Jardunaldia urtarrilaren 10ean ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko toki erakundeetako 500 lagun baino gehiago bertaratu ziren.
Diputatuen Kongresuan abenduaren 19an onartu ondoren, eta urte amaieran BOEn argitaratu ostean, 2014an sartu da indarrean Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea. Legearen eragin nagusien gaineko lehenengo hurbilketa egiteko asmoz, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea zabalkunderako jardunaldi bat ospatu zuen, bereziki hiru lurraldeetako udal, mankomunitate, kuadrilla eta partzuergoetako teknikariei zuzenduta. Saioan alkateak eta udal zinegotziak ere izan ziren, bai eta Euskadiko beste instituzio batzuetako langileak ere.
Jardunaldia 09:30ean hasi zen Eudelen elkarteburu Ibone Bengoetxearen hitzaldiarekin, eta Luciano Parejo, Francisco Velasco eta Rafael Jiménez katedradunen txostenekin jarraitu zuen; arau berriaren ardatz nagusiak izan zituzten hizpide, bai eta euskal esparruan izango dituen ondorioak ere.
Testua: 27/2013 Legea, abenduak 27, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea.
Izaera orokorreko lehenengo zabalkundearen ondoren (behin betiko testua onartu eta berehala), Elkarteak Lege berriaren azterketa juridiko zehatza egingo du, Euskadiko tokiko erakundeen jarduera-eremuetako bakoitzean izango dituen ondorioak aztertzeko.
Aurrekariak
Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak egindako lehenengo iragarpenetik, 2012ko uztailetik hain zuzen ere, 2014an indarrean sartu den arte, urte eta erdi iraun du Tokiko Administrazioa erreformatzeko arau berria izapidetzeko prozesuak. Halaber, edukiaren azterketa ere konplexua izan da; izan ere, hainbat eta hainbat zirriborro egin dira, eta, azkenean, testuan funtsezko aldaketak izan dira.
Euskadiko Udalen Elkartea 2012ko maiatzean egindako Batzarretik aritu izan da Lege honen azterketan eta jarraipenean lan egiten, proiektu legegilearen iragarpen ofiziala baino hilabete lehenagotik. Izapidetze epean, Eudelek hainbat lan-batzorde antolatu ditu udaletako teknikari eta politikariekin, eta, ondoren, balorazioak eskumena duten erakunde guztiei bidali dizkie: Euskadiko tokiko erakundeei, Eusko Jaurlaritzari, hiru lurraldeetako Foru Aldundiei, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioari, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioari (FEMP) eta Kongresuko nahiz Senatuko talde politikoei.
Informazio gehiago: www.eudel.net
Tailerra: Gardentasuna eta Datu pertsonalen babesa. Martxoak 7, Bilbon
EUDELek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB/AVPD) “Gardentasuna eta Datu pertsonalen Babesa” izenburupean hitzaldia antolatu dute. Hitzordua Bilbon izango da, hurrengo ostiralean, martxoaren 7an, goizeko 11:00etan, EUDEL Bilbon (Ertzilla, 13).
Doako izen-ematea
Data: 2014ko martxoaren 7a
Hitzordua: 11.00-12.30.
Eudel Bilbao
(Ekitaldi Aretoa. Ertzilla, 13)
Mesedez, baieztatu etorriko zareten:
udaltransparencia@eudel.net
(Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea)
Hartzaileak: tailer hau politikari zein teknikariei zuzenduta dago.
Hizlariak: Iñaki Pariente, DBEB/AVPDko Zuzendaria eta Roman Intxaurtieta, DBEB/AVPDko Abokatu Instruktore Ikuskatzailea.
Edukiak:
- Gardentasunari, Informazio Publikoa Erabiltzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea indarrean hasteak Udalentzat dakartzan ondorioak eta horrek datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekin daukan lotura.
- Legeen artean egon litekeen talka eta interpretatzeko zailtasunak
EUDELek “Gardentasunaren hobekuntza udal txiki eta ertainetan” gaiari buruzko lan-tailerra antolatu du. Tailerra Bilbon izango da, otsailaren 27an (osteguna), 09:00etatik 11:00etara, EUDELeko Areto Teknikoan (Zabalgune plaza 5).
Parte-hartzaileak: tailerra Alonsotegi, Güeñes, Mungia, Ugao-Miraballes eta Zamudioko udaletako politikariei eta teknikariei dago zuzenduta.
Helburuak:
- Norberaren udalean gardentasun praktikak ezartzeko orduan Sareko udal txikiak aurkitzen ari diren oztopoak identifikatzea.
- Balizko irtenbideak proposatzea, udal gardentasunean pixkanaka aurrera egiteko.
Aztertuko diren gaiak:
1. PARTE HARTZEN ARI DIREN UDALAK ZEIN EGOERATAN DAUDEN ETA GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO ZEIN ZAILTASUN DITUZTEN ZEHAZTEA.
Azterketa esparruak:
- Sentsibilizazio politiko-teknikoa.
- Araudi aplikagarriaren ezagutza (Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berria).
- Gardentasun estrategia.
- Gardentasunaren kudeaketa: antolaketa eta baliabideak.
- Gardentasunerako tresnak (udal webgunea, informaziorako eta komunikaziorako bideak, etab.).
2. GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO LEHENENGO URRATSAK/IRTENBIDEAK ZEINTZUK DIREN ZIRRIBORRATZEA.
- Gardentasunari buruzko diagnostikoa egitea.
- Jarraituko den estrategiara hurbiltzea.
- Lehentasuneko ekintza-esparruak zehaztea.
- Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berriarekin bat etorriz, inplementatu beharreko gutxieneko ekintzak eta epeak zehaztea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarian argitaratu da 14/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.
Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomia Estatutuaren 10.38 artikuluan aurreikusitako eskumena baliatuz onartu zenak, 5.d) eta 20.1 artikuluetan, eskumena ematen dio Jaurlaritzari jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko, betiere, ikuskizun edo jarduera motak, garaia edo urtaroa eta lanegun, jai-bezpera eta jaiegun arteko bereizketa kontuan hartuta.
Eskumen hori baliatuz, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua onartu zen, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk EAEren eremuan ezartzen zituena. Dekretu hori uztailaren 28ko 210/1998 Dekretuak eta martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuak aldatu zuten.
Dekretu hori tresna eraginkorra izan da jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lokalen ordutegiak arautzeko, baina martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuaren bidez egindako aldaketa aplikatu izanak erakutsi du ezen, beharrezkoa dela udalek ordutegia luzatzeko dituzten mekanismoak eraginkortasun handiagoz hornitzea.
Ildo horretatik, batetik, bertan behera uzten da udalek onartu beharreko urteko egutegia, eta malgutasun handiagoa ezartzen da, betiere, ordutegi bereziak baimentzeko bertan ezartzen diren mugen barruan; eta, bestetik, murriztu egiten da eskumena duen udal-agintaritzak interesdunak eskatutako ordutegi-luzapena ebazteko duen epea.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Dekretu hau indarrean jarri aurretik Udalek onetsita zituzten ordutegi bereziko egunen urteko egutegiak ez dira, inola ere, hurrengo ekitaldietara luzatuko. Beraz, baimenduak izan ziren urte naturalean soilik izango dituzte ondorioak.
Link EHAA:
http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/02/1400797e.shtml
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren X. urteurrena ospatzeko jardunaldia
Data: 2014ko otsailaren 24a
Antolatzailea: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
Lekua: Eusko Legebiltzarra (Tomas Moro Aretoa)
Deskribapena:
Lehena, oraina eta geroa da DBEBren X. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien leloa.
Eusko Legebiltzarrak 2004ko otsailaren 25ean onartu zuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeko 2/2004 Legea, eta gai hori arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan. Harrez gero, erakunde hau lanean ari da gure autonomia erkidegoko administrazioek —tokikoek, lurralde historikoetakoek eta autonomia mailakoek— legea zorrotz bete dezaten. Hori lortu bada, Agentziaren eta erakunde guzti horien arteko elkar lanerako jarrerari esker izan da, horri zor baitzaio “datuen babesa” bezalako elementua erakunde horien funtzionamenduan txertatzea.
12.45 – SARI BANAKETAREN EKITALDIA
*DBEB-REN SARIA datu pertsonalak babesteko esparruan, legezko eskakizunez haratago ere, jardunbide onak erabili dituenORGANIZAZIOARI:EUDEL “JARDUNBIDE EGOKIEN ESKULIBURUA”
Aktiboen balioen narriaduraren inguruko urteroko kontuen memorian jaso beharreko erregistro eta balorazio arauei eta informazioari buruzko 2013ko irailaren 18ko Ebazpen berria, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuarena (ICAC).
Jardunaldia FIASEP Fundazioak (Sektore Publikoaren Gardentasunerako Ikuskaritza) eta Betean Auditoría antolatu dute, EUDELen lankidetzarekin.
Norentzat: Euskadiko tokiko erakunde, udal sozietate, gainbegiratu eta kontrolatzeko erakunde publiko, eta kontu-ikuskaritzentzat.
Hizlaria: Montserrat Rubio Berezo and.
Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuko (ICAC) Normalizazio eta Kontularitza Teknikoaren Ataleko burua
Eguna eta ordutegia:ikastaroa, 4 eskola ordukoa.
Osteguna, martxoak 27: 10:30tik 15:00etara
Lekua: EUDEL Bilbao (Ertzilla kalea 13)
Inskripzioa, FIASEPen bitartez
Edizio honetako gai bakarra Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea (LRSAL) da.
Martxoaren 21ean Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegiaren 8. Edizioa hasiko da. Euskadiko udal erakundeetako Idazkaritzako eta Aholkularitza Juridikoko langileei zuzenduta dago.
Zortzigarren edizio honetako gai bakarra Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea (LRSAL) da.
EUDELek IVAPekin batera antolatu du honako Mintegia eta programa honetan hiru lurralde historikoetako Foru Aldundiek parte hartu dute.
2014ko egitaraua
Gai bakarreko bost saio egongo dira. Guztira 20 ordu. Saio bakoitzak hurrengo alderdiak ditu:
- Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik,
- Eztabaida panelak, tokiko gobernuen arau berritasunei, esperientziei eta praktika onei buruzkoak.
- “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia” arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berritasunak aztertzeko espazioa.
*Aldizkari Digitala barne dago: jurisprudentzia, arau-aipamen eta intereseko bibliografiarekin.
Bost saio (20 ordu): martxoak 21, maiatzak 16, ekainak 13, urriak 3, azaroak 21.
Ordua: 9:30etik 13:30era
Lekua: EUDEL Bilbao Zabalgune plaza, 5 (48009 Bilbao)
Matrikula: 200 euro
Ordua: 9:30etik 13:30era
Lekua: EUDEL Bilbao Zabalgune plaza, 5 (48009 Bilbao)
Matrikula: 200 euro
* Izen-ematea: martxoaren 14a baino lehen. Formularioa bete
