ekainaren 25eko Jardunaldira eta 26, 27 eta 28an izango dugun tailerrera.

JARDUNALDIA
Ekainak 25
Herritarregandik, enpresa mundutik, hezkuntzatik…Ikaskuntza eta Komunitatea, eta elkarrekin hazteko bide ezberdinak urratzen ari diren esperientziak eta ikuspuntuak.
IKASTAROA
Ekainak 26-28
HaurrenHiria proiektua eta komunitatea ikas ingurune gisa lantzeko oinarrizko kontzeptuak eta praktiken inguruan hausnartzeko tailerra izango dugu Francesco Tonucci, Antonella Prisco eta Solasgunerekin.

Lotura honetan irakur dezakezu informazio osoa, edo deitu zalantzarik gabe ezer argitu behar baduzu (94.4209488 Innobasque).

Izen Ematea: evenbrite

Informazio gehiago: info@herrilaborategia.org // 94.4209488 (Innobasque)


Ekainaren 25eko Jardunaldiaren PROGRAMA

Hauxe da osotu dugun egitaraua (Lotura honetan eskuragarri):

9:30H – 12.00 Aurkezpena eta IKUSPUNTU ANITZAK:
Ongietorria Mari Carmen Urbieta (Leioako Udala)*

– Abusu Sarea (eskola eta auzo esperientzia)
– Bizitoki (eskola eredua eta komunitatea)
– Hirikilabs (makers eta herritarren ikaskuntza)
– Zerbikas (ikaskuntza eta zerbitzua)*
– Wikitoki (kolaborazio erlazioak eta praktikak)*

Laguntzailea: Gurutze Ezkurdia. Euskal Herriko Unibertsitatea.

12:00H. – 12:30H. Atsedena.

12:30H. – 14:00H. HITZALDIAK:

– Jara Rocha “Herri-tar antolaketa aukerak, ezagutza, ongizatea eta prokomuna” *
– Ponente por confirmar “Pertsona eta komunitateen hazkuntzarako harreman estilo berriak” *
Eta ondorengo ELKARRIZKETA

Laguntzailea: Eukene Fernandez. Solasgune.

14:00H. – 15:00H. Bazkalordua.

15:00H. – 17:00H. HERRIAK SARETZEN.

– Leioa (Herrigune IkasKomunitatea)
– Bergara (Elkarlana Sarean)
– Tolosa (Zeharkotasuna)
– Berriz (Eragileen koordinazioa)
– Arartekoa (Umeen Kontseilua)

Laguntzailea: Enrique Arce. Berritzegune Leioa.

17:00H. – 18:30H. HITZALDIAK:

– Jokin Bildarratz.  “Politika Komunitatearen zerbitzura”*
– Francesco Tonucci “Politika egin umeen begiradaz” *
Eta ondorengo ELKARRIZKETA

Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundia

18:30H. AMAIERA: Gotzon Bernaola (Innobasque)

* Gazteleraz. Jardunaldian euskeratik gaztelerara aldibereko itzulpena izango da.