Zehatz-mehatz, ikasturte berriarekin batera udalok gonbidatu nahi ditugu 5.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako udalerriei zuzendutako jarduera-programa berri honetan parte hartzera.
Honako proposamen hau, *“Araba-Álava Berdinbidean” berdintasun arloan udalerri txikientzako aholkularitza espezifikoko zerbitzuaren barruan dago, Arabako Foru Aldundia, Emakunde eta EUDELen herri-erakundeen arteko lankidetzaren ondorioz sortutakoa.
Programa honetan eskaintzen diren jarduera guztiak doakoak dira.
Horietariko edozeinetan parte hartu ahal izateko, irailaren 17a baino lehen eskabidea aurkeztu behar da, mezu elektronikoz hurrengo helbide honetara bidalita:
Eskaerak lehenesteko, besteak beste, eskabidearen data kontuan hartuko da.
Erantsitako dokumentuan jardueren eskaintzari buruzko informazio zehatzagoa agertzen da: jarduera-ildoen azalpena; jarduera-motak; eta parte hartzeko betekizun zein tramiteak.
Informazio gehiago:
Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuari buruzko entzunaldia dela eta, EUDELeko Batzorde Eragileak uztailean egindako azken bileran erantsitako dokumentuan agertzen diren alegazioak onartzea adostu zuen. Alegazio horiek Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailera igorri ditugu.
Gainera, honako estekan ere kontsultatu daitezke.
EHAAn argitaratzeko aurreikusitako data: abuztuak 25.
Deialdiaren helburua: Diruz lagundu daitezkeen 3 ildoren bitartez, 2014ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei emango zaizkien laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak ezartzea:
-. Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak.
-. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak.
-. Enpresa-jarduera finkatzeko laguntzak.
Baliabide ekonomikoak: 1.500.000 € guztira.
Erakunde laguntzaileak: Enplegurako Eskualde Planak egiteko eta betearazteko laguntzen deialdian parte hartu duten udalerriek, udalerri taldeek, mankomunitateek, koadrilek nahiz horiei lotutako edo horien menpeko erakundeek izango dute pertsona onuradunei laguntza eta/edo aholkularitza (enpresa-ideia eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea) emateko ardura.
Herri Administrazio eta Justizia Sailak erabaki du Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuaren entzunaldiko izapidearen epea 2014ko uztailaren 1ean Eudelera bidalitako idazkian emandako epearen erdian luzatzea, hau da 10 egun gehiago ematea.
Honekin batera, epea luzatu dela jakinarazten duen Sailaren jakinarazpena bidaltzen dugu.