EUDELek eta IVAPek prestakuntza eta laguntza pertsonalizaturako plana prestatu dute, oraindik hala egin ez duten euskal udalek haien prozedurak berrikusten, arrazionalizatzen eta sinplifikatzen hasi daitezen, eragozpenak eta behar ez diren itxaronaldiak ekiditeko eta karga administratiboak murrizteko dokumentu batean bilduta.
Hori guzti hori, herritarrei eskainitako zerbitzuetan kalitatezko kudeaketa eraginkorragoa lortzeko.
Prozesu honen xedea, prozeduren kudeaketan Administrazio Elektronikorako urratsa egiten laguntzea da.
Eskabideak: apirilak 4 baino lehen
Programan parte hartzeko interesa duten udalek apirilaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dute eskabidea, hurrengo helbide elektronikoen bidez:
EUDELeko arduraduna: Esther Ibarluzea ibarlucea.e@eudel.net
IVAPeko arduraduna: Miriam Berasategi miriam-berasategi@ivap.es
** Eskaerak sartzen diren ordenaren arabera onartuko dira.
Euskal udaletarako Planaren Fitxa
Iraupena: 2014ko apirila – 2015eko otsaila
Garapen eta jarraipena: 10 hilabete
Nori zuzendua: arduradun politikoak eta teknikariak.
Matrikula: 1.000 euro
Gainbegiratze eta koordinazioa: EUDEL-IVAP
Helburua: arduradun politiko eta teknikoei asistentzia eta laguntza, Prozedura Administratiboen Udal Eskuliburuaren diseinatu, garatu eta ezartzeko prozesua burutzeko. Prozesuaren ebaluazioa.
Metodologia: bertaratutako saioak eta online laguntza (Moodle plataforma). Udalek TBAk (Toki Berrikuntzako Agendak) sortutako metodologiarekin lan egingo dute.
Iñaki Azkuna Urreta
1943 – 2014
Bilboko Alkatea
EUDELek bere atsekabea adierazten du, eta bat egiten du Iñaki Azkunaren heriotzak eragindako saminarekin. Era berean, doluminak helarazten dizkie haren familiari eta lagunei, Udal Korporazio guztiari, eta Bilboko Udalean izan dituen laguntzaile guztiei. Bereziki, EUDELek animo eta elkartasunezko besarkada handia eman nahi die bilbotar guztiei, atzo arratsaldean Alkate handi bat galdu baitzuten. Euskal udalgintza atsekabetuta dago bete-betean bere hiriaren alde lanean aritu den herri-zerbitzari eta lagun handi baten galeragatik.
