Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, pasa den uztailaren 15ean egindako bileran, Erein, Leader eta Itsaspen programak onartu zituela,  helburua  lehen sektorea modernizatu eta bertako bizi kalitatea hobetzea izanik.  Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da datorren abuztuaren 22an, eta egun horretatik aurrera interesdunek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Eskabide orria zein gainerako informazioa www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean daude eskuragai.

Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:

A)   EREIN programa:

Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horrekin landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak  finantzatuko dira. Zehazki,  honako  hauekin  lotura duten  jarduerak  bultzatuko  dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzearekin, zerbitzu horiek  berritu  eta  garatzearekin, landa  inguruneetako ondarea babestu eta hobetzearekin, enpresak sortu,  handitu eta modernizatzearekin (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguarekin eta etxebizitzekin.

B)  LEADER programa:

Programarako 4 milioi euro baino pixka bat gehiago daude.

Laguntza horiekin asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko, gune  horietako  enplegu  aukerak  sustatuta eta  bertako  biztanleen  bizi kalitatea hobetuko duten  ekipamenduak  eta zerbitzuak areagotuta.

C)  ITSASPEN:

Programarako 2.300.000 euro daude. Laguntza programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneen sustapena eta garapena bultzatzea, bertan bizi direnen bizi kalitatea eta oinarrizko zerbitzuak hobetuta eta kostaldeko herriak biziberritzen eta berritzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen eta garatzen lagunduta

2013-2015 aldian zenbait udalek parte hartu duten banakako laguntza emateko programa batean – urtebeteko iraupena duena-, xedea delarik beraien udalerrietan Herritarren Arretarako Zerbitzua diseinatzea, ezartzea eta garatzea.

Gaur arte, programaren bi deialdi egin dira: lehena, 5 udal parte-hartzaile eta 5 laguntzaile zituen talde pilotua (2013ko ek. – 2014ko ir.); bigarrena, duela gutxikoa, 6 parte-hartzaile berrirekin eta laguntzaile kopuru bera (2014ko ap. – 2015eko ots.).

Balorazioa. Ikus-entzunezko erreportajea

Beste udal batzuei zerbitzu mota hauen abantailen berri emateko asmoz, azken hilabetekotan ikus-entzunezko erreportajea burutu da lehenbiziko talde pilotuan parte hartu duten udalekin: Arrigorriaga, Ermua, Irun, Urnieta eta Zalla.

Udal hauek HAZ “aurreko eta osteko egoeraz” mintzo dira, zerbitzua ezarri zutenetik denbora joan denez gero eta orain garapenari lotutako hobekuntzetan sartuta daudelarik.

Banakako bideoen bitartez, udal bakoitzean bizi izandako abiltzen da, baita prozesuari berari buruzko balorazioa. Hori guztia zuzen-zuzen kontatzen dute bertako arduradun politiko eta teknikoek eta zerbitzuaren erabiltzaile diren herritarrek.

2011-2015 Ekintza Planean, EUDELek bere jarduneko lehentasuntzat hartu zuen Herritarren Arretarako Zerbitzua bultzatzea. Hala, esparru hori lan-ildo bihurtu da Eusko Jaurlaritzarekin egindako hurrengo Berrikuntza Hitzarmenetan (TBA-Tokiko Berrikuntza Agenda) eta EUDEL-IVAP arteko 2014ko Prestakuntza eta Laguntza Planean.