Eudel

Author

eudel

Azken berriak

“Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurrean jarduteko gomendioak” dokumentua, Berdinsareko Indarkeriaren Batzorde Teknikoak prestatu du, eta ondoren EUDELeko Berdintasuneko Politika Batzordeak eta Batzorde Eragileak onartu du.

Dokumentu hau udalen eskaeraren ondorio da, emakumeen aurkako indarkeria ematen denean, haren ondorio diren eraso eta erailketen aurrean jarduteko gomendioak edukitzeko.

Gomendioak deskargatu

Gomendio hauek ordezkari politikoek ardatz gisa hartzeko prestatu dira, hurrengo egoeretan kontuan hartu behar diren irizpideak argituta:

  1. langile politikoen jendaurreko adierazpenak,
  2. hedabideekiko harremanak eta emakumeen aurkako indarkeriako kasuen berri ematea,
  3.  biktimarekiko eta haien ingurunearekiko harreman zuzena,
  4. gaitzesteko mobilizazioen deialdiak.
** Aurreikusita dago udal ordezkari politikoentzat gomendioak praktikan jartzen laguntzeko tailerra laster egitea. Bertan parte hartzeko interesa duten pertsonak hurrengo kontaktuan eskatu dezakete:

Informazio edo zalantzetarako EUDELeko Berdintasun Sailarekin jarri harremanetan. Arduradun teknikoa: Mireia Espiau; e-posta: espiau.m@eudel.net, Tel. 94 423 15 00.

Informazio gehiago: www.eudel.net

Zirkular honen bitartez, jarraipena ematen zaio EUDELen Arabako Lurralde Batzordeak hartutako erabakiari. Aipatutako erabakiaren bidez, Arabako udalei hainbat ekintza-esparrutan eragin zuzena duten araudi berriei buruzko informazioa ematea adostu zen.

Zentzu horretan, EUDELek, Arabako Lurralde Batzordearen bitartez, modu aktiboan egin du lan Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Batzordean nahiz Batzar Nagusietan, tokiko interesak babesteko beharrezkoak diren akordioak lortu ahal izateko.

Ezagutzera emango diren arau-arloko berrikuntzak Batzar Nagusietan onartu dira.

1.- Subvenciones revocadas en el Plan Foral Obras y Servicios (PFOS) por importe de 12.014.791,24 €.
1- Obra eta Zerbitzuen Foru Planean (OZFP) atzera botatako diru-laguntzak, 12.014.791,24 €-ko zenbatekoan.

2011ko ekitaldian, Arabako Foru Aldundiak atzera bota zituen Obra eta Zerbitzuen Foru Planean tokiko erakundeei aldez aurretik emandako diru-laguntzen 71 espediente. Atzera botatako diru-laguntzen kopuruak 12 milioi euroak gainditzen zituen, eta Aldundiak bere aurrekontu orokorrean sartu zuen zenbateko hori.

EUDELek beti defendatu izan du funts horiek hitzartutako zergen udal partaidetzatik datozela, eta, beraz, tokiko erakundeenak direla ulertu beharko litzatekeela eta beraien artean banatu beharko liratekeela.
Ondorioz, Arabako Batzar Nagusiek tokiko erakundeei egindako aparteko ekarpenari buruzko azaroaren 27ko 34/2013 Foru Araua (I. eranskina) onartu dute; bertan jasotzen denez, 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetan, Arabako tokiko erakundeek, Vitoria-Gasteizko Udalak salbu, 3.003.697,81 euroko aparteko ekarpena jasoko dute urtero Arabako Foru Aldunditik.

2- Arabako Lurralde Historikoko katastro higiezinaren osaketa, kontserbazio, berrikuspen eta beste funtzio batzuen kostuaren banaketa.

1998tik, Arabako udalek katastro higiezina mantentzeko kostuaren %50 hartzen dute euren gain. Alabaina, Arabako Lurralde Historikoko katastro higiezinen osaketa, kontserbazioa, berrikuspena eta horren inguruko beste funtzio batzuk Foru Aldundiari dagozkio modu esklusiboan; beraz, EUDELek defendatu izan du kostua Arabako Foru Aldundiak hartu behar duela bere gain oso-osorik.

Hori dela-eta, martxoan, EUDELek Arabako Lurralde Batzordean hartutako akordioa bidali zien Batzar Nagusietako taldeei, Arabako Batzar Nagusietako lehendakariari eta ATAFLKen presidenteari (Arabako Toki Administrazioaren eta Finantzen Lurralde Kontseilua). Akordio horren bitartez, udalak Foru eskumenekoa den kostu baten kargu egitera derrigortzen dituen Xedapen arauemailea bertan behera uzteko eskaera egin zen, Arabako Batzar Nagusietan hasiera eman dakion arauaren aldaketaren
tramitazioari.

Aurreko lerroaldean aipatutako ekimenaren ondorioz, azaroaren 27ko 35/2013 Foru Araua (II. eranskina) onartu da Batzar Nagusietan. Foru Arau horrek udalak kostuaren ehuneko 50 beren gain hartzera behartzen dituen Ondasun higiezinen gaineko zergaren 42/1989 Foru Arauaren hirugarren xedapen gehigarria aldatzen du. Modu horretan, prestakuntza, kontserbazio, berrikuspen eta higiezinen katastroari lotutako bestelako funtzioen lanen kostuak Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu osorik 2017. urtetik aurrera. Data hori arte, aipatutako zenbatekoa Arabako Foru Aldundiak eta udalek ordainduko dute, honako ehunekoei jarraiki:

2014. urtea: ehuneko 70 Aldundiak – ehuneko 30 udalek
2015. urtea: ehuneko 80 Aldundiak – ehuneko 20 udalek
2016. urtea: ehuneko 90 Aldundiak – ehuneko 10 udalek
2017. urtea: ehuneko 100 Aldundiak.

3.- Opor Fiskalen banaketa (Estatuaren laguntzak)

2012an berreskuratutako opor fiskalei (229 milioi euro) dagokienez, Batzar Nagusiek Foru Arauaren Proposamena onartu zuten:

  • 2013ko ekitaldian, 24,7 milioi euro gehigarri ordaintzea tokiko erakundeei TEFFFen banaketari dagokionez (2013ko ekitaldirako, TEFFFen %14,5), apirileko, uztaileko eta urriko konturako ordainketekin batera. Zenbateko hori Lurraldeko baliabide eskuragarrien %52,3ko partaidetzari dagokio.
  • Lurraldeko Baliabide Eskuragarrien %3,7ko ekarpena banatzea, 2013ko ekitaldiko Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuaren 2014ko ekitaldirako konpromiso-kredituaren bitartez, 2013ko aurrekontu-luzapenaren neurri osagarrien apirilaren 22ko 16/2013 Foru Arauaren bitartez onartuta, “Obra eta Laguntza Zerbitzuen Estatuko Foru Planaren Ezohiko Finantziazioa” egiteko 1.749.930 euroan. Konpromiso-kreditua, 2014. urterako aurrekontu orokorreko partida batean identifikatu dena, baita abenduaren 13ko 39/2013 Foru Arauaren bitartez ere, 5. artikuluaren 4. paragrafoan Arabako tokiko erakundeen Lanen Foru Planari (FEFO) atxikitako lanak finantzatzeko Ezohiko Funtsaren finantzazuzkiduraren zati bat aipatutako konpromiso-kredituaren kontura dela aitortzen duena.

2013an berreskuratutako opor fiskalei (10,5 milioi euro) dagokienez, Arabako tokiko erakundeek 1.705.282,95 euroko onura izango dute 2014ko ekitaldian; horiek Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorraren (joan den abenduan onartu zen) aurrekontu-partida batean daude aitortuta.

4.- Udal aurrekontuen aurrezpen garbiaren kalkuluan opor fiskalak kontuan hartzea.

20/2013 Foru Arauak (Botha, 2013ko ekainaren 26a) Tokiko Ogasunen Foru Arauan araututako epe labur eta luzerako kreditu-operazioen kontzertazioari buruzko atala aldatu zuen. EUDELek Batzar Nagusietako taldeei bidalitako zuzenketa-proposamenaren ondorioz, opor fiskalei eta ekitaldiko aurrezpen garbiaren kalkuluari dagokienez aplikatu beharreko irizpidea ezartzen duen 20/2013ko Foru Arauaren lehenengo xedapen iragankorra onartu zen Batzar Nagusietan. Hain zuzen ere, ezartzen du FOFFELen banaketan urtero gehitutako opor fiskalen berreskurapena ez dela kendu behar aurrezpen garbiaren kalkulutik aparteko diru-sarrera gisa, baizik eta, FOFFELen baliabideen antzera, tokiko ogasunen baliabide arrunt gisa ulertu behar dela, erabilera librekoak eta dagokion zerbitzu-prestaziorako baldintzatu gabe.

Beraz, eta aipatutako xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera, udalen zortzapen-gaitasuna ez da txikituko 2014. urtean.

Bilbon, 2014ko urtarrilaren 21ean

Abenduaren 26ko 52/2007 Legearen “Ikur eta monumen tu frankistak” 15. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, 2012an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak “Gerra Zibila eta diktadura goresten dituzten Euskadiko ikur eta monumentu publikoen katalogoa” egiteko agindu zuen (aipatu legeak eskubideak aitortzen eta handitzen ditu, eta neurriak ezartzen ditu Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria nozitu zutenen alde). Katalogo horretan, Euskadiko hainbat udalerritan oraindik ere ageri diren ikurren kokalekua zehazteaz gain, katalogatutako ikurren jatorria eta helburuen berri ematen da.

Azterlan horrek egiaztatu zuen, bada, Euskadiko udalerrietan oraindik ageri direla era horretako ikurrak. Horrenbestez, Eusko Legebiltzarrak eskatu zion Giza Eskubideen Zuzendaritzari katalogo hori EUDELen eskura jartzeko eta euskal udalerrien elkarte horrekin batera «Euskadin ikur frankistak kentzeko Batzorde Teknikoa» eratzeko (Memoria Historikoaren Legean aipatzen den errolda egiteari buruzko 28/2011 Legez besteko proposamenaren bitartez egin zion eskaera hori).

Bost teknikarik osatu zuten batzordea, horietariko bi euskal udalerrietako ordezkariak zirela. Batzordearen xedea izan zen, alde batetik, katalogoa aztertzea, eta, bestetik, gomendio sistematizatuak biltzen dituen Irizpen bat egitea, erakunde publikoei zuzentzeko, Euskadin ageri den diktadura frankistaren garaiko sinbologia kentze aldera.

Hemen dago eskuragarri aipatu irizpena, ikur frankistak kentzeko jarraitu beharreko gomendioak biltzen dituena: https://euskadi.net/r47-contmh2/eu/contenidos/informacion/retirada_simbolos_franquistas/eu_dictamen/adjuntos/Dictamen_retirada_simbolos_franquistas_eu.pdf

Orobat, katalogoari zein irizpenari buruz edozein galdera egiteko edo informazio gehiago eskatzeko, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzara jo daiteke, helbide honetan: derechos-humanos@ej-gv.es

Horren berri ematen dizugu, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Gasteizen, 2014.ko urtarrilaren 16a


Euskadiko udalen arteko lan teknikoa eta koordinaziorako mahai egonkorra da, EAEko agertoki teknologikoan estrategia bateratua diseinatzeko. Batzordeak informazioaren teknologia berriak (IKT) tokiko administrazioan modu orekatuan eta udalerri bakoitzari egokituta ezarri, garatu eta ahalik eta ondoen aprobetxatzea du helburu, udalerri bakoitzak hasiera, baliabide eta beharrei dagokienez daukan egoerara egokituta.

Hauek dira elkartearen helburu nagusietako batzuk:

  • ikuspegi partekatua sortzea IKTekin lotutako gaien arazo komunen aurrean.
  • udal estrategia osatzea administrazio arteko proiektuetan.
  • beste erakunde batzuetan ezarritako proiektu eta ekimenen ezagutzen transferentzia sustatzea.
  • alderdi teknologiko eta antolakuntzakoetan arrakastatsuak izan diren kasuen bitartez beste udalei laguntzea.

Lanerako foroa eta kontsultarako iturri iraunkorra

Batzordearen lanak udalen beharretan du oinarria. Kide aktibo gisa parte hartu nahi dutenentzako lanerako foroa izateaz gain, Batzordea teknologia berrien (IKT) esparruan kontsultarako iturri iraunkor gisa agertzen da Euskadiko udalerri guztientzat.

a) Kide diren udalak: Parte hartu nahi duzu?
Har ezazu parte modu aktiboan udal kide gisa
b) Kide ez direnak. Zertan lagundu ahal zaitugu?
Igorri zure kontsulta Batzordeari eta eskatu informazioa zure intereseko gaiaren inguruan.

Harremanetarako: teknologia@eudel.net

Nola izan kide:

Batzordeko kide aktibo izan nahi baduzu, bidali mezu elektronikoa udalerria eta parte hartuko duen udal teknikariaren izena adieraziz, honako helbidera: teknologia@eudel.net

2014/01/16ko EUDELeko Batzorde Eragilearen erabakiz, hurrengo bi gaiei buruzko honako informatzeko Zirkular hau igorri da Euskadiko Udaletara: batetik, 2014an ELKARKIDETZArentzako herri-erakundeen ekarpenak berriro hastea; eta bestetik, kotizazio-oinarrian zenbatu daitezkeen kontzeptuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateratuaren 109. artikulua aldatzen duen abenduaren 20ko 16/2013 Errege Lege Dekretuak izango duen eragina.

Defizita murrizteko erabakiei buruzko 20/2011 ELD eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko 2012ko nahiz 2013ko ondorengo Legeak (EAOL) indarrean sartzearen ondorioz, 2012ko eta 2013ko ekitaldietan ezin izan da ELKARKIDETZAren ekarpen instituzionalik egin erretiroko gertakizunei dagokienez.

Hala ere, egoera hori 2014an aldatu da, izan ere, 2014ko EAOLren 20.3 artikuluan berriro jaso da administrazioek 2014an erretiroko gertakizuna barne hartzen duten pentsio-planetarako ekarpenak egiteko aukera:

-20.3 artikulua: “2014ko ekitaldian, artikuluaren Bat atalean aipatutako Administrazioek, erakundeek eta sozietateek ezin izango dute laneko pentsio-planetarako edo aseguru kolektiboko kontratuetarako ekarpenik egin erretiroko gertakizuneko estaldura barne hartuz gero.

Hala ere, dagokion administrazioaren soldata-masa hazi ezean, Lege honetan ezarritako moduan, aipatutako Administrazioek, erakundeek eta sozietateek erretirokoa ez diren gertakizunen estaldura barne hartzen duten aseguru kolektiboko kontratuak egin ahal izango dituzte. Halaber, Administrazio horren soldata-masa haziko ez denean, Lege honetan ezarritako moduan, erretiroko gertakizuna barne hartzen duten laneko pentsio-planetarako edo aseguru kolektiboko kontratuetarako ekarpenak egin ahal izango dituzte, betiere esandako planak edo aseguruko kontratuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen harpidetu bazituzten”

Artikulu horren arabera, eta UDALHITZ Hitzarmen Arau-emailearen 94. eta ondorengo artikuluetan ezarritako ELKARKIDETZAren pentsio osagarrien sistemari lotuta, 2014ko EAOLn jasota dago erretiroko gertakizuna barne hartzen duten pentsio-planetarako herri-erakundeen ekarpen horiek berriro hastearen legezkotasuna, betiere dagokion administrazioaren soldata-masa hazten ez bada eta esandako planak zein aseguruko kontratuak 2011ko abenduaren 31 baino lehen harpidetuta badaude.

ELKARKIDETZArako ekarpenak berriro hasi dira, EUDELeko Batzorde Eragileak 2012/01/19an hartutako erabakiarekin bat etorrita. Zirkular horretan, ELKARKIDETZArako ekarpen instituzionalak badaezpada etetea gomendatzen zen, 20/2011 ELDren oinarria betetzeko eta ekarpenak lehenbailehen berriro hasteko konpromisoa erakutsi zuen. Hala: “(…) 4.- EUDELek negoziazio kolektibotik eratorritako akordioei eusteko konpromisoa berretsi du eta, horretarako, ELKARKIDETZArako ekarpen instituzionalari eusten ahaleginduko da, izan ere, konpromiso hori UDALHITZ esparruko akordiotik dator, prestazio pasiboen sistema babesle osagarriari dagokionez.

Gainera, gai berari lotuta, kontratazio egonkorraren aldeko erabakiei buruzko abenduaren 20ko 16/2013 ELD (BOE: 2013/12/21) nabarmendu behar dugu. Amaierako hirugarren xedapenean, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko kotizazio-oinarrian zenbatu daitezkeen kontzeptuetan aldaketak sartu ditu. Zehatz-mehatz, Kongresuak oraindik berretsi behar duen honako Errege Lege Dekretu honen bitartez, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateratuaren 109. artikulua nabarmen aldatu du. Besteak beste, pentsio-planetarako ekarpenak kotizazio-oinarrietan sartu behar dira (orain arte salbuetsita zeuden). Hori dela eta, herri-erakundeen nahiz, neurri txikiagoan, langile publikoen ekarpenen kostua handituko litzateke. Ondore horietarako, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko 2013/12/27ko informatzeko Zirkularra erantsita bidaltzen dizugu. Bertan azaltzen dira zehaztasunez aldaketa hauek kotizazioari dagokionez dakarten eragina.

Abenduaren 20ko 16/2013 ELDk sartutako aldaketa honen garrantzia dela eta, EUDELek gure eremuan izango dituen ondorioak aztertuko ditu eta horren berri emango die elkarteko kideei.