Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuari buruzko entzunaldia dela eta, EUDELeko Batzorde Eragileak uztailean egindako azken bileran erantsitako dokumentuan agertzen diren alegazioak onartzea adostu zuen. Alegazio horiek Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailera igorri ditugu.
EHAAn argitaratzeko aurreikusitako data: abuztuak 25.
Deialdiaren helburua: Diruz lagundu daitezkeen 3 ildoren bitartez, 2014ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei emango zaizkien laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak ezartzea:
-. Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak.
-. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak.
-. Enpresa-jarduera finkatzeko laguntzak.
Baliabide ekonomikoak: 1.500.000 € guztira.
Erakunde laguntzaileak: Enplegurako Eskualde Planak egiteko eta betearazteko laguntzen deialdian parte hartu duten udalerriek, udalerri taldeek, mankomunitateek, koadrilek nahiz horiei lotutako edo horien menpeko erakundeek izango dute pertsona onuradunei laguntza eta/edo aholkularitza (enpresa-ideia eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea) emateko ardura.
Herri Administrazio eta Justizia Sailak erabaki du Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuaren entzunaldiko izapidearen epea 2014ko uztailaren 1ean Eudelera bidalitako idazkian emandako epearen erdian luzatzea, hau da 10 egun gehiago ematea.
Honekin batera, epea luzatu dela jakinarazten duen Sailaren jakinarazpena bidaltzen dugu.
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, pasa den uztailaren 15ean egindako bileran, Erein, Leader eta Itsaspen programak onartu zituela, helburua lehen sektorea modernizatu eta bertako bizi kalitatea hobetzea izanik. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da datorren abuztuaren 22an, eta egun horretatik aurrera interesdunek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.
Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:
A) EREIN programa:
Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horrekin landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak finantzatuko dira. Zehazki, honako hauekin lotura duten jarduerak bultzatuko dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzearekin, zerbitzu horiek berritu eta garatzearekin, landa inguruneetako ondarea babestu eta hobetzearekin, enpresak sortu, handitu eta modernizatzearekin (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguarekin eta etxebizitzekin.
B) LEADER programa:
Programarako 4 milioi euro baino pixka bat gehiago daude.
Laguntza horiekin asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko, gune horietako enplegu aukerak sustatuta eta bertako biztanleen bizi kalitatea hobetuko duten ekipamenduak eta zerbitzuak areagotuta.
C) ITSASPEN:
Programarako 2.300.000 euro daude. Laguntza programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneen sustapena eta garapena bultzatzea, bertan bizi direnen bizi kalitatea eta oinarrizko zerbitzuak hobetuta eta kostaldeko herriak biziberritzen eta berritzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen eta garatzen lagunduta